2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ROCAFORTEKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Rocaforteko Kontzejuak, 2026ko uztailaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kontzejuaren 2026ko aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta bete eginen da haren laburpena argitaratzeko tramitea.
Rocaforten, 2026ko uztailaren 13an.–Alkate udalburua, M.ª Eugenia Pérez Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2609986