150. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

2026ko uztailaren 14ko ebazpen baten bidez, alkate udalburuak José Luis Alcalde Echarri zinegotziaren esku utzi du alkatea ordezkatzeko ahalmena; zehazki, egin dezan 2026ko abuztuaren 15ean egitekoa den ezkontza zibila.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, jarraikiz Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluari (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).

San Adriánen, 2026ko uztailaren 14an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2609847