150. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Orkoiengo Udaleko alkateak 2026-535 Ebazpena eman zuen 2026ko uztailaren 15ean. Hona hemen:

Ikusirik Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta ondokoetan xedatzen dela alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapenaren ordenaren arabera, hura dagoenean udalerritik kanpo, eri edo ezindurik, eta, horretarako, ahalmenak espresuki utzi behar direla beste baten eskuetan.

Aplikatzekoa den legeriak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, ebazten dut:

Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde Carolina García Pellejeros ariko dela nire ordez, alkateari dagozkion eskumen guztietan, 2026ko uztailaren 16tik 25era, biak barne.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki-taulan, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Orkoienen, 2026ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2609894