Iragarkia
149. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 31
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
DEIALDIA, sarbide irekiko hautaprobetarako, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Zerbitzu Informatikoen Zentroko teknikari plaza bat (jarduera arloa: Zerbitzu Informatikoak), UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren Unibertsitate Partzuergoan.
UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren Unibertsitate Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeak, 2026ko uztailaren 2an egin ohiko bilkuran, eta gai-zerrendako hirugarren puntuko b atala zela-eta ("langileriaren kudeaketa"), erabaki hauek hartu zituen:
ERABAKIAK:
Lehenbizikoa.–Ofizialki onestea Zerbitzu Informatikoen Zentroko teknikari plaza bat (jarduera arloa: Zerbitzu Informatikoak), lan-kontratudunen araubidekoa, betetzeko deialdia, aintzat harturik Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 2025eko abenduaren 2an emandako Ebazpenaren bidez baimendu zela horretarako langile mugagabe bat kontratatzea, lanaldi osoan, 2025eko ordezte tasaren kargura. Plaza txanda irekian beteko da, oposizio-lehiaketaren sistemaren bitartez.
Bigarrena.–Formalki onestea, aurrekoaren ondorioz, xede horrekin prestatu diren hautapen prozesuaren oinarriak eta, zentro elkartuaren Antolaketarako eta Funtzionamendurako Erregelamenduaren 59. artikuluan ezarritakoari jarraituz, agintzea deialdia eta oinarri osoak argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta zentro elkartuaren web-orrian eta iragarki-taulan.
Hirugarrena.–Zuzendaritza Batzordeko lehendakaria gaitzea, Partzuergoaren Estatutuetan aurreikusitakoaren arabera, deialdia tramitatu eta gauzatu bitartean beharrezko diren ebazpen eta tramite guztiak egin ditzan.
Iruñean, 2026ko uztailaren 24an.–Zuzendaritza Batzordeko idazkaria, José Miguel Laco Irigoyen.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 2025eko abenduaren 2an emandako Ebazpenaren bidez, UHUNeko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen (aurrerantzean, TEKAZELak) 2025eko ordezte tasa baimendu zen. 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 31/2022 Legeak aurreikusten du tasa hori, 20. artikuluko Bi.3. I puntuan, eta, orobat, bertan sartua dago lan-kontratudun langile berriak sartzeko plazetarako deialdia egiteko baimena.
Zuzendaritza batzorde honek, UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren Antolaketarako eta Funtzionamendurako Erregelamendu indardunaren 59. artikuluak (Gobernu Kontseiluak 2012ko maiatzaren 9an onetsitako erregelamendua; 2012ko ekainaren 18ko Informazioa Koordinatzeko Barneko Aldizkaria) eta unibertsitate honen estatutuek (martxoaren 11ko 181/2026 Errege Dekretuaren bidez onetsiak; martxoaren 12ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ematen dizkioten eskumenak erabiliz, ebatzi du sarbide irekiko hautaprobetarako deialdia egitea, lan-kontratudun TEKAZELen plantillako plaza huts bat betetzeko, oinarri hauei jarraikiz:
DEIALDIAREN OINARRIAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Hautaprobetarako deialdia egiten da, oposizio-lehiaketa irekiaren sistemaren bidez betetzeko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen (TEKAZELak) teknikari plaza bat, lan-kontratudunen araubidekoa, IV taldekoa eta B mailakoa, UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren Unibertsitate Partzuergorako.
