150. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2026ko zerga-tasak

Berbintzanako Udalak, 2025eko abenduaren 19an egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea):

Lehenbizikoa.–Onestea 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren zerga-tasak. Hona hemen zehatz-mehatz:

–Lurraren kontribuzioa: %0,26.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga:

  • Obra handia: %4,75. 500.000 euro baino gehiagoko zenbatekoa.
  • Obra txikia: %3,75. 500.000 euro baino txikiagoa.
  • Teilatua garbitzea eta fatxadak pintatzea: ez da ordaindu behar.
  • Gazte ekintzaileek enpresa berriak ezartzea: %3.
  • Etxebizitzak zaharberritzeko espedienteak: %3.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Haztapen indizea: 1,4.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %8, aplikatuta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.

Bigarrena.–Agintzea erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta ediktuak para daitezen Udalaren iragarki-taulan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Berbintzanan, 2026ko martxoaren 12an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2609984