150. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2026ko tasak eta prezio publikoak. Jendaurreko informazioa

Berbintzanako Udalak, 2025eko abenduaren 19an egin osoko bilkura berezian, onetsi zituen 2026an indarrean izanen diren indizeak, koefizienteak, zerga-tasak, tarifak eta prezio publikoak.

Espedientea, Udaleko Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura azter dezaten eta, behar izanez gero, epe horretan aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berbintzanan, 2026ko martxoaren 12an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2609985