149. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

83/2026 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Langileriaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita ebazpen honi atxikitako eranskinean jasoak dauden hezkuntza itunak aldatzea, 2026-2027 ikasturterako, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan (2027-2028 ikasturtera arte ituna indarrean duten ikastetxe pribatu itunduetan), Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 139/2021 Ebazpenaren bidez, Lehen Hezkuntzarako hezkuntza itunak onetsi ziren, sei urterako. Gero, uztailaren 21eko 274/2021 Ebazpenak, irailaren 16ko 341/2021 Ebazpenak eta urriaren 13ko 369/2021 Ebazpenak itun horiek aldatu edo zabaldu zituzten, 2021-2022 ikasturterako.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 149/2022 Ebazpenaren bidez, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Lanbide Heziketako hezkuntza itunak aldatzea onetsi zen, 2022-2023 ikasturterako. Azken ebazpen hori irailaren 30eko 431/2022 Ebazpenaren bidez aldatu zen.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 27ko 24/2023 Ebazpenaren bidez, Iruñeko Miravalles-El Redín ikastetxe pribatuaren Batxilergoko etapako hezkuntza ituna azkendu zen.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 27ko 25/2023 Ebazpenaren bidez, Burlatako Irabia-Izaga ikastetxe pribatuaren Batxilergoko etapako hezkuntza ituna azkendu zen.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 5eko 124/2023 Ebazpenaren bidez, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko hezkuntza itunak aldatzea onetsi zen, 2023-2024 ikasturterako. Gero, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren irailaren 22ko 37/2023 Ebazpenaren eta urriaren 25eko 75/2023 Ebazpenaren bidez, apirilaren 5eko 124/2023 Ebazpena aldatu zen.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 5eko 125/2023 Ebazpenaren bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako eta Hezkuntza Bereziko unitateetako irakaskuntzetan hezkuntza itunak lau urterako berritzea ebatzi zen. Gero, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 22ko 380/2023 Ebazpenaren bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan itundutako unitateen kopurua handitu zen.

Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren apirilaren 3ko 102/2024 Ebazpenaren bidez, Burlatako Irabia-Izaga eta Iruñeko Miravalles-El Redín ikastetxeekin Batxilergoko hezkuntza ituna izenpetzea ebatzi zen, 2024-2025, 2025-2026, 2026-2027 eta 2027-2028 ikasturteetarako.

Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren apirilaren 12ko 111/2024 Ebazpenaren bidez, hezkuntza itunak aldatzea onetsi zen, 2024-2025 ikasturterako, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan. Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 215/2014 Ebazpenaren bidez, itundutako unitateen kopurua handitu zen. Gero, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 291/2024 Ebazpenaren eta urriaren 10eko 330/2024 Ebazpenaren bidez, apirilaren 12ko 111/2024 Ebazpena aldatu zen.

Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren ekainaren 3ko 234/2025 Ebazpenaren bidez, hezkuntza itunak aldatzea onetsi zen, 2025-2026 ikasturterako, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan. Ebazpen hori aldatu egin zen gero, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 266/2025 Ebazpenaren eta irailaren 3ko 308/2025 Ebazpenaren bidez.

Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamendua onesten duen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 46. artikuluak aipatzen du zilegi izanen dela unitate kopurua aldatzea hezkuntza ituna Hezkuntza Departamentuarekin sinatua duten ikastetxeetan, hezkuntzarako eskubideari berme egokia eman ahal izateko.

Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 392/2025 Ebazpenaren bidez, prozedura bat ezarri zen hezkuntza itunak aldatzeko Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan (2027-2028 ikasturtera arte ituna indarrean duten ikastetxe pribatu itunduetan), Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan, 2026-2027 ikasturterako, eta hezkuntza itun berriak sinatzeko (2026ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 8koa). Ebazpen hori aldatu egin zen gero, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 20/2026 Ebazpenaren bidez, zeina zuzendu baitzuen Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 20ko 26/2026 Ebazpenak.

