Iragarkia
150. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 3a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1515E/2026 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi honen testua: deialdia, batetik, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetako arloko fakultatibo espezialisten 54 plaza oposizio eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, hautaproben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez.
Abenduaren 27ko 117/2024 Foru Dekretuaren bidez, 2024. urteko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun langileentzat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan aritzeko, zehazki, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan. Lan-eskaintza hori 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokio (aurrekontuak 2024rako luzatu ziren).
Abenduaren 27ko 120/2024 Foru Dekretuaren bidez, 2024. urteko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun-langileentzat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan aritzeko, zehazki, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan. Lan eskaintza hori 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasa espezifikoari dagokio (aurrekontuak 2024rako luzatu ziren).
Apirilaren 30eko 43/2025 Foru Dekretuaren bidez, 2025. urteko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun-langileentzat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan aritzeko, zehazki, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan. Lan eskaintza hori 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasa espezifikoari dagokio (aurrekontuak 2025erako luzatu ziren).
Abenduaren 18ko 147/2025 Foru Dekretuaren bidez, 2025. urteko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun-langileentzat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan aritzeko, zehazki, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan. Lan eskaintza hori 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokio.
Deialdi honen xedeko plazak izanen dira lehenago egindako lekualdatze-lehiaketa deialdian hutsik gelditzen direnak.
Azaldutakoa ikusita, bidezkoa da onestea Osasun Departamentuko erakunde autonomoetako arloko fakultatibo espezialisten 54 plaza sarrera-prozedurari jarraikiz eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, bai eta deialdiaren oinarriak ere.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Deialdi bat onestea, batetik, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako arloko fakultatibo espezialisten 54 plaza oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, eta, bestetik, izangaien zerrendak osatzeko, hautaproben bitartez, lanpostu horietan aritu daitezen, bai aldi baterako kontratazioaren bidez, bai aldi baterako barne-igoeraren bidez, ebazpen honen I. eranskinean zerrendatutako espezialitateetan.
2. Deialdiaren testua onestea; ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2026ko uztailaren 1ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.
ERANSKINA.–DEIALDIA, OSASUN DEPARTAMENTUKO ERAKUNDE AUTONOMOETARAKO ARLOKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTEN 54 PLAZA BETETZEKO, OPOSIZIO ETA OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ
DEIALDIAREN OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea eta arau orokorrak.
1.1. Deialdiko plazak.
Deialdi honen xedea da arloko fakultatibo espezialisten 54 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzea. Destinoak eta plantillako zenbakiak I. eranskinean zehazten dira.
Espezialitate bakoitzak bere prozedura izanen du, deialdi honetan ezarritakoarekin bat.
1.2. Plazen banaketa txandaka.
Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, deialdiko plazak honako ordena korrelatibo honen arabera banatuko dira:
–Lehenengoa, hirugarrena, bosgarrena eta abar, igoera txandan.
–Bigarrena, laugarrena, seigarrena eta abar, txanda irekian.
I. eranskinean jasota dago, espezialitate bakoitzerako, zer txandatatik hasiko den zenbatzen plaza hutsak betetzeko hurrenkera, aurretik egindako deialdiak kontuan hartuta, bai eta plazen banaketa ere.
Bete gabe gelditzen badira igoera txandarako, desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandarako edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandarako gordeta dauden plaza hutsak, txanda horietako izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, bidezko den txandakoei gehituko zaizkie, lehen ezarritako hurrenkeraren arabera.
Era berean, erreserba txandetako edozeinetan, hautaprobak gainditzen dituztenak deialdiko plazak baino gehiago badira, izangai horiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda irekiko izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioren arabera.
Hori horrela, deialdian eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten igoera txandetako izangaiak txanda irekian onartuko dira, baldin eta betetzen badituzte azkeneko txanda horretan parte hartzeko eskatzen diren betebeharrak eta baldintzak, eta baldin eta kontrakoa espresuki adierazten ez badute.
1.3. Deialdi honen xedea da, halaber, 6. oinarrian aipatzen diren hautaproben bidez izangaien zerrendak osatzea, izangai horiek arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, dela aldi baterako kontratazioaren bidez, dela aldi baterako barne-igoeraren bidez.
1.4. Deialdi honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:
–11/1992 Foru Legea, urriaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duena.
–347/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituena.
–111/2011 Foru Agindua, irailaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez arautzen baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan A mailako osasun-langileen lanpostuetan (A.1 eta A.2 estamentuak) sartzeko eta lanpostu horiek betetzeko prozedurak (II. eranskina), eta ezartzen baitira horietan aplikatu beharreko merezimendu baremoak.
–97/2024 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko merezimenduen balorazioa arautzen duena.
–6/2025 Foru Dekretua, otsailaren 12koa, zeinaren bidez aldatzen baitira azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua (haren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua arautu zen) eta martxoaren 3ko 44/2003 Foru Dekretua (haren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuen ordainsari osagarriak zehaztu eta esleitzen dira).
–7/2025 Foru Legea, ekainaren 4koa, Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko ezohiko eta premiazko neurriak onesten dituena.
–202E/2025 Foru Agindua, ekainaren 6koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira betetzeko zailak diren lanpostuak zehazteko irizpideak eta lanpostu horiek betetzeko pizgarriak.
–239E/2026 Foru Agindua, maiatzaren 21ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko hiru lanpostu betetzeko zailak diren lanpostutzat jotzen baitira.
–284E/2026 Foru Agindua, ekainaren 16koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zehazten baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan betetzeko zailak diren lanpostuen zerrenda.
–Gainerako arau osagarriak.
1.5. Publizitatea.
Deialdi hau eta haren ondoriozko egintzak honako hauetako batean edo gehiagotan argitaratuko dira:
–Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren enplegu publikoaren web-orrian (www.empleosalud.navarra.es/eu), erlaitz honetan: "Oposizioak", "Osasun arloko kategoriak", "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua", "Arloko fakultatibo espezialistak", espezialitate zehatza hautatuz. (Aurrerantzean, deialdiaren web-orria).
1.6. Lanpostuaren sailkapena.
Deialdi honetako lanpostua A maila edo taldekoa da, eta "Fakultatibo espezialistak" estamentuan eta espezialitate bakoitzean dago sailkaturik (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskina).
1.7. Ordainsariak.
Lanpostuaren ordainsariak izanen dira urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan ezarritakoak.
1.8. Lanaldia.
Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.
Dedikazio esklusiboaren araubidean eginen dira zerbitzuak, hau da, prestasun osoz eta erabateko dedikazio absolutua izanda, irabazizko beste inolako jardueratan aritzeko aukerarik gabe, ez sektore publikoan ez pribatuan, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 10.3 artikuluan adierazitako kasuetan izan ezik.
Orobat, lanpostuan egin beharreko guardiak eta/edo guardia lokalizatuak egin beharko dituzte, zentroko zuzendaritzak edo, hark eskuordetuta, dagokion burutzak hori agintzen duenean.
1.9. Irakaskuntza.
Hala agintzen baitu azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak, osasun-langileek parte hartuko dute graduatu aurreko, graduatu ondoko eta etengabeko irakaskuntzan, eta hein berean lagunduko dute herritarren osasunaren aldeko heziketa ekintzetan.
1.10. Lotura organikoa.
Arloko fakultatibo espezialisten plaza bat lortzen duena dagokion atxikipen eremura organikoki lotuta geldituko da, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 1. artikuluan ezarritakoaren arabera (foru dekretu horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua arautu zen).
1.11. Arlo klinikoak.
Arlo klinikoen (Arlo Kliniko Kardiologikoa, Erradiologiaren Arlo Klinikoa eta Kirurgiako Arlo Funtzionala) kategorietako batean plaza lortzen dutenak unitate organiko horri atxikita egonen dira, araudian zehazten den baldintzetan. Horren arabera, arlo horietako bakoitza osatzen duen edozein zentrotan bete ahal izanen dituzte langileek beren eginkizunak.
Halaber, Anatomia Patologikoaren Arlo Klinikoaren kategorietan plaza lortzen dutenek arlo horretako zentro bateratuetako edozeinetan bete ahal izanen dituzte beren eginkizunak.