1.2. Plaza UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuan egonen da kokatua.
1.3. Hautaproba hauei honako hauek aplikatuko zaizkie: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena; 30/1984 Legea, abuztuaren 2koa, Funtzio Publikoaren Erreformarako Premiazko Neurriei buruzkoa, aurreko arauaren aurka ez doan guztian; 2271/2004 Errege Dekretua, abenduaren 3koa, desgaitasuna duten pertsonek lanpostu publikoetara sarbidea izatea eta lanpostu horiek betetzea arautzen duena; Funtzio Publikoko Estatu Idazkaritzaren 2022ko apirilaren 11ko Ebazpena, Estatuko Sektore Publikoko erakundeen hautaketa prozesuetarako jarduketa irizpide komunak onesten dituena; 364/1995 Errege Dekretua, martxoaren 10ekoa, Estatuko Administrazio Orokorraren zerbitzuko langileen sarbideari, haien lanpostuak betetzeko moduari eta Estatuko Administrazio Orokorreko funtzionarioen lanbide igoerari buruzko Erregelamendua onesten duena; 181/2026 Errege Dekretua, martxoaren 11koa, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Estatutuak onesten dituena; UHUNeko lan-kontratudun TEKAZELen III. hitzarmen kolektiboa; UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren Unibertsitate Partzuergoaren Estatutuak, zeinak UHUNen Gobernu Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak berretsi baitzituen, 2017ko otsailaren 28an; UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren Antolaketarako eta Funtzionamendurako Erregelamendua, zeina Gobernu Kontseiluak onetsi baitzuen, 2012ko maiatzaren 9an; aplikatzekoak diren gainerako xedapenak eta oinarri hauetan ezarritakoa.
1.4. Hautapen prozesu honetan, agiriak erregistro elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren Unibertsitate Partzuergoari zuzenduta. Unitate kodea: U02800233.
1.5. Hautapen prozesuan, haren garapenaren edozein alderdirekin loturiko informazio guztia UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren web-orrian argitaratuko da, helbide honetan:
https://unedpamplona.es/centro/portal-de-transparencia/
1.6. Hautapen prozesuak bi fase izanen ditu: oposizioaldia eta lehiaketaldia. Deialdi honen seigarren oinarrian azaltzen da nola eginen den hautapen prozesu hori.
1.7. Deialdi honen I. eranskinean jasoa dago oposizioaldia arautuko duen programa.
2. oinarria.–Izangaien betebeharrak.
Hautaprobetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baita hautapen prozesu osoan ere:
2.1. Nazionalitatea.
2.1.1. Espainiako nazionalitatea izatea.
2.1.2. Honako hauek ere parte hartzen ahalko dute, espainiarrei eskatzen zaizkien baldintza berberetan, salbu eta botere publikoan parte hartzea edo Estatuaren eta administrazio publikoen interes orokorrak defendatzea zuzenean edo zeharka dakarten enplegu publikoetan:
a) Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenek.
b) Espainiako edo Europar Batasuneko beste estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, edozein nazionalitate dutela ere, baldin eta zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude. Orobat, baldintza berberetan parte hartzen ahalko dute hogeita bat urtetik beherako ondorengoek, edo adin horretatik goragokoek mendekoak badira.
c) Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako pertsonek, baldin herrialde horietan aplikatzekoa bada langileen joan-etorri askea.
d) Aurreko ataletan sartu ez arren, Espainian legezko egoera batean daudenek, bertan bizitzeko eta lan merkatuan mugarik gabe sartzeko ahalmena ematen dieten agirien titularrak izanik, bizileku iraunkorreko egoeran daudenek, bizitzeko eta lan egiteko baimentze egoera batean daudenek eta, orobat, errefuxiatuek.
Espainian bizi ez diren izangaiek, b) atalean sartzen badira, eta, halaber, c) eta d) ataletan sartzen diren atzerritarrek, eskaera aurkezten dutenean, alegatzen dituzten egoerak frogatzen dituen agiria erantsi beharko dute.
2.2. Adina: hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.
2.3. Gaitasuna: dagozkion eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun funtzionala izatea.
2.4. Gaikuntza: ez egotea bereizia inongo administrazio publikotatik diziplinazko espediente edo kaleratze baten bidez, eta ez egotea eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua ebazpen judizial baten ondorioz.
Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, izangaiak era berean frogatu beharko du ez dagoela desgaitua edo pareko egoera batean, edo diziplina zehapenik edo parekorik ez duela, bere estatuan enplegu publikorako sarbidea, baldintza berdinetan, eragozten dionik.