Maiatzaren 20ko 10/2026 Foru Legeak, itunpeko unitateak luzatzeari eta funts publikoz sostengatutako ikastetxeetako eskola-unitate bakoitzeko gehieneko ikasle-ratioa oro har jaisteari buruzkoak, xedapen iragankor bakarreko lehenbiziko puntuan, urtebeteko luzamendua ezartzen du 2026-2027ko ikasturterako eguneratu beharrekoak diren hezkuntza itunak berritzean eta aldatzean eta ikastetxe publikoetako ikasgela kopurua planifikatzean ikasgela murrizketak aplikatzeko; hori horrela, aipatutako ikasturte horretan, gaur egun dauden unitate publikoak eta itunduak mantenduko dira itunen eraginpean dauden hezkuntzako mailetan.

Ikusirik ikastetxe bakoitzaren kasuistikaren gaineko txostenak, zeinak aurkeztu baitituzte Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak.

Ikusirik aurkeztutako eskaerak eta alegazioak, abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 42.etik 46.era bitarteko artikuluetan eta arestian aipatutako azaroaren 28ko 392/2025 Ebazpenean xedatutakoaren arabera.

Aintzat hartuta hezkuntza etapa eta maila bakoitzean 2026-2027 ikasturtera begira dauden eskolaratze aurreikuspenak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Plangintzaren Arloak helarazi dituenak.

Erabiliz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak, eta Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntza itunen aldaketa onestea, ebazpen honi atxikitako I. eranskinean jasotakoaren arabera, 2026-2027 ikasturterako, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan (2027-2028 ikasturtera arte ituna indarrean duten ikastetxe pribatu itunduetan), Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan.

2. Itunak aldatzeko eskaera batzuk ezestea, II. eranskinean ageri diren ikastetxe itundu pribatuek aurkeztu dituztenak.

3. III. eranskinean ageri diren ikastetxeetan, izaera iragankorrarekin onestea, 2026-2027 ikasturterako, 2025-2026 ikasturtean baimendutako gehieneko edukiera gainditzen duten itundutako unitate batzuk, eta ezestea ikastetxe itundu pribatu horiek itunak alda daitezen aurkeztutako eskaerak.

4. IV. eranskinean ageri diren ikastetxeetan, izaera iragankorrarekin onestea, 2026-2027 ikasturterako, itundutako unitate batzuk, curriculum aniztasunekoak, curriculum egokituko programetakoak eta aniztasunari erantzuteko eta inklusiorako programei dagozkien berariazko egituretakoak.

Kasu horietan, itundutako unitate horiek izaera iragankorra dute ikasturte bakoitzean dauden arreta premiei loturik daudelako, premia horiek aldakorrak baitira, eta, ondorioz, unitate horiek jarraitzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eta Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak egiten dituzten txostenen mende egonen da.

5. Aipatzekoa da, 3. eta 4. atalei dagokienez, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiaren txostenak ikastetxe batzuen kasu berezia jasotzen duela, bere garaian, eskolatzearekin lotutako salbuespeneko inguruabar iragankorrengatik, baimendutako gehieneko edukiera gainditzen zuten unitate jakin batzuk itundu zitzaizkielako. Txostenak, orobat, zehazten du horiek zer mailatan dauden 2026-2027 ikasturtean, etapetako bakoitzean.

Edozein kasutan, aipatu itunek ezin dute iraun kasuan kasuko etapan edo graduan –Lanbide Heziketaren kasuan– dauden ikasleen eskolatzea bukatzen den ikasturteaz harago, baldin eta, betiere, bere garaian itunok eragin zituzten eskolatze beharrek jarraitzen badute.

6. V. eranskinean ageri diren ikastetxeetan, itundutako unitateak mantentzea, 2026-2027 ikasturterako, aplikatuko baitzaie 10/2026 Foru Legearen xedapen iragankor bakarrean ezarritako luzamendua (10/2026 Foru Legea, maiatzaren 20koa, itunpeko unitateak luzatzeari eta funts publikoz sostengatutako ikastetxeetako eskola-unitate bakoitzeko gehieneko ikasle-ratioa oro har jaisteari buruzkoa).