1.12. Hizkuntzak.
Nafarroako edozein administrazio publikotan euskara edo hizkuntza komunitarioren bat jakin beharra duten plazetan sartzen direnek, geroago, beren administrazio publikoko beste plaza huts batzuk betetzeko prozesuetan parte hartzen ahalko dute, bakar-bakarrik, baldin eta horietan aritzeko hizkuntza hori nahitaez jakin behar bada. Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, exijitutako hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari betebehar hori ezarrita ez zeukan plaza bat eskuratzeko.
2.–Betebeharrak.
2.1. Izangaiek betebehar hauek bete beharko dituzte oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko:
2.1.1. Txanda irekia.
a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa. Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo, adin horretatik gorakoak izanik, haien kontura biziz gero. Era berean, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen eremuaren barreneko pertsonei zabalduko zaie parte hartzeko eskubidea.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.
c) Medikuntza eta Kirurgiako gradudun edo lizentziadun titulua eta I. eranskinean aipatutako kasuan kasuko espezialitateko titulua edukitzea, edo eskaerak aurkezteko azken egunerako titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
Laborategi Klinikoetako fakultatibo espezialisten kasuan, Analisi Klinikoko eta/edo Biokimika Klinikoko espezialitateko titulua ez ezik, honako titulu hauetako bat ere edukitzea, edo haiek eskuratzeko moduan egotea eskaerak aurkezteko muga-egunean: Biologiako gradua edo lizentzia, Biokimikako gradua edo lizentzia, Bioteknologiako gradua edo lizentzia, Farmaziako gradua edo lizentzia, Medikuntzako gradua edo lizentzia, Kimikako gradua edo lizentzia.
Ospitaleko Farmaziako barrutiko fakultatibo espezialistaren kasuan, Farmaziako graduduna edo lizentziaduna izatea, eta I. eranskinean adierazitako espezialitateko titulua.
Izangairen batek alegatzen badu eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dioten ikasketa baliokideak dituela, baliokidetasun hori onartzen duen legezko edo erregelamenduzko xedapena aipatu beharko du, edo, bestela, Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Kiroleko Ministerioak hori egiaztatzeko emandako ziurtagiria aurkeztu.
Tituluak atzerrian lortu badira, homologatuta daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.
d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.
e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia.
f) Bat etorriz Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoarekin, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.
2.1.2. Igoera txanda.
Igoera txandako izangaiek, txanda irekikoentzat adierazitako betebeharrez gainera, honako hauek ere bete beharko dituzte:
a) Nafarroako administrazio publikoetako langile finkoa izatea (funtzionarioa, estatutupekoa edo lan-kontratudun finkoa) eta borondatezko edo nahitaezko eszedentzia-egoeran ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona deialdia egin duen administrazio bereko beste plaza finko edo aldi baterakoren batean ari bada lanean.
b) Deialdiko lanpostuaren maila edo talde berekoa edo beheragokoa izatea, eta beste kategoria batekoa.
c) 2.1.1.c) oinarrian eskatzen den titulazioa izatea eta gutxienez bost urteko antzinatasuna aitorturik izatea administrazio publikoetan.
2.1.3. Desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txanda.
Txanda irekirako adierazitako betebeharrak betetzeaz gain, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.
2.2. Euskaraz jakitea derrigorrezkoa den plazetan sartzeko, beharrezkoa den ezagutza maila izan behar da.
Ezagutza maila hori frogatzeko, lehiaketaldiaren balorazioa egiteko merezimenduak aurkezten direnean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera dagokion titulua edo ziurtagiria aurkeztu beharko da; zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean aipatutako zerrendan agertzen diren ziurtagirietako bat (ebazpen hori 2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 27koan).
2.3. Kasu guztietan, izangaiek eskaerak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dituzte betebehar horiek, eta hautapen prozesu osoan haiek betetzen segitu, harik eta izendatzen dituzten arte.
3.–Eskaera, tasak eta dokumentazioa.
3.1. Inskripzioa egiteko epea.
Inskripzio-eskaera aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori luzaezina izanen da.
3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.
Modu telematikoan aurkeztuko da inskripzio-eskaera eta ordainduko dira tasak, deialdiaren web-orriaren bidez, "espezialitate zehatz bakoitza" aukeratuz eta gero "Inskripzioa" sakatuz.
%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan edo bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Tasak.
Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 41,60 euroko tasa ordaindu behar da telematikoki. Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.
Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita daude:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak.
b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.
Salbuespen hori frogatzeko, izangaiek baimena ematen ahal diote Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari kontsulta egin diezaion dagokion erakundeari. Kontsulta hori egiteko baimenik ematen ez badute, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.
c) Aldi baterako barne-igoerako zerrendetan bakar-bakarrik parte hartzea eskatzen dutenak.
3.4. Inskripzio-eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Inskripzio telematikoa egiteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, kasuaren arabera:
–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute, eta langabezia-egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.
–Deialdian igoera txandan parte hartzea eskatzen duten izangaiek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako administrazio publiko bateko langile finkoak baldin badira, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, hauek guztiak jasotzen dituena: zer araubide juridiko duten, zer egunetan izendatu edo kontratatu zituzten, aitortua duten antzinatasuna, zer maila edo taldetakoak diren eta zer administrazio-egoeratan dauden.
–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:
a) Desgaitasun maila egiaztatzen duen agiria.
b) Organo eskudunari %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortzeko eskatu diotela frogatzen duen agiria. Betiere, aitorpen hori lortu beharko da, modu frogagarrian, deialdi honetan plaza hutsak aukeratzeko ezarritako epea ireki baino lehen. Bestela, interesdunak galduko ditu txanda horretan parte hartzearekin lotutako eskubide guztiak, hots, %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortua dutenentzako erreserba txandaren bidez parte hartzearekin lotutako eskubide guztiak.
%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan, komenigarritzat jotzen dituzten agiriak aurkezten ahalko dituzte egokitzapenak justifikatzeko.
–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori frogatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak frogatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako administrazio publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
3.5. Azterketak gainditu eta plaza eskuratzen duten izangaiek agiri bidez frogatu beharko dituzte gainerako betebeharrak, deialdi honen 9. oinarrian ezarri den epean eta moduan.
3.6. Deialdi honen 11. oinarrian ezarritako moduan eta epean aurkeztu beharko da fakultatibo espezialisten aldi baterako kontratazioetarako osatuko diren zerrendetan egoteko behar den dokumentazioa.
4.–Izangai onartu eta baztertuen zerrendak.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du deialdiaren web-orrian argitara dadila.
Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen prozesuaren barruko ondorengo jarduketetan ere, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak identifikatzeko, gezurrezko izen bat erabiliko da, bakoitzari modu automatikoan esleituko zaiona parte hartzeko eskaera-orria aurkezten duenean, deusetan galarazi gabe publikotasun- eta gardentasun-printzipioak aplikatzea.
4.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean, izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, eta, akatsik egin badute, zuzendu. Telematikoki aurkeztu beharko dituzte, deialdiaren web-orriaren bidez.
4.3. Alegazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du deialdiaren web-orrian argitara dadila. Ebazpen hori onetsi eta argitaratzearekin, ebatzitzat joko dira aurkeztutako erreklamazioak.
4.4. Izangairen bat kanporatzen bada berari egotz dakiokeen arrazoi bategatik, ez zaio azterketa eskubideengatik ordaindutako tasa itzuliko.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du berez ekartzen interesdunei onartzea ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako betebeharrak betetzen dituztela. Hautapen prozesua gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
4.6. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, organo eskudunak oposizio-lehiaketako plazak bete gabe gelditu direla adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Deialdi honetako I. eranskinean ageri dira deialdiko espezialitate bakoitzari dagokion prozeduran aritzeko izendatutako kalifikazio epaimahaietako kideak.
Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo eskudunari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia. Ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, bertan izan gabe kideen gehiengo osoa, gutxienez. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen arazo guztiak.
5.3. Epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentraletan izanen du egoitza: Tutera kalea 20, 31003 Iruña.
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
6.1. Oposizioa 2026ko azaroan hasiko da. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioaldia zer toki, egun eta ordutan izanen den.
