150. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Berbintzanako Udalak, 2025eko azaroaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Onespenaren erabakia argitara eman zen 2025eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 19an, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu jendaurreko aldian. Beraz, behin betiko onetsi da aipatutako ordenantza, eta xedatu da osorik argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa (maiatzaren 31ko 15/2002 Legeak aldatua).

Berbintzanan, 2026ko uztailaren 7an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

ORDENANTZA, ARAUTZEN DITUENA HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUAK

ALDATUTAKO ARTIKULUAK ETA ERANSKINAK

21. artikulua. Indargabetua.

25. artikulua. Epea.

1. Aprobetxamendua erabiltzeko epea 8 urtekoa izanen da, oro har.

2. Ureztapen sektoreak erabiltzeko epea (hasierako eskaeretarako):

–IV.1 sektorea: 15 urte.

–XXII-Arga 1 sektorea: 15 urte.

–XXIII sektorea: 15 urte.

3. Ureztapen sektoreak erabiltzeko epea (berritzeetarako):

–IV.1 sektorea: 10 urte.

–XXII-Arga 1 sektorea: 10 urte.

–XXIII sektorea: 10 urte.

II. ERANSKINA.–PREZIOAK

Ureztalur guztietarako: IV.1 sektorea, XXII-Arga 1 sektorea eta XXIII sektorea.

a motako lurrak: 425 euro/ha.

b motako lurrak: 400 euro/ha.

c motako lurrak: 350 euro/ha.

d motako lurrak: 275 euro/ha.

Denek ordainduko dituzte gastuak (zenbateko finkoa eta ura).

Iragarkiaren kodea: L2609980