7. Ebazpen honen bidez hezkuntza itunetan onesten diren aldaketak eginbide baten bitartez formalizatuko dira; eginbidea, batetik, Langileriaren zuzendari nagusiak sinatuko du, eta bestetik, ikastetxeetako titularrek edo behar bezala akreditatutako legezko ordezkariak.

8. Ikastetxeen Finantzaketaren Atalak telematikoki igorriko die ikastetxeei aurreko puntuan aipatzen den eginbidea, eta ikastetxeen legezko ordezkariak elektronikoki sinatu beharko du. Behin sinatuta, Hezkuntza Departamentura igorriko da, Langileriaren zuzendari nagusiak ere sina dezan.

9. Ebazpen hau eta eranskinak ikastetxe interesdunei jakinaraztea, eta aditzera ematea ez duela administrazio bidea amaitzen eta, hortaz, haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

10. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

11. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntza Departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatuari; Langileriaren Zuzendaritza Nagusiari; Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiari; Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiari; Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari; Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuari; Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuari; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari; Eskolatze Batzorde Nagusiaren presidenteari; Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegoari, Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoari eta Ikastetxeak eta Irakaskuntzak Baimentzeko eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2026ko uztailaren 3an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu (16/2026 Foru Agindua, martxoaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak izendatzen dituena).

I. ERANSKINA.–ITUNDUTAKO UNITATEEN ALDAKETA 2026-2027 IKASTURTERAKO

HERRIA

IKASTETXEA

ETAPA

UNITATE KOP.
25-26

ALDAKETA ESKAERA

UNITATE
KOP.
26-27

OHARRAK

ALTSASU

IÑIGO ARITZA IKASTOLA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

0

4

4

Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren abenduaren 24ko 313/2025 Ebazpenaren bidez, erabaki zen Altsasuko eta Etxarri Aranazko "Sakana Ikastola" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena azkentzea, 2026ko abuztuaren 31tik aurrerako ondorioekin, eta ikastetxearen erregistroko datuak aldatu ziren.

ALTSASU

IÑIGO ARITZA IKASTOLA

Hezkuntza Berezia / CBUa

1

1

0

2025-2026 ikasturtean, "Sakana Ikastola" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak CBU bat zuen Altsasuko egoitzan. Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak unitate horrek 2026-2027 ikasturtean jarraitzearen aurkako txostena egin du, ikasle aski ez izateagatik.

BERA

SAGRADO CORAZÓN / JESUSEN BIHOTZA

Lehen Hezkuntza

5

0

4

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren txostenaren arabera, ikastetxeak unitate bat gutxiago izanen du 2026-2027 ikasturtean, ikasle aski ez izateagatik.

BURLATA

AMOR DE DIOS

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

0

4

4

Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren abenduaren 24ko 314/2025 Ebazpenaren bidez, erabaki zen Burlatako "Amor de Dios-Regina Pacis" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena azkentzea, 2026ko abuztuaren 31tik aurrerako ondorioekin, eta ikastetxearen erregistroko datuak aldatu ziren.

BURLATA

REGINA PACIS

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

0

4

4

Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren abenduaren 24ko 314/2025 Ebazpenaren bidez, erabaki zen Burlatako "Amor de Dios-Regina Pacis" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena azkentzea, 2026ko abuztuaren 31tik aurrerako ondorioekin, eta ikastetxearen erregistroko datuak aldatu ziren.

LIZARRA

LIZARRA IKASTOLA

Lehen Hezkuntza

12

0

12

2025-2026 ikasturteko unitate itunduak mantenduko ditu.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

8

0

8

2025-2026 ikasturteko unitate itunduak mantenduko ditu.