2.5. Titulazioa: Parte-hartzaileek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua, lehenengo graduko Lanbide Heziketako titulua edo baliokidea eduki behar dute eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edo lortzeko moduan egon. Gainera, ekainaren 10eko EDU/1603/2009 Aginduan xedatutakoa beteko da, haren bidez ezartzen baitira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu tituluarekiko eta Batxilergoko tituluarekiko baliokidetasunak (2009ko 146. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 17koan; gero martxoaren 7ko EDU/520/2011 Aginduak aldatu zuen).
Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena Europar Batasuneko zuzenbidearen xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu duten izangaiei.
Atzerrian lortutako tituluak dituzten izangaiek frogatu egin beharko dute badutela dagokion baliozkotzea edo, kasua bada, homologazioa frogatzen duen ziurtagiria.
3.–Eskaerak.
3.1. Hautaproba hauetan parte hartzeko eskaera orria UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren web-orrian eskura daiteke. Oinarri hauekin batera, II. eranskin gisa, argitaratu da. Bete ondoren, aurkeztu egin behar da, ahal dela, erregistro elektronikoaren bidez, hona zuzendua: U02800233 unitate zenbakia - UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren Unibertsitate Partzuergoa. Sadar kalea z.g. (Sario eraikina), 31006 Iruña (Nafarroa); edo, bestela, inprimatu eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako bideetako edozein erabiliz aurkez daiteke, parte-hartzea modu eraginkorrean baieztatzeko.
3.2. Izangaiek beren erantzukizunpean adierazten dute egiazkoak direla eskaeran eman dituzten datuak, bai eta deialdi honen bigarren oinarrian eskatutako betebeharrak betetzen dituztela ere. Betebehar horien frogagiriak ez dira eskaerarekin batera aurkeztu behar; aldiz, hautapen prozesua gaindituz gero aurkeztu beharko dira, edo izangaiei eskatzen zaizkien beste edozein unetan.
3.3. Eskaerak aurkezteko hogei egun balioduneko epea dago, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatuta.
3.4. Azterketa eskubideengatik 15 euro ordaindu beharko dira. Ordainketa banku transferentzia bidez eginen da ES80 2100 5324 9122 0002 9724 kontu zenbakira, izangaiaren datuak adierazita (izen-deiturak eta NANa) eta kontzeptuan "Iruñeko UHUNen hautaprobetan onartzea" idatzita, plazaren taldea eta maila adierazita.
3.5. Eskaerak aurkezteko epearen barnean egin behar da azterketa eskubideen ordainketa edo, bidezkoa bada, ordaintzetik osorik edo partez salbuetsia egoteko egoeraren baten justifikazioa. Bestela, izangaia bazterturik geldituko da.
3.6. Onartua izateko eskaera aurkeztu ondoren, izangaiak ez baditu ordaindu azterketa eskubideak edo ez baditu betetzen ordaintzetik salbuesteko baldintzak, behin betiko baztertuko da.
3.7. Azterketa eskubideen tasa ordaindu izanak edo ordaintzetik osorik edo partez salbuetsia egoteko arrazoiren bat justifikatu izanak ez du inola ere ordeztuko hautapen prozesuan parte hartzeko eskaera garaiz eta behar bezala aurkezteko tramitea.
Honako hauek salbuetsita daude azterketa eskubideak ordaintzetik:
a) %33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak; hala bada, egoera horren frogagiria erantsi beharko dute eskaeran.
b) Deialdia argitaratu baino bi hilabete lehenagotik gutxienez, etenik gabe, enplegu eskatzaile gisa agertzen diren pertsonak, betiere baldin eta ez badute, hilabetean zenbatuta, lanbide arteko gutxieneko soldata baino errenta handiagorik eta ez badiote uko egin enplegu egoki baten eskaintzari, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere.
Frogatzeko izangaia enplegu eskatzailea dela, legean ezarritako baldintzen arabera, eta ez diola uko egin enplegu egoki baten eskaintzari, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, "Uko egin ez izanaren txostena" aurkeztu behar da, zeina Enplegu Zerbitzu Publikoen bulegoetan eskatuko baita.
Errentak frogatzeko, berriz, aurkeztu den pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren ziurtagiria erabiliko da, azken ekitaldiari dagokiona, eta, kasua bada, errenta mailaren ziurtagiria.