6.2. Oposizioaldia.
6.2.1. Oposizioaldian proba hauek egin beharko dira:
a.1) Proba teoriko-praktikoa, test motakoa; aukera anitzeko galdera sorta bati erantzun beharko zaio idatziz, lanpostuaren jardunari lotutako gaiei buruz, eta erantzun zuzena bakarra izanen da. Erantzun okerrek penalizazioa izanen dute. Proba hasi baino lehen zehaztuko du epaimahaiak zenbat galdera izanen diren, zer penalizazio izanen duten erantzun okerrek eta probak zenbat iraunen duen gehienez.
a.2) Deialdi honen xedeko lanpostuaren jardunarekin zerikusia duten kasu kliniko praktiko batzuk ebaztea (erantzunak test motakoak izanen dira). Kasu praktiko horiek epaimahaiak zehaztuko ditu eta izangai guztientzat berdinak izanen dira. Proba hasi baino lehen jakinaraziko du epaimahaiak zenbat kasu praktiko diren, zein izanen den horiek ebazteko gehieneko denbora eta, hala badagokio, kasu bakoitzari esleituko zaion gehieneko puntuazioa.
Bi probak egun berean eginen dira, bata bestearen ondotik.
6.2.2. Oposizioaldia honela baloratuko da:
Lehenengo probak 33 puntuko balorazioa izanen du. Gehieneko puntuazioa (33 puntu) proban puntuazio altuena ateratzen duenari emanen zaio, eta gainerako izangaiei, berriz, proportzionalki dagokien puntuazioa. Baztertuta geldituko dira 33 puntutik gutxienez 16,5 lortzen ez dituzten izangaiak.
Bigarren probak 33 puntuko balorazioa izanen du, gehienez ere, eta baztertuta geldituko dira gutxienez 16,5 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.
6.2.3. Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek bertara agertu beharko dute aldean dutela nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Agertzen ez dena oposizioalditik baztertua geldituko da, eta, beraz, lehiaketatik.
6.2.4. Prozesu honetan, probak egiteko behar dituzten egokitzapenak ezarriko zaizkie desgaitasuna duten izangaiei, baldin eta eskatu badituzte prozesuan parte hartzeko eskaeran, eta, betiere, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak zehazten duenari jarraikiz.
6.2.5. Ariketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko ditu lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du alegazioak bide telematikoz aurkezteko.
Alegazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko ditu oposizioaldiko behin betiko puntuazioak.
6.3. Oposizio sistemaren oinarriak.
6.3.1. Izangaiek bi sistemetan parte hartuko dute, bai oposizioan bai oposizio-lehiaketan, eta oposizioan eskuratzen duten kalifikazioa bi sistemetan eskainitako plazetarako erabiliko da.
6.3.2. Oposizioaldiko behin betiko puntuazioak argitaratu ondoren, oposizio bidez eskainitako plazak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen zaie oposizioa gainditu dutenei. Plazak zenbat diren, horrenbeste izangairi esleituko zaizkie, oposizioaldian lortutako puntuazio hurrenkerari jarraituz.
6.3.3. Izendapen proposamena eta izendapena eginen dira behin oposizioko plazen aukeraketa argitaratu ondoren eta oposizio-lehiaketako proposamena eta izendapena egin baino lehen, betiere deialdi honen oinarrietan oro har ezarritakoari jarraituz.
6.3.4. Izangai bati oposizioko plaza bat esleitzen zaionean, nahitaez onartu beharko du izendapena. Hortaz, dagokion plazan hasi beharko du, eta galduko du oposizio-lehiaketaren prozesuan jarraitzeko eskubidea.
6.3.5. Izangai batek oposizioaldia gaindituta plazarik aukeratzen ez badu edo plazarik aukeratzerik ez badu puntuazio handiagoa duten izangaiei esleitu zaizkielako, eutsiko dio oposizio-lehiaketaren prozesuan jarraitzeko eskubideari. Oposizioko hautapen prozesu horretatik hutsik gelditzen diren plazak oposizio-lehiaketaren sistemari gehituko zaizkio.
6.4. Oposizio-lehiaketaren sistemaren oinarriak.
6.4.1. Epaimahaiak lehiaketaldiari ekinen dio oposizioaldia gainditzen duten izangaiekin.
Merezimenduak telematikoki aurkeztu beharko dira, deialdiaren web-orriaren bidez, baremoan adierazitako atalen arabera dagokien kategoria hautatuta. Merezimenduak aurkezteko, hamar egun balioduneko epea izanen da, oposizioaldiko behin betiko emaitza argitaratzen denetik.
Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira. Salbuespenez, jatorrizko agiriak eskatzen ahalko dira.
Ez dira merezimendu hauek aurkeztu beharko, epaimahaiaren esku jarriko baitira zuzenean, balorazioa egin dezan:
–Nafarroako Gobernu osoan egindako zerbitzuak.
–Web-orriaren bidez erakusten direnak, aurreko deialdiren batean baloratu dituztelako eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko deialdien datu basean daudelako.
6.4.2. Lehiaketaldian, izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduak kalifikatuko dira, deialdi honi erantsitako baremoaren arabera (II. eranskina).
Lehiaketaldian ez da izangairik baztertuko. Fase honetan gehienez 39 puntu eskuratzen ahalko dira.
Aurrekoaz gain, euskararen ezagutza baloratuko da plazak kokatuta dauden eremuaren arabera, honako irizpide hauen arabera:
a) Eremu euskaldunean: merezimenduen baremoko gainerakoari esleituriko puntuazioaren %11.
b) Eremu mistoan: merezimenduen baremoko gainerakoari esleituriko puntuazioaren %7, herritarrekiko arreta edo tratu maila aintzat harturik hala ezarria duten plazetarako.
Balorazio horretatik kanpo geldituko dira euskara jakitea nahitaezkoa duten plazak.
6.4.3. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko. Geroagoko merezimenduak ez dira aintzat hartuko.
6.4.4. Merezimenduen baremoaren 1. ataleko balorazioan kontuan hartuko da deialdiko lanpostua "Fakultatibo espezialistak" estamentuan eta kasuan kasuko espezialitatean sailkaturik dagoela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta espezialitateen izendapenen indarreko sailkapenean (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskina).
Egindako zerbitzuak frogatzeko, zentroko zuzendariak edo langileriaren buruak egindako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, eta bertan nahitaez datu hauek jarri:
–Lantokia.
–Estamentua eta/edo espezialitatea.
–Egindako zerbitzuen iraupena, zer egunetatik zer egunetara adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.
Enpresa pribatuetan egindako zerbitzuen kasuan, ziurtagiri horretaz gain, aurkeztu beharko da Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako lan bizitzaren txostena.
6.4.5. Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaiei aintzat hartutako merezimenduak baloratuko ditu. Ez du inoiz aintzat hartuko izangaiek aurretik alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.
Baldin eta merezimenduak alegatzeko aurkezten diren frogagiriak aztertuta ondorioztatzen bada izangairen batek ez dituela merezimendu horiek, emandako puntuazioa kenduko zaio, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak.
6.4.6. Lehiaketaldia bukaturik, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko du balorazioaren emaitza, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa adierazita, eta bost egun balioduneko epea irekiko da alegazioak bide telematikoz aurkezteko.
Alegazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko ditu lehiaketaldiko behin betiko puntuazioak.
7.–Oposizio-lehiaketaren azken puntuazioa.
Azken puntuazioa izanen da lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioen batura.
Azken puntuazioetan berdinketarik badago, oposizioaldian puntuaziorik altuena duenak izanen du lehentasuna. Berdinketak badirau, lehentasuna emanen zaio guztira puntuazio handiena lortzen duenari, deialdi honen eranskineko baremoaren atalen hurrenkerari jarraikiz. Berdinketak badirau, azpiatalen hurrenkerari jarraikiko zaio.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, deialdiaren web-orrian, prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuazioen araberako hurrenkeran. Gero, prozesua gainditu eta, puntuazio handiena izateagatik, deialdiko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena eginen dio administrazio organo eskudunari.
8.–Zentroa hautatzea eta esleitzea.
8.1. Destinoko zentroaren hautaketa eta esleipena eginen da izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu baino lehen, izangaiek egindako eskaeren arabera, parte hartzeko txanda eta lortu duten ordena kontuan hartuta, eta, betiere, plaza horietan sartzeko oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.
