150. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKIROZKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ezkirozko Kontzejuko Batzarrak, 2026ko ekainaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Ezkirozko Kontzejuaren 2026rako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Erabaki hori argitaratu zen 2026ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 22an.

Jendaurreko aldia iragan denez inork ez erreklamaziorik ez oharrik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betikoz onetsitzat hartzen da, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari; hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluka:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 3.000,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 145.000,37 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.105,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia-funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 80.435,89 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 232.541,26 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 41.400,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 149.678,48 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 18.414,40 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko beste diru-sarrera batzuk: 23.088,14 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 232.581,02 euro.

Ezkirotzen, 2026ko uztailaren 17an.–Kontzejuko burua, Iñaki Martínez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2609967