Izena emateko eskaera igortzen den unean atxiki beharko dira, artxibo bakarrean, "Uko egin ez izanaren txostena" eta errenta mailaren ziurtagiria (Zerga Agentziak egina).
c) Familia ugariak, Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 12.1 c) artikuluak xedatzen duenaren arabera (Estatuko Aldizkari Ofiziala, azaroaren 19koa). Horrela, tasaren %100eko salbuespena jasotzeko eskubidea izanen dute kategoria bereziko familietako kideek, eta %50eko hobaria kategoria orokorreko familietako kideek. Familia ugariaren izaera dagokion titulu eguneratuaren bidez egiaztatuko da. Familia ugariaren titulua aurkeztu beharko da.
d) Terrorismoaren biktimak. Halakotzat hartzen dira jarduera terroristen ondorioz kalte fisikoak edo psikikoak jasan dituztenak, izaera hori aitortzen dien epai irmo baten edo administrazio ebazpen baten bidez frogatzen baldin badute, eta, halaber, haien ezkontideak edo haiekin bizi izan direnak pareko afektuzko harreman batekin, hildakoen ezkontideak eta zauritu eta hildakoen seme-alabak.
e) Genero-indarkeriaren biktimak, Genero-indarkeriaren Aurka Oso-osoko Babesa Emateko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan aipatzen direnak. Xedapen hau baliatzen duten genero-indarkeriaren biktimek abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 23. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatu beharko dute izaera hori.
Izangaiak frogagiriak eskaneatuta erantsi beharko ditu, proba presentzialetan izena emateko eskaerarekin batera, eta banku transferentzia bidezko ordainketa egin izanaren ordainagiriarekin batera.
3.8. Azterketak egiteko denbora edo baliabide egokitzapenak behar dituzten izangaiek irizpen tekniko fakultatiboa aurkeztu beharko dute, desgaitasun maila kalifikatzen duen organo teknikoak egina, eta, halaber, azterketa egiteko behar duten egokitzapenari buruzko txostena, dagokion oinarrizko zentroak egina. Agiri horiek ez badira aurkezten hautaprobetan onartutakoen eta baztertutakoen gainean Zuzendaritza Batzordearen lehendakariak ematen duen ebazpena argitaratu baino lehen, ez da onartuko egokitzapena.
Epaimahaiak txostenak eta, hala badagokio, laguntza eskatzen ahalko dizkie Nafarroako Foru Komunitateko Gizarte Zerbitzuetako organo eskudunei, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari, Prestazio Asistentzialen eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Unitateari zein Gizarte Eskubideetako, Kontsumoko eta 2030 Agendako Ministerioari.
4.–Izangaiak onartzea.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren, UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren Unibertsitate Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeko lehendakariak ebazpena emanen du hautaprobetan onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrendak onesteko. Ebazpen hori UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren web-orrian eta iragarki-taulan argitaratuko da, eta baztertutako izangaien zerrenda jasoko du, baztertzeko arrazoia adierazita. Era berean, onartutako izangaien behin-behineko zerrenda osoa argitaratuko da web-orrian.
4.2. Berariaz baztertutako izangaiek eta onartu eta baztertuen zerrendan agertzen ez direnek hamar egun balioduneko epea izanen dute, 4.1 puntuan aipatutako ebazpena argitaratu eta biharamunetik zenbatuta, baztertua izatea edo onartu eta baztertuen zerrendetan ez agertzea eragin duen akatsa zuzendu ahal izateko. Epe hori bukatuta, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratuko dira, UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren web-orrian.
4.3. Adierazitako epean onartutakoen zerrendan sartzeko eskubidea justifikatzen ez duten izangaiak behin betiko baztertuko dira probak egitetik.
Nolanahi ere, akatsik egon ez dadin, eta akatsak dagokion epean eta moduan zuzendu ahal izateko, izangaiek ziur egiaztatu beharko dute, baztertuen zerrendan ez daudela ez ezik, haien izenak egoki den onartuen zerrendan badaudela ere.
Izangaiak beraiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik baztertzen diren kasuetan, ez da itzuliko azterketa eskubideengatik ordaindutakoa.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Kalifikazio epaimahaiaren jarduna honako hauetan xedatutakoari lotuko zaio une oro: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa; deialdiaren oinarriak eta indarrean diren gainerako xedapenak.