ETXARRI ARANATZ

ANDRA MARI IKASTOLA

Lehen Hezkuntza

10

0

9

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren txostenaren arabera, ikastetxeak unitate bat gutxiago izanen du 2026-2027 ikasturtean. Jaitsiera hori arraste begetatiboagatik da.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

0

4

4

Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren abenduaren 24ko 313/2025 Ebazpenaren bidez, erabaki zen Altsasuko eta Etxarri Aranazko "Sakana Ikastola" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena azkentzea, 2026ko abuztuaren 31tik aurrerako ondorioekin, eta ikastetxearen erregistroko datuak aldatu ziren.

IRUÑA

JASO IKASTOLA

Lehen Hezkuntza

12

0

11

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren txostenaren arabera, ikastetxeak unitate bat gutxiago izanen du 2026-2027 ikasturtean. Jaitsiera hori arraste begetatiboagatik da.

IRUÑA

SANTA CATALINA LABOURÉ

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

0

4

4

Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren abenduaren 24ko 312/2025 Ebazpenaren bidez, erabaki zen Iruñeko "Santa Catalina Labouré-Santísimo Sacramento" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena azkentzea, 2026ko abuztuaren 31tik aurrerako ondorioekin, eta ikastetxearen erregistroko datuak aldatu ziren.

IRUÑA

SANTÍSIMO SACRAMENTO

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

0

4

4

Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren abenduaren 24ko 312/2025 Ebazpenaren bidez, erabaki zen Iruñeko "Santa Catalina Labouré-Santísimo Sacramento" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena azkentzea, 2026ko abuztuaren 31tik aurrerako ondorioekin, eta ikastetxearen erregistroko datuak aldatu ziren.

SARRIGUREN

SANTA MARÍA LA REAL

Lehen Hezkuntza

24

0

23

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren txostenaren arabera, ikastetxeak unitate bat gutxiago izanen du 2026-2027 ikasturtean. Jaitsiera hori arraste begetatiboagatik da.

TAFALLA

GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

4

0

4

2025-2026 ikasturteko unitate itunduak mantenduko ditu.

II. ERANSKINA.–2026-2027 IKASTURTERAKO EZETSITAKO UNITATEAK, IKASTETXEEN ESKAERAK AZTERTU ONDOREN

HERRIA

IKASTETXEA

ETAPA

BERARIAZKO
EGIT. / MAILA

UNITATE KOP.
25-26

ESKATU ETA UKATUTAKO UNITATE
GEHIGARRIAK 26-27

OHARRAK

BURLATA

AMOR DE DIOS

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Curriculum Aniztasuneko 3.a

0

1

Hala Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak nola Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ezetsi egiten dute unitate hori ituntzea, aintzat harturik ikastetxeko HLBPI indizeak, aniztasunari erantzuteko baliabideen hornidura, ikasle kopurua eta, orobat, baimendutako unitate itundu bakoitzeko hornidura.

BURLATA

IRABIA/IZAGA

Hezkuntza Berezia

Berariazko egit. Lehen Hezkuntza

0

1

Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak unitate berri hori ituntzea baztertzen du, ikasle aski ez izateagatik.

BURLATA

NOTRE DAME

Hezkuntza Berezia

Berariazko egit. Lehen Hezkuntza

0

1

Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak unitate berri hori ituntzea baztertzen du, ikasle aski ez izateagatik.

ZIZUR TXIKIA

SAN FERMIN IKASTOLA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Curriculum aniztasuneko 3.a eta 4.a

0

2

Hala Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak nola Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ezetsi egiten dute unitate horiek ituntzea, aintzat harturik ikastetxeko HLBPI indizeak, aniztasunari erantzuteko baliabideen hornidura, ikasle kopurua eta, orobat, baimendutako unitate itundu bakoitzeko hornidura.

LIZARRA

LIZARRA IKASTOLA

Hezkuntza Berezia

Berariazko egit. Lehen Hezkuntza

0

1

Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak unitate berri hori ituntzea baztertzen du, ikasle aski ez izateagatik.