8.2. Lehenik, igoera txandan parte hartzen dutenek hautatuko dute, eta, ondoren, txanda irekikoek.
Nafarroako Foru Komunitateak onetsitako araudiaren arabera egiten diren sarrera deialdietan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua duten izangaiek eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, plaza lortuz gero, edozein txandatan parte hartuta, eta izaera hori frogatzen badute, lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak hautatzeko orduan, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena.
8.3. Desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza batean edo bestean jarduteko, plazak hautatzen hasi aurretik, egokiena esleituko zaio, horren gainean egiten den txostena aztertu eta gero.
8.4. Honako hau izanen da hautaketa egiteko prozedura:
–Hautaketa egin baino lehen, hautatu dezaketen izangaien zerrenda eta aukeratzen ahal dituzten zentroen eta plazen zerrenda argitaratuko dira. Informazio hori deialdiaren web-orrian argitaratuko da.
–Parte-hartzaileek telematika bidez eginen dituzte eskaerak, deialdiaren web-orriaren bidez, hamar egun balioduneko epean, oposizio-lehiaketaren azken emaitza argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaera horietan, zer lanpostu hautatu nahi dituzten adierazi beharko dute, lehentasun ordenari jarraikiz.
8.5. Organo deitzaileak puntuazio-ordenari eta ezarri diren gainerako irizpideei jarraikiz eginen du plazak hautatzeko eta esleitzeko egintza, eta horren emaitzaren berri emanen du deialdiaren web-orriaren bidez.
9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Administrazio organo eskudunak behar den izendapen proposamena eginen du plazen hautaketa egin ondoren plaza lortzen duten izangaien alde. Proposamen hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren enplegu publikoaren web-orrian argitaratuko da.
9.2. Proposamena argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean, proposatutako izangaiek kasu bakoitzerako adierazten diren agiri hauek helarazi beharko dizkiote Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrerarako eta Lanpostuak Betetzeko Atalari, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.
9.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoak ez diren izangaien kasuan:
a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Tituluaren gaineko dokumentazioa, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.
c) Zinpeko deklarazioa, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dela baztertua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta lanpostuari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
e) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela karguan aritzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.
f) Europar Batasunetik kanpokoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena, legeek ezarritako kasuetan.
g) Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan arautzen den Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa, edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari baimena ematea ziurtagiri hori eska diezaion Sexu Delitugileen Erregistro Zentralari.
9.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoak diren izangaiek 9.2.1 ataleko b), e) eta g) letretan adierazitako agiriak aurkeztu beharko dituzte.
9.2.3. Nafarroako Foru Komunitatekoa edo haren erakunde autonomoetakoa ez den Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finkoak diren izangaiek, 9.2.1 atalean adierazitako dokumentazioaz gainera, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertu beharko baita funtzionario, estatutupeko langile edo lan-kontratudun finkoak direla, noiztik, administrazio publikoetan aitortuta duten antzinatasuna, zer maila edo taldetakoak diren, eta administrazio egoera.
Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak okerrekoak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira. Salbuespenez, jatorrizko agiriak eskatzen ahalko dira.
10.–Izendapena eta jabetza hartzea.
10.1. Administrazio organo eskudunak, ebazpen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, edo langile lan-kontratudun finko gisa kontratatzeko baimena emanen du, eta plaza hutsak esleituko dizkie.
10.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza-hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Bestalde, langile lan-kontratudun finkoek dagokien araubide juridikoaren ondoriozko eskubide eta eginbehar guztiak izanen dituzte.
Nafarroako Administrazio Publikoetako edozein montepioren eskubide pasiboen araubidean afiliatuta daudenek aukeran izanen dute Administrazioari dagokion montepioan jarraitzeko edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzeko.
10.3. Izendapena edo, hala badagokio, kontratazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak. Izendapen ebazpenean ezartzen den egunean hartuko dute plazen jabetza hautatutako pertsonek, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.
10.4. Jabetza hartzen ez dutenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario bihurtzeko edo langile lan-kontratudun finko gisa kontratatuak izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
10.5. Deialdiko plazak beteko direla ziurtatzeko, baldin eta izangairen batek uko egiten badu, baldintzak betetzen ez baditu, dagokion epean eta moduan plaza aukeratzen ez badu edo izendapen proposamenaren ondotik eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez badu, administrazio-organo eskudunak plaza hutsak beteko ditu prozesua gainditu dutenen zerrendan jarraian agertzen diren izangaiekin.
Aurreko atalean aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hautaketa. Beraz, funtzionario edo kontratatu berriei egoera horien ondoriozko plazak esleituko zaizkie.
10.6. Izangaietatik inork ez badu gainditzen oposizio-lehiaketa, organo eskudunak ebazpen bat emanen du adierazteko bete gabe gelditu direla oposizio-lehiaketako plazak. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
10.7. Errekurtsoren bat jartzen bada deialdi honen aurka edo oposizio-lehiaketaren garapenaren edo ebazpenaren aurka, oposizio-lehiaketa ez da irmoa izanen harik eta errekurtsoak ebazten diren arte.
11.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratazioak egiteko zerrendak prestatzea.
11.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatzeko eta gero horiek kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 180E/2024 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo zerrendek indarra hartzeko unean indarrean den foru aginduan xedatutakoari; izan ere, foru agindu horren bidez, arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa).
11.2. Kontrataziorako zerrenda motak.
Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira aldi baterako kontratazioetarako: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.
11.3. Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartu nahi dutenek deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta baldintza horiek bete prozedura osoan zehar.
Ezin dute aldi baterako kontrataziorako zerrendetan izena eman kategoria horretan berean plaza finkoa jabetzan dutenek.
11.4. Titulazioa eta egindako zerbitzuak aurkeztea eta aukerak hautatzea.
Dokumentazioa aurkezteko eta aukerak hautatzeko, hamar egun balioduneko epea izanen da, oposizio-lehiaketaren azken emaitza argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Telematika bidez eginen da, dagokion kategoriara sartuz esteka honen bidez: https://empleosalud.navarra.es/eu/contratacion.
11.4.1. Titulazioa.
Aldi baterako kontrataziorako zerrendan onartua izan nahi duenak frogatu beharko du baduela deialdian eskatzen den titulua.
Kontratazio zerrendetan egon nahi dutenek, adierazitako web-orriaren plataformaren bidez, kontsultatzen ahalko dute beren titulazioa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren datu-baseetan eta Hezkuntza Ministeriokoetan badagoen.
Haien titulazioa ez badago lehen adierazitako datu-baseetako batean ere, plataforma horren bidez aurkeztu beharko da. Hala egin ezean, interesduna ez da kontratazio zerrendetan sartuko.
11.4.2. Egindako zerbitzuak.
Oposizioaldia gainditzen ez dutenek bakarrik aurkezten ahalko dituzte egindako zerbitzuak. Izangaiak ikusten badu egindako zerbitzuak web-orrian agertzen direla, ez ditu berriz erantsi beharko.
–Zerbitzuak Nafarroako Gobernuan edo haren erakunde autonomoetan egin badira, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar horiek egiaztatzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzak ofizioz erantsiko baitu.
–Aldiz, zerbitzuak Nafarroako Gobernutik eta/edo haren erakunde autonomoetatik kanpo egin badira, zentro bakoitzeko langileen arloko burutza duen organoak egindako ziurtagirien bidez frogatu beharko dira. Ziurtagiri horietan honako datu hauek azaldu beharko dira nahitaez: lantokia, estamentua eta/edo espezialitatea eta zerbitzualdiaren iraupena, zer egunetatik zer egunetara adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.
11.4.3. Kontratazio zerrenden esparruak eta motak aldatzea.
Interesdunek aukera izanen dute inskripzio-eskaeran hautatutako zerrenda mota (kontratu luzeak edo laburrak) eta esparruak aldatzeko, murrizteko edo zabaltzeko.
11.4.4. Lanaldi murriztuak egiteko deiak hautatzea edo baztertzea.
Interesdunek zilegi izanen dute eskatzea, modu telematikoan, ez diezaietela lanerako deitu baldin eta eskaini behar zaien kontratazioa lanaldiaren heren batekoa edo gutxiagokoa bada.