5.2. Hautaproba hauen kalifikazio epaimahaiak, Konstituzioaren 14. artikuluaren arabera, bi sexuen arteko berdintasun printzipioa zorrotz betetzen dela zainduko du. Zuzendaritza Batzordeko lehendakariak horretarako emandako ebazpenean agertzen diren kideek osatuko dute epaimahaia. Ebazpen hori, deialdi honen II. eranskinean aipatzen dena, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu baino lehen eman behar da. Zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordainei buruzko maiatzaren 24ko 462/2002 Errege Dekretuko 30.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, epaimahaiak hirugarren kategoria izanen du.
5.3. Epaimahaiko kideek uko egin beharko diote esku hartzeari, eta UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren Unibertsitate Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeko lehendakariari jakinarazi beharko diote, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako egoeretako batean baldin badaude, edo sarrerako hautaprobetako izangaiak prestatzen aritu badira deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan. Epaimahaiburuak adierazpen espresu bat eskatu beharko die epaimahaiko kideei, esaten duena ez daudela Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako egoeretako batean ere; eta gauza bera eskatuko die epaimahaiak bere lanean sartzen dituen aholkulari espezialistei edo laguntzaileei.
Halaber, izangaiek epaimahaikideak errekusatzen ahalko dituzte, aurreko atalean aurreikusitako egoerak gertatzen direnean.
5.4. Epaimahaiak aholkulari espezialistak sar ditzake bere lanetan, egokitzat jotzen diren faseetan, eta aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan laguntza ematera mugatuko dira. Era berean, eta hautapen prozesuaren inguruabarrek hala gomendatzen dutenean, probak egiteko laguntzaileak izendatzen ahalko dira, eta kalifikazio epaimahaiaren zuzendaritzapean jardunen dute.
5.5. Epaimahaiburuak deialdia egin ondoren, epaimahaia eratuko da. Horretarako, bertan egon behar dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo, hala badagokio, horien ordezkoek eta, gutxienez, epaimahaikide titularren edo ordezkoen erdiek. Epaimahaia eratzeko saioa oposizioaldiko ariketa egin baino hamar egun lehenago, gutxienez, egin beharko da. Saio horretan, hautaprobak behar bezala egiteko behar diren erabakiak hartuko ditu epaimahaiak.
5.6. Epaimahaiari dagokio ariketa egiten denean sor daitezkeen gorabeherak aztertu, egiaztatu eta baloratzea, eta horien gainean bidezkotzat jotzen dituen erabakiak hartzea. Halaber, hautapen prozesu osoan zehar, epaimahaiak arau hauek aplikatzean sor daitezkeen zalantzak argituko ditu, bai eta aurreikusi gabeko kasuetan izan beharreko jokabidea ere.
5.7. Epaimahaiak edozein unetan eskatzen ahalko die izangaiei beren nortasuna egiaztatzeko.
Halaber, hautapen prozesuaren edozein unetan, epaimahaiak jakiten badu izangairen batek ez dituela betetzen deialdi honetan parte hartzeko eskatzen diren baldintza guztiak, interesdunari entzun ondoren, izangaia bazter dadin proposatuko dio UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren Unibertsitate Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeko lehendakariari, eta aditzera emanen dizkio, orobat, izangaiak onarpen eskaeran adierazitako datu okerrak edo faltsukeriak, behar diren ondorioetarako.
5.8. Jakinarazpenetarako eta bestelako gorabeheretarako, epaimahaiak UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuan izanen du egoitza (Sadar kalea z.g., Sario eraikina, 31006 Iruña; helbide elektronikoa: tribunal@pamplona.uned.es).
5.9. Epaimahaiak ezin izanen du deklaratu, inola ere, deialdiko plazak baino izangai gehiagok gainditu dutela hautapen prozesua. Proposamenen bat arestian ezarritakoaren aurkakoa bada, zuzenbide osoz deuseza izanen da.