IBERO

ISTERRIA HBI

Hezkuntza Berezia

LHB

4

1

Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak unitate berri hori ituntzea baztertzen du, ikasle aski ez izateagatik.

LODOSA

LA MILAGROSA

Lehen Hezkuntza

6

1

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 39/2026 Ebazpenean agertzen denez, III. eranskineko 1. taulan zehazki (ebazpen horren bidez deialdia egiten da, eta jarraibideak ezartzen, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozesurako, aipatu ikasleek Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin ditzaten 2026-2027 ikasturtean; ondoren aldatu egin zen, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 338/2026 Ebazpenaren bidez), ikastetxe pribatu itundu horren HLBPI indizea 0,22 da (HLBPI positiboa). Horregatik, ez dagokio 1. ikasmailan ratio murrizketa aplikatzea.

MUTILOA

LUIS AMIGÓ

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Curriculum Aniztasuneko 3.a

0

1

Hala Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak nola Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ezetsi egiten dute unitate hori ituntzea, aintzat harturik ikastetxeko HLBPI indizeak, aniztasunari erantzuteko baliabideen hornidura, ikasle kopurua eta, orobat, baimendutako unitate itundu bakoitzeko hornidura.

IRUÑA

ESKOLA POLITEKNIKOA

Lanbide Heziketa

Pertsonarengan Zentratutako Arretako espezializazio programa

0

1

Ez da bidezkoa eskatutako unitateak ituntzea, "Nafarroako Gobernu aurrerakoi eta plural baterako 2023-2027ko programa-akordioa"ren 5.5 puntuaren arabera.

Genero Berdintasuna Sustatzeko goi mailako teknikaria

0

1

IRUÑA

CUATROVIENTOS

Lanbide Heziketa

Zuzendaritzarako Laguntzako goi mailako zikloa

0

1

Ez da bidezkoa eskatutako unitateak ituntzea, "Nafarroako Gobernu aurrerakoi eta plural baterako 2023-2027ko programa-akordioa"ren 5.5 puntuaren arabera.

IRUÑA

MIRAVALLES-EL REDÍN

Lehen Hezkuntza

35

1

Ikastetxean heldu den ikasturtean izanen den eskolatzearen aurreikuspena aztertu ondoren, etapa horretako unitatearen kopuruari eustea dagokio, ituntzen diren unitateen kopurua aski delako ikastetxean eskolatutako ikasleek ikasketak bukatzeko.

IRUÑA

LA COMPASIÓN-ESCOLAPIOS

Hezkuntza Berezia

Berariazko egit. Lehen Hezkuntza

0

1

Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak unitate berri hori ituntzea baztertzen du, ikasle aski ez izateagatik.

Lehen Hezkuntza

17

1

Ikastetxean heldu den ikasturtean izanen den eskolatzearen aurreikuspena aztertu ondoren, etapa horretako unitatearen kopuruari eustea dagokio, ituntzen diren unitateen kopurua aski delako ikastetxean eskolatutako ikasleek ikasketak bukatzeko. HLBPI indize negatiboa duten ikastetxeetan ratioa 20 ikaslera murriztea dagokio, baina murrizketa hori Haur Hezkuntzako bigarren zikloari eta Lehen Hezkuntzako lehen ikasmailari aplikatzen zaie, eta ikastetxeak 2. ikasmailarako eskatu du unitate bat gehiago izatea.

IRUÑA

SANTA CATALINA LABOURÉ

Hezkuntza Berezia

LHB

1

1

Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak unitate berri hori ituntzea baztertzen du, ikasle aski ez izateagatik.

SARRIGUREN

SALESIANOS

Lanbide Heziketa

Inprimatutako eta Multimediako Argitalpenen Diseinu eta Edizioko goi mailako heziketa zikloa

0

1

Ez da bidezkoa eskatutako unitateak ituntzea, "Nafarroako Gobernu aurrerakoi eta plural baterako 2023-2027ko programa-akordioa"ren 5.5 puntuaren arabera.

