150. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Alkatetzaren eginkizunen eskuordetzea

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, honako hau,

DEKRETATZEN DUT:

1. Mañeruko Udaleko alkateorde Asier Ruiz de Arcaute Urcelayren esku uztea esleiturik dauzkadan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2026ko uztailaren 15etik amatasun-bajan egonen bainaiz.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Mañeruko Udalaren iragarki-taulan ikusgai jartzea ediktu bidez; hori guztia, bete beharrez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikulua.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea ezen, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean ezin izanen dituela baliogabetu lege beraren 43. artikuluaren bidez nik egindako eskuordetzeak.

4. Aipatutako errege dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Argitara ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatua betez, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak Alkatetzari emandako eskumena (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Mañerun, 2026ko uztailaren 14an.–Alkatea, Itziar Martínez Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L2609869