Izangaiek, hala nahi badute, eskatzen ahalko dute deitu diezaietela bakarrik lanaldiaren %50eko edo gutxiagoko kontratazioak eskaintzeko.
Gainera, beste aukera batzuk ere hautatzen ahalko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera gaituta badaude.
11.5. Euskara.
Aldi baterako kontratazio zerrendetako izangaiek noiznahi egiaztatzen ahalko dute euskararen ezagutzaren betebeharra, zerrenda horiek indarrean dauden bitartean.
11.6. Desgaitasuna duten pertsonak.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.
Desgaitasun-egoera noiznahi frogatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna frogatzen den unean.
Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Frogagiri hori ofizioz eginen dute balorazio- eta orientazio-talde eskudunek.
11.7. Indarrean jartzea.
Hautapen prozesu honen ondorioz sortuko diren aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendek indarra hartuko dute plaza eskuratzen dutenen izendapen proposamena argitaratu eta biharamunean.
12.–Zerrendak prestatzea aldi baterako barne-igoerarako, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan.
12.1. Aldi baterako barne-igoerako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, honako hauei jarraikiz jokatuko da: 347/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua arautzen duena; eta 379E/2025 Foru Agindua, urriaren 28koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez arautzen baita lanpostuak aldi baterako barne-igoeraren bidez betetzeko prozedura Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan; edo zerrenda horiek indarrean jartzen direnean indarrean den araudia.
12.2. Aldi baterako barne-igoeran parte hartu nahi duenak eskaeran adierazi beharko du interes hori, eta, era berean, zein lan-esparrutarako jaso nahi dituen deiak, aldez aurreko barne-egokitzapenean zehaztutakoen artean. Esparrurik aukeratzen ez badu, ulertuko da izangaiak guztietan sartuta egon nahi duela.
Hala ere, nahi izanez gero, hasierako aukera horiek 10 egun balioduneko epean aldatzen ahalko dira, deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Horrez gain, esparruen aukerak urtero aldatzen ahalko dira, otsailean eta irailean. Aldaketa horrek indarra izanen du, hurrenez hurren, urte bakoitzeko martxoaren 1etik eta urriaren 1etik aurrera sortzen diren igoera-eskaintzetarako.
12.3. Zerrenda horietan egon nahi dutenek baldintza batzuk bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta haiek betetzen jarraitu prozedura guztian; hauek dira baldintzok:
a) Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea, eta arloko fakultatibo espezialistaren lanpostuari dagokion maila-taldetik edo kategoriatik beheragoko batean sailkatua egotea. Ondorio horietarako, beheragoko kategoriako lanpostutzat joko dira maila berekoak izanda destinoko edo berariazko osagarri txikiagoak jasotzen dituztenak.
b) Jarduneko zerbitzuan edo eszedentzia berezian egotea. Nolanahi ere, deia egiten den unean eta igoera-aldian, jarduneko zerbitzuan egoteko baldintza bete beharko da.
c) Lanpostu horretarako eskatzen den titulazioa izatea eta 2.1.1 oinarrian ezarritako gainerako baldintzak betetzea.
12.4. Zerrenda horretan sartzeko, deialdi honetan zehazten den probako edo probetako puntuazio onenaren %30 lortu beharko da gutxienez.
12.5. Oposizio-lehiaketaren azken emaitzak argitaratu ondoren, aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendak sortuko dira, esparru bakoitzean mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.
Sarrera-deialdi batetik datorren aldi baterako barne-igoerako zerrenda bakoitzean lehentasun-ordena ezartzeko, lehenik eta behin, gainditutako azterketa kopuruari erreparatuko zaio; azterketa kopuru bera gainditu dutenen artean, horietan guztira lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan; eta berdinketak jarraitzen badu, gainditu gabeko azterketen nota gehituta ebatziko da.
Oraindik ere berdinketarik izanez gero, hura hausteko kontuan hartuko da deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean aitortutako antzinatasuna. Berdinketak bere horretan badirau, zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan atera den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.
12.6. Titulazioa aurkeztea.
Zerrendan sartzeko, deialdian eskatutako titulazioa aurkeztu beharko da, deialdiaren azken emaitza argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean.
Izangaiaren titulazioa jasoa baldin badago aldi baterako barne-igoerako deiak kudeatzen dituen erakundean, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea.
Dokumentazioa telematika bidez aurkeztuko da, esteka honetan behar den kategorian sartuta: https://empleosalud.navarra.es/eu/.
12.7. Euskara.
Aldi baterako barne-igoerako zerrendei dagokienez, euskararen ezagutza edozein unetan egiaztatzen ahalko da, betiere deia jaso aurretik.
12.8. Desgaitasuna duten pertsonak.
Aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.
Desgaitasun-egoera noiznahi frogatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna frogatzen den unean.
Aldi baterako barne-igoerarako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela igoeraren xede den lanpostuarekin. Frogagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek.
12.9. Indarrean jartzea.
Hautapen prozesu honen ondorioz sortuko diren aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendek indarra hartuko dute plaza eskuratzen dutenen izendapen proposamena argitaratu eta biharamunean.
13.–Errekurtsoak.
Deialdi honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra eta bere oinarri eta egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Kalifikazio epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra, zeinek ez baitute administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.2 artikuluarekin.
I. ERANSKINA.–ARLOKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTEN PLAZAK, ESPEZIALITATEAREN ARABERA
Alergologia.
Plaza kopurua: 1.
Destinoa eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-lehiaketa sistema: 1 plaza Tuterako Reina Sofía ospitalean: 69925.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: igoera txanda.
–Plazen banaketa:
- Igoera txanda: 1.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Arantza Arteche Andrés andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala.
- Ordezko epaimahaiburua: Marta Patricia Martín Vizcaíno andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.
- Epaimahaikidea: Sara Garrido Fernández andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Alergologia Zerbitzuko burua.
- Ordezko epaimahaikidea: Evelyn Lisset Gutiérrez Suazo andrea. Tuterako Osasun Barrutiko Alergologia Arloko fakultatibo espezialista.
- Epaimahaikidea: María José Álvarez Puebla andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Alergologia Zerbitzuko atalburua. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Gabriel Gastaminza Lasarte jauna. Nafarroako Unibertsitatea klinikako Alergologia Arloko fakultatibo espezialista. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: Rosario Escudero Apesteguía andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Alergologia Arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Esozia Arroabarren Alemán andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Alergologia Arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.
- Idazkaria: Nieves Roda Movilla andrea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Antolamendu eta Araubidearen Ataleko burua.
- Ordezko idazkaria: Irene Martínez García andrea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.
Anatomia Patologikoa.
Plaza kopurua: 5.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-lehiaketa sistema: 2 plaza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 68214 eta 67104; eta 3 plaza Tuterako Reina Sofía ospitalean: 65627, 67337 eta 70736.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: txanda irekia.
–Plazen banaketa:
- Txanda irekia: 3.
- Igoera txanda: 2.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Marta Patricia Martín Vizcaino andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.
- Ordezko epaimahaiburua: Isabel Rodrigo Rincón andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren zuzendariorde asistentziala.
- Epaimahaikidea: Irene Fernández de los Reyes andrea. Tuterako Osasun Barrutiko Anatomia Patologikoaren Arloko fakultatibo espezialista.
- Ordezko epaimahaikidea: Elena Almudévar Bercero andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anatomia Patologikoaren Zerbitzuko Zitologia Ataleko burua.
- Epaimahaikidea: Alicia Córdoba Iturriagagoitia andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anatomia Patologikoaren Zerbitzuko burua. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Irene Amat Villegas andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anatomia Patologikoaren Zerbitzuko A Ataleko burua. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: Jesús María Elizalde Eguinoa jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anatomia Patologikoaren Zerbitzuko A Ataleko burua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: María Luisa Gómez Dorronsoro andrea. Anatomia Patologikoaren Arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.
- Idazkaria: Nuria Onivenis Vázquez andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Administratiboaren, Lizentzien, Baimenen eta Absentismoaren Ataleko burua.
- Ordezko idazkaria: Estefanía Ipiña París andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Administratiboaren, Lizentzien, Baimenen eta Absentismoaren Unitateko burua.