5.10. Epaimahaiaren jarduketen eta tramiteko egintzen kontra, horiek prozedurak jarraitzea galarazten badute edo babesgabetasuna eragiten badute, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dute, UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren Unibertsitate Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeko lehendakariari zuzendua, hilabeteko epean.
6.–Hautatzeko prozedura.
Bat etorriz 1.6 oinarriarekin, hautapen prozedurak bi fase izanen ditu: oposizioaldia eta lehiaketaldia.
6.1. Oposizioaldia:
Fase horretako gehieneko kalifikazioa 75 puntukoa izanen da. Kalifikazio hori bi zatietako bakoitzean lortutako azken kalifikazioak batuta aterako da, galdetegietan lortutako zuzeneko puntuazioak eraldatu ondoren. Fase hori saio bakar batean eginen da osorik. Izangaiak saio horretara deituko dira, dei bakarra eginez, eta agertzen ez direnak prozesutik kanpo geldituko dira.
Oposizioaldiak, beraz, ariketa bakarra izanen du, bi zatiz osatua, eta zati bakoitza nahitaezkoa eta baztertzailea izanen da:
Lehenengo zatia (teoria eta ezagutzak): I. eranskinean zehaztutako programaren edukian oinarritutako hirurogei (60) galderako galdetegi bati erantzun beharko zaio, idatziz. Galdera bakoitzak lau erantzun aukera izanen ditu, eta horietatik bakarra izanen da zuzena. Erantzun zuzen bakoitzeko 0,75 puntu emanen dira. Erantzun okerrek balorazio negatiboa jasoko dute, erantzun zuzen baten balioaren herena halako penalizazioa ekarriko baitute. Erantzun gabe utzitako galderek ez dute penalizaziorik izanen.
Zati horretako gehieneko zuzeneko kalifikazioa 45 puntukoa izanen da.
Bigarren zatia (praktikoa): I. eranskinean zehaztutako programaren edukiarekin lotutako hamabost (15) galdera praktikoko galdetegi bati erantzun beharko zaio, idatziz. Galdera bakoitzak lau erantzun aukera izanen ditu, eta horietatik bakarra izanen da zuzena. Erantzun zuzen bakoitzeko 2 puntu emanen dira. Erantzun okerrek balorazio negatiboa jasoko dute, erantzun zuzen baten balioaren herena halako penalizazioa ekarriko baitute. Erantzun gabe utzitako galderek ez dute penalizaziorik izanen.
Zati horretako gehieneko zuzeneko kalifikazioa 30 puntukoa izanen da.
Bi zatietan, erreserbako bosna galdera gehiago jartzen ahalko ditu epaimahaiak, eta galdera horiek hasierako galderaren bat baliogabetzen bada bakarrik baloratuko dira.
Osotara 120 minutu izanen dira saio bakarra egiteko (bi zatiak sartzen dira hor).
Kalifikazioa eta fasea gainditzea: Oposizioaldia gainditutzat jotzeko, gutxienez 22,5 puntu lortu behar dira ariketaren lehenbiziko zatian, eta 15 puntu bigarrenean. Ariketaren bi zatietako edozeinetan gutxieneko puntuazioa ez lortzeak berekin ekarriko du hautapen prozesutik kanpo gelditzea eta oposizioaldia ez gainditzea.
Publikotasunaren, gardentasunaren, objektibotasunaren eta segurtasun juridikoaren printzipioak errespetatzeko, haiek baitira enplegu publikorako sarbidearen oinarria, kalifikazio epaimahaiak proba egin aurretik argitaratu beharko ditu proba zuzentzeko, baloratzeko eta gainditzeko irizpideak, ez baitaude berariaz ezarrita deialdi honen oinarrietan.
Epaimahaiak, bere ahalmenak erabiliz, finkatuko du zein den ariketaren zati bakoitza gainditzeko lortu behar den gutxieneko zuzeneko puntuazioa.
Epaimahaiak finkatzen duen gutxieneko zuzeneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiek "ez gai" kalifikazioa jasoko dute, eta hautapen prozesutik kanpo geldituko dira.
