1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
501/2026 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, 2025-2026 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak esleitzen dituena.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu Nafarroako Foru Komunitatean 2025-2026 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Bereziak eman dakizkiela horretarako egin diren probetan kalifikazio onenak lortu dituzten Batxilergoko lau ikasleei; proba horretako kalifikazio epaimahaiaren akta ere aurkeztu du. Sari horietarako deialdia apirilaren 27ko 222/2026 Ebazpenaren bidez egin zen.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuaren 8. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitatean 2025-2026 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Bereziak ikasle hauei esleitzea:
–Nagore Ripa Navarlaz, Barañaingo Alaitz BHIkoa.
–Irune Edesa Gil, Lodosako Pablo Sarasate BHIkoa.
–Valentin Rumenov Toslev, Iruñeko Basoko BHIkoa.
–Maialen Pérez Alvarez, Iruñeko Navarro Villoslada BHIkoa.
2. Xedatzea ikasle horiek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofizial bana jasoko dutela eta Batxilergoko Sari Nazionaletara aurkezteko aukera izanen dutela.
3. Agintzea ikasle horien ikasketa espedientean ager dadila 2025-2026 ikasturteari dagokion Batxilergoko Sari Berezia lortu dutela.
4. Tasei eta Prezio Publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legearen 25. artikuluko 2. apartatuan ezarritakoari jarraikiz, Batxilergoko Sari Berezia lortzen duten ikasleek ez dituzte ordaindu beharko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko batean goi mailako ikasketen lehenbiziko kurtsoa egiteko zerbitzu akademikoen prezio publikoak. Saria tasak ordaindu eta gero ematen bazaie, unibertsitateak bi aukera izanen ditu: ikasleari tasen zenbatekoa itzultzea edo, bestela, ikasleak saria lortu ondoren kontzeptu hori dela-eta egin behar duen lehen ordainketatik deskontatzea. Gainera, 2025-2026 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezien deialdia egiten duen apirilaren 27ko 222/2026 Ebazpenaren zortzigarren oinarriaren 8. atalean agertzen den bezala, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan goi mailako ikasketen lehen maila egiten ez duten ikasleek eta Batxilergoan ohorezko matrikula lortzeagatik salbuespen horretaz baliatzen direnek 400 euro jasoko dituzte, zeinak ordainduko baitira "Sariak eta Lehiaketak" izeneko 420005 42800 4800 321100 aurrekontu-partidaren kargura.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
6. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Unibertsitateetako Zuzendaritza Nagusiari, saritutako ikasleek ikasi duten ikastetxeei, Barañaingo Alaitz BHIri, Lodosako Pablo Sarasate BHIri, Iruñeko Basoko BHIri eta Iruñeko Navarro Villoslada BHIri eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko uztailaren 16an.–Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria, Eneritz González Fernández. (Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 16/2026 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera, haren bidez izendatzen baitira Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak).
Iragarkiaren kodea: F2610383