Kardiologia
Plaza kopurua: 5.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-lehiaketa sistema: 3 plaza Tuterako Reina Sofía ospitalean: 65082, 67783 eta 69929; eta 2 plaza Lizarrako García Orcoyen ospitalean: 62720 eta 69849.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: txanda irekia.
–Plazen banaketa:
- Txanda irekia: 3.
- Igoera txanda: 2.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Estrella Petrina Jáuregui andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari kudeatzailea.
- Ordezko epaimahaiburua: Isabel Rodrigo Rincón andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren zuzendariorde asistentziala.
- Epaimahaikidea: Lorena Malagón López andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kardiologia Arloko fakultatibo espezialista.
- Ordezko epaimahaikidea: Alba Sádaba Ciprián andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kardiologia Arloko fakultatibo espezialista.
- Epaimahaikidea: Gonzalo Luis Alonso Salinas jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kardiologia Arloko fakultatibo espezialista. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Ignacio Roy Añón jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kardiologia Arloko fakultatibo espezialista. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: Aitziber Munárriz Arizcuren andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kardiologia Arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Javier David Romero Roldán jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kardiologia Arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.
- Idazkaria: Eva Estébariz Arteta andrea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzako administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).
- Ordezko idazkaria: Gabriel Izpura Liberal jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen zuzendaria.
Kirurgia Orokorra eta Digestio Aparatua.
Plaza kopurua: 6.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-lehiaketa sistema: 5 plaza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 67997, 68051, 68085, 69753 eta 73227; eta 1 plaza Lizarrako García Orcoyen ospitalean: 68960.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: igoera txanda.
–Plazen banaketa:
- Igoera txanda: 3.
- Txanda irekia: 3.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: María del Mar Paternain Osés andrea. Lizarrako Osasun Barrutiko zuzendari kudeatzailea.
- Ordezko epaimahaiburua: Ana Campillo Arregui andrea. Tuterako Osasun Barrutiko zuzendari kudeatzailea.
- Epaimahaikidea: Mario Javier de Miguel Valencia jauna. Tuterako Osasun Barrutiko Kirurgia Orokorraren Zerbitzuko burua.
- Ordezko epaimahaikidea: Jesús Manuel Cires Bezanilla jauna. Lizarrako Osasun Barrutiko Kirurgia Orokorraren Zerbitzuko burua.
- Epaimahaikidea: Lucas Miguel Blázquez Lautre jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Abdomeneko Paretaren Unitate Klinikoko burua. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Joseba Ibai Otegi Altolagirre jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kirurgia Arlo Klinikoko fakultatibo espezialista. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: Javier Suárez Alecha jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kirurgia Arlo Klinikoko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Enrique Miguel Balén Rivera jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kirurgia Arlo Klinikoko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.
- Idazkaria: Gabriel Izpura Liberal jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen zuzendaria.
- Ordezko idazkaria: Ainara Domínguez Vera andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).
Ospitaleko Farmazia.
Plaza kopurua: 8.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-lehiaketa sistema: 2 plaza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 73698 eta 73699; 2 plaza Tuterako Reina Sofía ospitalean: 70740 eta 71207; eta 4 plaza Zerbitzu Zentraletan: 60310, 72121, 72338 eta 73483.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: igoera txanda.
–Plazen banaketa:
- Igoera txanda: 4.
- Txanda irekia: 4.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Cristina Agudo Pascual andrea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazia eta Prestazioen zuzendariordea.
- Ordezko epaimahaiburua: María Teresa Sarobe Carricas andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Farmazia Zerbitzuko burua.
- Epaimahaikidea: Francisco Javier Garjón Parra jauna. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Medikamentuaren gaineko Aholkularitza eta Informaziorako Zerbitzuko burua.
- Ordezko epaimahaikidea: José Javier Elizondo Armendáriz jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Farmazia Zerbitzuko II. Ataleko burua.
- Epaimahaikidea: Javier Preciado Goldaracena jauna. Tuterako Osasun Barrutiko Farmazia Arloko fakultatibo espezialista. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Beatriz Larrayoz Sola andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Farmazia Zerbitzuko I. Ataleko burua. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: Juan José Beloqui Lizaso jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Farmazia Arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Esther Lacalle Fabo andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Farmazia Arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.
- Idazkaria: Raquel Errea Irisarri andrea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzako administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).
- Ordezko idazkaria: Eva Estébariz Arteta andrea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzako administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).
Laborategi Klinikoa.
Plaza kopurua: 3.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-lehiaketa sistema: 1 plaza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 73686; eta 2 plaza Tuterako Reina Sofía ospitalean: 65696 eta 71726.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: igoera txanda.
–Plazen banaketa:
- Igoera txanda: 1.
- Txanda irekia: 1.
- Desgaitasuna dutenentzako txanda: 1.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Estrella Petrina Jáuregui andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari kudeatzailea.
- Ordezko epaimahaiburua: Marta Patricia Martín Vizcaíno andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.
- Epaimahaikidea: Delia Quílez Ágreda andrea. Tuterako Osasun Barrutiko Laborategi Ataleko burua.
- Ordezko epaimahaikidea: Miren Vallejo Ruiz andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Analisi Klinikoen Zerbitzuko Analisi Kliniko Berezien Ataleko burua.
- Epaimahaikidea: Beatriz García López andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Analisi Klinikoen Arloko fakultatibo espezialista. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Elena Martín Rodríguez andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Analisi Klinikoen Zerbitzuko Analisi Kliniko Orokorren Ataleko burua. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: Beatriz Moreno González andrea. Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Analisi Klinikoen Arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Lourdes Morales Garofalo andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Analisi Klinikoen Arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.
- Idazkaria: Gabriel Izpura Liberal jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen zuzendaria.
- Ordezko idazkaria: Ainara Domínguez Vera andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).
Prebentzio-medikuntza eta Osasun Publikoa.
Plaza kopurua: 5.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio sistema: 2 plaza Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan: 66942, 66985.
–Oposizio-lehiaketa sistema: 1 plaza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 63461; eta 2 plaza Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan: 1636 eta 67092.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: igoera txanda.
–Plazen banaketa:
- Igoera txanda: 3.
- Txanda irekia: 2.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Amaya Bacaicoa Hualde andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Ataleko burua.
- Ordezko epaimahaiburua: Alejandra Judith Chamorro Camazón andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Zerbitzuko burua.
- Epaimahaikidea: Francisco Javier Lameiro Couso jauna. Lizarrako Osasun Barrutiko arloko fakultatibo espezialista.
- Ordezko epaimahaikidea: María Ederra Sanz andrea. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Detekzio Goiztiarraren Ataleko burua.
- Epaimahaikidea: Juana Vidán Alli andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: María Mercedes Gabari Machín andrea. Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: Manuel García Cenoz jauna. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Gaixotasun Transmitigarrien eta Txertaketen Ataleko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Nerea Egües Olazábal andrea. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Gaixotasun Transmitigarrien eta Txertaketen Ataleko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.
- Idazkaria: Miguel Asurmendi Salvide jauna. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko burua.
- Ordezko idazkaria: Daniel Zoco Lampreave jauna. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Ataleko burua.
Oftalmologia.
Plaza kopurua: 3.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-lehiaketa sistema: 2 plaza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 73721 eta 68191; eta 1 plaza Lizarrako García Orcoyen ospitalean: 62647.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: igoera txanda.
–Plazen banaketa:
- Igoera txanda: 2.
- Txanda irekia: 1.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Ana Campillo Arregui andrea. Tuterako Osasun Barrutiko zuzendari kudeatzailea.
- Ordezko epaimahaiburua: María del Mar Paternain Osés andrea. Lizarrako Osasun Barrutiko zuzendari kudeatzailea.
- Epaimahaikidea: Lucía Beatriz Izaguirre Roncal andrea. Lizarrako Osasun Barrutiko Oftalmologia Ataleko burua.
- Ordezko epaimahaikidea: Luisa Fernanda Giraldo Agudelo andrea. Lizarrako Osasun Barrutiko Oftalmologia Ataleko arloko fakultatibo espezialista.