Ariketaren zati bakoitzaren behin betiko kalifikazioa lortzeko, lehenik izangai bakoitzaren zuzeneko puntuazioa kalkulatuko da, epaimahaiak ezarritako baremoetan oinarrituta, eta gero zuzeneko puntuazioaren eraldaketa lineala eginen da, honako formula hauen arabera:
Lehenbiziko zatia:
AK = 22,5 + (ZP − GP) × (22,5 / (GEHIP − GP))
Bigarren zatia:
AK = 15 + (ZP − GP) × (15 / (GEHIP − GP))
Non:
AK = Dagokion ariketa zatiaren azken kalifikazioa.
ZP = Izangaiak lortutako zuzeneko puntuazioa.
GP = Gutxieneko zuzeneko puntuazioa, dagokion ariketa zatia (lehenbizikoa edo bigarrena) gainditzeko epaimahaiak finkatu duena.
GEHIP = Gehieneko zuzeneko puntuazioa, dagokion ariketa zatian (lehenbizikoa edo bigarrena) gehienez atera daitekeena.
Formula hori aplikatzeak honako hauek bermatuko ditu:
–Ariketaren lehenbiziko zatia gainditzeko epaimahaiak finkatutako gutxieneko zuzeneko puntuazioa 22,5 puntuko kalifikazioa izanen da, eta bigarren zatia gainditzeko finkatutakoa 15 puntuko kalifikazioa.
–Ariketaren lehenbiziko zatian ateratzen ahal den gehieneko zuzeneko puntuazioa 45 puntuko kalifikazioa izanen da, eta bigarren zatian ateratzen ahal dena 30 puntukoa.
–Bi balio horien arteko zuzeneko puntuazioa proportzionalki eraldatuko dira, eskala lineal baten bidez.
Oposizioaldiko azken kalifikazioa kalkulatzeko, ariketaren bi zatietan lortutako kalifikazioak batuko dira, aipatu eraldaketa egin ondoren, eta bietako bakoitzean lortu beharko da epaimahaiak finkatutako gutxieneko atalasea, fasea gainditutzat jotzeko.
Epaimahaiak ariketa egin baino lehen argitaratuko du zein den zati bakoitza gainditzeko eskatuko den gutxieneko zuzeneko puntuazioa, hura kalkulatzeko erabiliko diren irizpide objektiboekin batera.
6.2. Lehiaketaldia:
Lehiaketaldian, oposizioaldia gainditzen duten izangaien merezimenduak baloratuko dira, guztiak ere deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunari dagozkionak, baremo honen arabera:
a) Egindako lana: Lanpostuan edo lanpostuetan emandako denbora kontuan hartuta baloratuko da, aintzat izanik zenbaterainoko antza duten betetako eginkizunek eta deialdiko plazan egin beharreko lanak. Kontzeptu honengatik 10 puntu lortzen ahal dira gehienez. Balorazio honen arabera esleituko da puntuazioa:
- 0,1 puntu, jarduera arlo berean UHUNen zentro elkartuetan lan egindako hilabete bakoitzeko.
- 0,04 puntu, beste jarduera arlo batean UHUNen edo beste administrazio publiko batzuetan lan egindako hilabete bakoitzeko.
Deialdiaren I. eranskinean zehazten dira jarduera arloa eta eginkizunak.
Egindako lana frogatzeko, eginkizunen ziurtagiri bat aurkeztu behar da, UHUNen zentro elkartuko idazkaritzak egina edo zerbitzu eta eginkizunak egin ziren erakundeko langileriaren unitateak egina.
b) Antzinatasuna: Egindako zerbitzuen denboraren arabera zenbatuko da. Lehiaketaldian, kontzeptu horrengatik, guztira 10 puntu emanen dira gehienez. Antzinatasuna hilabeteka baloratuko da, zentroan edo beste administrazio publiko batzuetan egindako zerbitzuak hartuta, eta puntu hauek esleituta:
- 0,1 puntu, antzinatasun hilabete bakoitzagatik, zentroan egindako zerbitzuetan.
- 0,04 puntu, antzinatasun hilabete bakoitzagatik, UHUNen edo beste administrazio publiko batzuetan egindako zerbitzuetan.
Antzinatasuna frogatzeko, egindako zerbitzuen ziurtagiri bat aurkeztu behar da, zentroak egina edo zerbitzuak egin ziren erakundeko langileriaren unitateak egina.
