149. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3804E/2026 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita gastua handitzeko "Laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak" emateko deialdian. DDBN kodea: 892681.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 30eko 1498E/2026 Ebazpenaren bidez, 730.000 euroko gastua baimendu zen laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak emateko, 2026ko gastuen aurrekontuko "Konferentzia Sektoriala. Enplegurako zailtasunak dituzten taldeen kontrataziorako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241118 partidaren kargura.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 1498E/2026 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du gastua aldatzea eta 500.000 euro gehitzea laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko deialdiari.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimentzea 500.000 euroko zenbatekoa, 2026ko gastuen aurrekontuko "Konferentzia Sektoriala. Enplegurako zailtasunak dituzten taldeen kontrataziorako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241118 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko uztailaren 3an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Esther Fernández Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2609837