- Epaimahaikidea: Cecilia Maisón Martínez andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Oftalmologia Zerbitzuko Haurren Laguntza Ataleko burua. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Juan Ferreiro López jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Oftalmologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: Alberto Gutiérrez Vásquez jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Oftalmologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Juan Carlos Pinto Bonilla jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Oftalmologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.
- Idazkaria: Raquel Errea Irisarri andrea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzako administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).
- Ordezko idazkaria: Eva Estébariz Arteta andrea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzako administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).
Otorrinolaringologia.
Plaza kopurua: 4.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio sistema: 1 plaza Lizarrako García Orcoyen ospitalean: 71946.
–Oposizio-lehiaketa sistema: 3 plaza Tuterako Reina Sofía ospitalean: 64325, 65188 eta 71208.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: txanda irekia.
–Plazen banaketa:
- Txanda irekia: 2.
- Igoera txanda: 2.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: María del Mar Paternain Osés andrea. Lizarrako Osasun Barrutiko zuzendari kudeatzailea.
- Ordezko epaimahaiburua: Ana Campillo Arregui andrea. Tuterako Osasun Barrutiko zuzendari kudeatzailea.
- Epaimahaikidea: Leslie Kelly Levano Zavala andrea. Tuterako Osasun Barrutiko arloko fakultatibo espezialista.
- Ordezko epaimahaikidea: María Verónica Heredia Cedeño andrea. Lizarrako Osasun Barrutiko Otorrinolaringologia Unitateko arloko fakultatibo espezialista.
- Epaimahaikidea: Pedro Díaz de Cerio Canduela jauna. Logroñoko San Pedro Ospitale Unibertsitarioa. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Carmelo Morales Angulo jauna. Santanderko Marqués de Valdecilla Ospitale Unibertsitarioa. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: Rosa Manuela del Carmen Zapata andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Otorrinolaringologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Lorea Arbizu Ruiz andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Otorrinolaringologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.
- Idazkaria: Eva Estébariz Arteta andrea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzako administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).
- Ordezko idazkaria: Raquel Errea Irisarri andrea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzako administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).
Erradiodiagnostikoa.
Plaza kopurua: 14.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-sistema: 5 plaza Lizarrako García Orcoyen ospitalean: 62596, 63623, 68605, 70574 eta 71735; eta 1 plaza Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan: 67079; eta 5 plaza Tuterako Reina Sofía ospitalean: 67336, 69942, 69943, 70973 eta 71209.
–Oposizio-lehiaketa sistema: 1 plaza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 62397; eta 2 plaza Tuterako Reina Sofía ospitalean: 65128 eta 65424.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: igoera txanda.
–Plazen banaketa:
- Igoera txanda: 7.
- Txanda irekia: 7.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Isabel Rodrigo Rincón andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren zuzendariorde asistentziala.
- Ordezko epaimahaiburua: Marta Patricia Martín Vizcaíno andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.
- Epaimahaikidea: María Rosa Cozcolluela Cabrejas andrea. Tuterako Osasun Barrutiko Erradiologia Ataleko burua.
- Ordezko epaimahaikidea: Laura Romina Zalazar andrea. Tuterako Osasun Barrutiko Erradiologia Ataleko arloko fakultatibo espezialista.
- Epaimahaikidea: Luis Miranda Orella jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erradiologia Zerbitzuko burua. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Inés García de Eulate Martín-Moro andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Sabelaldeko Erradiologia Ataleko burua. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: Amaya Iturralde Gárriz andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erradiologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Irene Moreno Ochoa andrea. Tuterako Osasun Barrutiko Erradiologia Ataleko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.
- Idazkaria: Irene Martínez García andrea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.
- Ordezko idazkaria: Nieves Roda Movilla andrea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Antolamendu eta Araubidearen Ataleko burua.
II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN BAREMOA
1. atala.–Egindako zerbitzuak.
Honako hauek baloratuko dira:
1.1. Lehiaketaren xedeko estamentu eta espezialitatean edozein administrazio publikotako zentroetan egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 1,5 puntu.
1.2. Edozein administrazio publikotan fakultatibo gisa egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 0,75 puntu.
1.3. Lehiaketaren xedeko kategoria berean osasun zentro pribatuetan egindako zerbitzuak, Gizarte Segurantzan afiliatuta eta besteren kontura kotizatuta. Urte bakoitzeko, 0,75 puntu.
Egindako zerbitzutzat hartuko dira funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun finko gisa egindako zerbitzuak, baita aldi baterako egindakoak ere.
Ondorio horietarako, egindako zerbitzuak kalkulatzean, jarraituko zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan egindako zerbitzuen aitorpenari buruz ezarrita dauden irizpideei.
Egindako zerbitzuek urte natural oso bat hartzen ez badute, kontratuaren hasiera-egunaren eta bukaera-egunaren arabera dagokion puntuazio proportzionala esleituko da, egindako lanaldi mota edozein dela ere.
Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Kasu bakoitzean, haietarik handiena emanen da.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoria batean egindako lanak benetan egin diren lanpostuan eginak bezala kontatuko dira.
Zerbitzu berezietako egoeran egindako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan eginak balira bezala kontatuko dira.
Lortu nahi den espezialitatean egoiliar gisa egindako zerbitzuak prestakuntza espezializatuaren atalean baloratuko dira. Beste espezialitate batean egoiliar gisa egindako zerbitzuak 1.2 atalean baloratuko dira.
Atal honetan, guztira, 17 puntu emanen dira gehienez.
2. atala.–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta hizkuntzak.
Atal honetako merezimenduak baloratuko dira baldin eta aukeratu nahi den lanpostuarekin zerikusia badute, eta kontuan harturik azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan xedatutakoa.
2.4, 2.6 eta 2.8 azpiatalei dagokienez, komunikazioak, txostenak eta argitalpenak baloratuko dira ikerketa lan beraren gainekoak badira ere, eta puntuazio horiek bateragarriak izanen dira.
Akta-liburuetan edo abstractetan jasotzen diren komunikazioak, posterrak eta txostenak ez dira argitalpentzat hartuko.
2.1. Hirugarren zikloko ikasketak.
a) Ikerkuntzako masterra edo ikertzeko nahikotasuna/Ikasketa aurreratuen diploma: 1 puntu.
b) Doktore gradua: 2,5 puntu.
c) Cum laude: 0,5 puntu gehituko dira.
a) eta b) ataletan jasotako puntuazioak bateraezinak dira.
2.2. Prestakuntza espezializatua:
Egonaldia osorik egina izatea deialdiaren xedeko espezialitatean, programa nazionalaren bidez edo graduatu ondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen zentro batean: 6 puntu.
2.3. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako edo egiaztatutako prestakuntza-jardueretan ikasle gisa parte hartzea. Ikasketa-kreditu bakoitzeko, 0,025 puntu.
Ikastaroaren egiaztapena ordutan egiten bada, kreditu bat kontatuko da hamar orduko. Egiaztagirian orduak eta kredituak agertzen badira, ikastaroa baloratzeko, kredituak hartuko dira aintzat.
Ziurtagirian jardueraren iraupena ageri ez bada, ez da baloratuko; eta ikaslea ikasturte osoan aritu dela agertzen bada, 12 kreditu kontatuko dira.
Zatikiak hainbanatuko dira.
Honako arlo hauetako prestakuntza baloratuko da: laneko arriskuen prebentzioa, informatika, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, genero-indarkeria eta/edo osasuna eta generoa ardatz duen berariazko prestakuntza edo prestakuntza sektoriala.
Atal honetan, erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez dituzten prestakuntza ekintzak ere baloratuko dira, baldin eta administrazioak aginduta egin badira edo hark homologatu baditu. Horien artean espresuki sartzen dira sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Akordioen barnean antolatuak.
Titulu ofizialak ez dira merezimendu gisa baloratuko.
Osasun Zientzietako espezialistek egoiliar gisa egindako prestakuntzaldiko orduak ez dira atal honetan kontatuko.
Gehienez ere 2,5 puntu emanen dira.
2.4. Biltzarretan, jardunaldietan edo bilkura zientifikoetan idatzizko txostenak, posterrak edo komunikazioak aurkeztea:
–Nazioartekoa: lehen hiru sinatzaileak: 0,2 puntu. Hurrengo hirurak: 0,1 puntu.
