150. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa Iruñeko Udal Haur Eskolak erakunde autonomoaren 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Indarrean dauden xedapenak betez, jendaurrean ikusgai dago "Iruñeko Udal Haur Eskolak" Erakunde Autonomoaren bulegoetan –Iruñeko Descalzos kaleko 72. zenbakiko beheko solairuan– 2026. urterako langile-plantillaren aldaketa, "Iruñeko Udal Haur Eskolak" Erakunde Autonomoko Gobernu Batzordeak 2026ko ekainaren 23an hasiera batean onetsia.

Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko uztailaren 15ean.–Lehendakaria, Aitziber Campión Gamboa.

Iragarkiaren kodea: L2609878