TAFALLA

ESCUELAS PÍAS

Lehen Hezkuntza

11

1

Ikastetxean heldu den ikasturtean izanen den eskolatzearen aurreikuspena aztertu ondoren, etapa horretako unitatearen kopuruari eustea dagokio, ituntzen diren unitateen kopurua aski delako ikastetxean eskolatutako ikasleek ikasketak bukatzeko.

TUTERA

ANUNCIATA

Hezkuntza Berezia

Berariazko egit. Lehen Hezkuntza

0

1

Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak unitate berri hori ituntzea baztertzen du, ikasle aski ez izateagatik.

TUTERA

COMPAÑÍA DE MARÍA

Hezkuntza Berezia

Berariazko egit. Lehen Hezkuntza

1

1

Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak unitate berri hori ituntzea baztertzen du, ikasle aski ez izateagatik.

ATARRABIA

LA PRESENTACIÓN-NOTRE DAME

Hezkuntza Berezia

CBUa

0

1

Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak unitate berri hori ituntzea baztertzen du, ikasle aski ez izateagatik.

III. ERANSKINA.–2026-2027 IKASTURTERAKO ITUNDUTAKO UNITATE IRAGANKORRAK

HERRIA

IKASTETXEA

ETAPA

UNITATE KOP.
25-26

ESKATUTAKO UNITATE KOP.

UNITATE KOP.
26-27

OHARRAK

BERA

LABIAGA IKASTOLA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

2

2

2

Ikastetxeak 2 unitate izanen ditu etapan, eta iragankorrak izanen dira biak.

ETXARRI ARANATZ

ANDRA MARI IKASTOLA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

0

4

2

Eskatutako bi unitate iragankor horiek ituntzearen kontrako txostena egin du Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak.

TAFALLA

GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA

Lehen Hezkuntza

1

1

1

Ikastetxeak 7 unitate izanen ditu etapan, eta horietatik 1 iragankorra da.

VIANA

ERENTZUN IKASTOLA

Lehen Hezkuntza

2

2

2

Ikastetxeak 6 unitate izanen ditu etapan, eta horietatik 2 iragankorrak dira.

IV. ERANSKINA.–BERARIAZKO EGITURAK, CEP, CBUAK, LHB ETA CA. MODU IRAGANKORREAN ITUNDUAK 2026-2027 IKASTURTERAKO

HERRIA

IKASTETXEA

ETAPA

BERARIAZKO
EGIT. / MAILA

UNITATE KOP.
25-26

ESKATUTAKO UNITATE KOP.

UNITATE KOP.
26-27

OHARRAK

ALTSASU

IÑIGO ARITZA

Hezkuntza Berezia

Berariazko egit. Lehen Hezkuntza

1

1

1

BARAÑAIN

SANTA LUISA DE MARILLAC

Hezkuntza Berezia

Berariazko egit. Lehen Hezkuntza

1

1

1

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Curriculum Aniztasuna

1

1

1

BURLATA

REGINA PACIS

Hezkuntza Berezia

CBUa

0

1

1

2025-2026 ikastetxean, Burlatako "Amor de Dios-Regina Pacis" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak, Regina Paciseko egoitzan, CBU bat zuen.

LIZARRA

NTRA. SRA. DEL PUY

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Curriculum Aniztasuna

2

2

2

CEP

1

1

1

Hezkuntza Berezia

CBUa

1

1

1

LIZARRA

SANTA ANA

Hezkuntza Berezia

Berariazko egit. Lehen Hezkuntza

1

1

1

ETXARRI ARANATZ

ANDRA MARI IKASTOLA

Hezkuntza Berezia

Berariazko egit. Lehen Hezkuntza

1

1

1

Berariazko egit. Bigarren Hezkuntza

1

1

1

IRUÑA

CLARET LARRAONA

Hezkuntza Berezia

Berariazko egit. Lehen Hezkuntza

1

1

1

CBUa

1

1

1

IRUÑA

CUATROVIENTOS

Hezkuntza Berezia

LHB

1

0

1

Ikastetxeak ez zuen eskatu unitate horrek jarraitzea. Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak unitate horrek jarraitzearen aldeko txostena egin du.