–Nazionala: lehen hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hirurak: 0,05 puntu.
–Autonomia-erkidegokoak: lehen hiru sinatzaileak: 0,05 puntu. Hurrengo hirurak: 0,025 puntu.
Baloratu ahal izateko, sinatzailearen ordena agertu beharko da.
Ahozko komunikazioak ez dira baloratuko haien idatzizko onarpena ere aurkezten ez bada, ez eta mahai-inguruetan parte hartu izana ere.
Gehienez ere 3 puntu emanen dira.
2.5. Administrazioen edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea:
–Nazioartekoak: 1 puntu.
–Nazionalak: 0,5 puntu.
–Autonomia-erkidegokoak: 0,25 puntu.
Lan zientifikoagatik edo ikerketa lanagatik emandako bekaren edo sariaren jasotzailea baizik ez da baloratuko.
Gehienez ere 3 puntu emanen dira.
2.6. ISSNa duten aldizkari espezializatuetan argitaratutako lanak, inpaktu-faktorearen (IF) arabera, Journal Citation Reports-ek jasotakoari jarraikiz:
–IFa 3tik gorakoa bada, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,5 puntu. Hurrengo hirurak: 0,25 puntu.
–IFa 3 bada, edo hortik beherakoa, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,3 puntu. Hurrengo hirurak: 0,15 puntu.
–Inpaktu-faktorerik ez badu, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hirurak: 0,05 puntu.
Inpaktu-faktorea izangaiak berak frogatu beharko du, eta lana zer urtetan argitaratu zen, urte horretakoa izanen da.
Gehienez ere 4 puntu emanen dira.
2.7. Irakasle-lana:
a) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatu edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan: 0,2 puntu 10 orduko.
Ziurtagirian iraupena agertzen ez bada, ez da baloratuko.
Baremoko b) atalean adierazitako irakasle lana ez da atal honetan baloratuko.
Gehienez ere 2 puntu emanen dira.
b) Irakasle lana honelako eremu hauetan: osasun laguntzako praktiken tutore edo koordinatzaile gisa, osasun laguntzako praktiken irakasle koordinatzaile gisa, irakasle kliniko elkartu gisa, irakasle elkartu gisa, unibertsitateko ikastaroetako, masterretako edo aditu tituluetako tutore gisa, osasun laguntzako praktiketako kolaboratzaile gisa eta langile egoiliarren tutore eta irakasle kolaboratzaile gisa. Ikasturte oso bakoitzeko: 0,25 puntu.
Ziurtagirietan egiaztatutako aldia ikasturte oso batera iristen ez bada, proportzionalki dagokien puntuazioa emanen zaie.
Gehienez ere puntu 1 emanen da.
2.8. ISBNa duten liburu zientifikoetan laguntzaile gisa agertzea: 0,3 puntu argitaratutako liburu bakoitzeko.
Gehienez ere 3 puntu emanen dira.
2.9. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki egiaztaturik, Europar Batasuneko erabilera ofizialeko hizkuntzak diren aldetik: Hizkuntza bakoitzeko, 2 puntu gehienez.
Hizkuntza horiek merezimendu gisa baloratuko dira plantilla organikoan hala ezarria duten plazetan.
Gaitasun agiririk edo balio bereko titulurik izan ezean, dagokion puntuazio proportzionala emanen da.
Tituluak eta ziurtagiriak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailen arabera baloratuko dira. Maila horiek jasota daude Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 2ko 290/2026 Ebazpenean, zeinaren bidez ezartzen baita zer titulazioren eta ziurtagiriren bidez egiaztatuko den ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezarritako mailei dagokienez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparruan, salbu eta Hezkuntza Departamentuko irakasleei dagozkienak (2026ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 24koa).
Atal honetan, guztira, 22 puntu emanen dira gehienez.
3. atala.–Euskaraz jakitearen balorazioa.
Euskaraz jakitea baloratuko da azaroaren 6ko 97/2024 Foru Dekretuari jarraikiz, plazak kokatuta dauden eremuaren arabera, honako irizpide hauen arabera:
a) Eremu euskaldunean: merezimenduen baremoko gainerakoari (1. eta 2. atalak) esleituriko puntuazioaren %11; gehienez ere 4,29 puntu.
b) Eremu mistoan: merezimenduen baremoko gainerakoari (1. eta 2. atalak) esleituriko puntuazioaren %7; gehienez ere 2,73 puntu.
Eremu mistoan euskara merezimendu gisa baloratuko da plantilla organikoan hala ezarria duten plazetan. Balorazio horretatik kanpo geldituko dira euskara jakitea nahitaezkoa duten plazak.
4. atala.–Betetzen zailak diren lanpostuen balorazioa.
Betetzen zailak diren lanpostuak betetzen dituzten pertsonek pizgarri hauek izanen dituzte sarrera prozeduretan:
4.1. Oinarrizko osasun laguntzaren eremuko profesionalak, Tuterako eta Lizarrako osasun barrutietako ospitale laguntzako zentro eta zerbitzuetakoak, Osasun Mentaleko profesionalak eta betetzeko zaila den lanpostu bat deklaratuta duen zentro edo unitate batean aritzen diren estamentu, espezialitate eta txanda bereko langileak:
a) Parte hartzen den lehen hautapen prozesuan:
Betetzen zaila den plaza bat urtebetez baino gehiagoz bete duenari puntuazio handiagoa emanen zaio baremoan, gehienez %15 emandako zerbitzuei edo antzinatasunari dagokion puntuazio osoaren gainetik; eta gehienez %5, aldiz, betetzen zaila den plaza bat urtebetez edo gutxiagoz bete dutenei.
5 puntu emanen dira betetzen zaila den plaza batean emandako urtebeteko aldi bakoitzeko, edozein dela ere egindako lanaldiaren araubidea; 15 puntu emanen dira gehienez ere, betetzen zaila den plaza batean emandako hiru urteko aldi bakoitzeko.
Urte osoa ez bada, proportzionalki dagokion puntuazioa emanen da.
b) Hautapen prozesu hauetan:
Betetzen zaila den plaza batean aritutako beste hiru urteko aldi bakoitzeko, beste eskubide bat sortuko da baremoan puntuazio handiagoa izateko, sartzeko beste hautapen prozesu batean parte hartzean.
4.2. Oinarrizko osasun laguntzaren eremuko profesionalak, betetzen zaila den lanposturen bat daukan osasun zentro batean beste lanpostu batzuetan aritzen direnak, lanpostua betetzen zailtzat hartzen den bitartean: puntuazio handiagoa baremoan parte hartzen den lehenengo hautapen prozesuan, alegia, 2,5 puntu gehiago urte bakoitzeko, 7,5 puntu egin arte.
4.3. Mediku egoiliarrak: aldi baterako kontratu bat onartzen badute betetzen zaila den lanpostu baterako, prestakuntza amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan: puntuazio handiagoa, puntuazio osoaren %25eraino igo daitekeena, 4.2 atalean aurreikusitako baldintzetan.
4.4. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko arloko fakultatibo espezialistak:
a) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan soilik dauden espezialitateetan aritzen direnak, baldin eta 202E/2025 Foru Aginduaren 3. artikuluko baldintzak betetzen badituzte.
b) Tuterako eta/edo Lizarrako ospitaleetan betetzeko zailak diren plazatzat hartutako unitateren batean aritzen direnak.
c) Tuterako eta/edo Lizarrako ospitaleetan aritzen direnak, arlo funtzional baten edo antzeko aliantza-tresna baten parte delako.
Honako hauek aplikatuko zaizkie:
–Puntuazio handiagoa, %15 handiagoa gehienez, jardueraren araberako puntuazio osoaren gainetik.
–4.4 ataleko a) letran ageri diren profesionalei baremo honen 4.2 ataleko pizgarriak aplikatuko zaizkie.
–b eta c letretan ageri diren profesionalei honela aplikatuko zaizkie: lau hilabeteri dagokien puntuazioa zenbatuko da (5 puntu), baldin eta aldi horretan gutxienez bi guardia egiten badira, edo bi produktibitate, hilero edo batez beste, lau hilabetean.
Iragarkiaren kodea: F2609596
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