IRUÑA

DOMINICAS IRUÑA

Hezkuntza Berezia

CBUa

1

1

1

IRUÑA

HIJAS DE JESÚS

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Curriculum Aniztasuna

2

2

2

CEP

1

1

1

Hezkuntza Berezia

Berariazko egit. Lehen Hezkuntza

1

1

1

Berariazko egit. Bigarren Hezkuntza

1

1

1

CBUa

2

2

2

LHB

2

2

2

IRUÑA

LA COMPASIÓN-ESCOLAPIOS

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Curriculum Aniztasuna

2

2

2

Hezkuntza Berezia

CBUa

1

1

1

IRUÑA

NTRA. SRA. DEL HUERTO

Hezkuntza Berezia

Berariazko egit. Lehen Hezkuntza

1

1

1

IRUÑA

SAN IGNACIO

Hezkuntza Berezia

Berariazko egit. Lehen Hezkuntza

1

1

1

Berariazko egit. Bigarren Hezkuntza

1

1

1

CBUa

1

1

1

IRUÑA

SANTA CATALINA LABOURÉ

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Curriculum Aniztasuna

0

2

2

2025-2026 ikastetxean, Iruñeko "Santa Catalina-Santísimo Sacramento" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak, "Santa Catalina Labouré" egoitzan, Curriculum Aniztasuneko bi unitate, CBU bat eta LHBko unitate bat zituen.

Hezkuntza Berezia

CBUa

0

1

1

LHB

0

1

1

Berariazko egit. Lehen Hezkuntza

1

1

1

IRUÑA

SANTA TERESA

Hezkuntza Berezia

Berariazko egit. Lehen Hezkuntza

1

1

1

CBUa

1

1

1

IRUÑA

VEDRUNA

Hezkuntza Berezia

Berariazko egit. Lehen Hezkuntza

1

1

1

SARRIGUREN

SALESIANOS

Hezkuntza Berezia

CBUa

1

1

1

Ikastetxeak ez zuen eskatu LHBko unitate horrek jarraitzea. Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak unitate horrek jarraitzearen aldeko txostena egin du.

LHB

1

0

1

SARRIGUREN

SANTA MARÍA LA REAL

Hezkuntza Berezia

Berariazko egit. Lehen Hezkuntza

1

1

1

TUTERA

COMPAÑÍA DE MARÍA

Hezkuntza Berezia

Berariazko egit. Lehen Hezkuntza

1

1

1

TUTERA

ANUNCIATA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Curriculum Aniztasuna

2

2

2

TUTERA

SAN FRANCISCO JAVIER

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Curriculum Aniztasuna

1

1

1

Hezkuntza Berezia

CBUa

1

1

1

LHB

1

1

1

V. ERANSKINA.–UNITATE ITUNDUEN MURRIZKETARAKO LUZAMENDUA, MAIATZAREN 20KO 10/2026 FORU LEGEAREN XEDAPEN IRAGANKOR BAKARRAREN 1. APARTATUAN EZARRITAKOAREN ARABERA

HERRIA

IKASTETXEA

ETAPA

UNITATE KOP.
25-26

UNITATE KOP.
26-27

UNITATE KOP. 10/2026 FORU LEGEAN EZARRITAKO
LUZAMENDUA APLIKATUTA

ALTSASU

IÑIGO ARITZA

Hezkuntza Berezia / CBUa

1

1

1

BERA

SAGRADO CORAZÓN / JESUSEN BIHOTZA

Lehen Hezkuntza

5

5

1

ETXARRI ARANATZ

ANDRA MARI IKASTOLA

Lehen Hezkuntza

10

10

1

IRUÑA

JASO IKASTOLA

Lehen Hezkuntza

12

12

1

SARRIGUREN

SANTA MARÍA LA REAL

Lehen Hezkuntza

24

24

1

Iragarkiaren kodea: F2609666