Egindako lan gisa eta antzinatasunerako baloratzen ahalko dira bai zentroan lan-kontratu mugagabearekin eginiko zerbitzuak, bai zentroan behin-behineko edo aldi baterako edozein kontratu motarekin eginikoak. Zentrorako norberaren konturako langile gisa eginiko zerbitzuak ere baloratzen ahalko dira.
Puntu honetan eta hurrengoan xedatutakoaren ondorioetarako, lanaldi partzialeko kontratuak lanaldi osokoak bezala zenbatuko dira, haien lanaldia lanaldi osoaren %50 edo gehiagokoa bada. Txikiagoa bada, lan egindako denboraren proportzioan zenbatuko da.
c) Prestakuntza: Baloratuko dira lortu nahi den lanpostuaren eginkizunekin loturiko prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak, baldin eta erakunde eta instituzio ofizialek eman badituzte, edo etengabeko prestakuntzako funtsen kudeatzaile gisa onartuta daudenek.
Ikastaro horiengatik, gehienez 5 puntu ematen ahalko dira, honela puntuatuta:
–20 ordura arteko iraupena: 0,3 puntu.
–21 eta 30 ordu arteko iraupena: 0,6 puntu.
–31 eta 70 ordu arteko iraupena: 1,2 puntu.
–71 eta 150 ordu arteko iraupena, edo lau hilabete baino gehiagokoa: 2,4 puntu.
–151 eta 300 ordu arteko iraupena, edo sei hilabete baino gehiagokoa: 4,2 puntu.
–301 orduko edo gehiagoko iraupena, edo ikasturte bat edo gehiago: 5 puntu.
Prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak frogatzeko, aurkeztu beharko da dagokion ziurtagiri, titulu edo diplomaren fotokopia, behar bezala erkatua.
7.–Hautapen prozesuaren egutegia eta garapena.
7.1. Hautaprobak Iruñean eginen dira.
7.2. Oposizioaldiko 2026ko azarotik aurrera eginen da. UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren web-orrian argitaratuko da (https://unedpamplona.es/centro/portal-de-transparencia/), hilabete lehenago gutxienez, non, noiz eta zer ordutan izanen den.
7.3. Izangaien jarduketa hurrenkera "B" letratik hasiko da, alfabetikoki, Funtzio Publikoaren Estatuko Idazkaritzak 2026ko ekainaren 29an emandako Ebazpenean (Estatuko Aldizkari Ofiziala, uztailaren 3koa) ezarritakoari jarraituz, ebazpen horretan argitaratu baitzen ekainaren 23an eginiko zozketaren emaitza.
Izangaiak oposizioaldiko ariketa egitera deituko dira, dei bakarra eginez, eta agertzen ez direnak prozesutik kanpo geldituko dira.
7.4. Oposizioaldia egin ondoren, gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du epaimahaiak, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua.
7.5. Oposizioaldia gainditu duten izangaiek hogei egun balioduneko epe luzaezina izanen dute, lehen aipatutako zerrenda argitaratu eta biharamunetik, 6.2 oinarriko merezimenduen frogagiriak aurkezteko, UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren Unibertsitate Partzuergoaren erregistro elektronikoan, U02800233 unitate kodera zuzendurik.
Merezimenduak frogatzeko, UHUNen zentro elkartuaren idazkaritzak edo zerbitzu eta eginkizunak egin ziren erakundeko langileriaren unitateak eginiko ziurtagiria aurkeztuko da.
Agiri horiek ezarritako epean aurkeztu ezean, ez dira baloratuko.
7.6. Lehiaketaldia bukatu ondoren, epaimahaiak argitaratuko du oposizioaldia gainditu zuten izangaiek fase horretan lortu dituzten puntuazioen zerrenda, berariaz adierazita zer kalifikazio lortu duten baloratzen diren merezimenduetako bakoitzean.
7.7. Izangaien azken kalifikazioa kalkulatzeko, fase bakoitzean lortutako puntuazioak batuko dira: oposizioaldikoa eta lehiaketaldikoa.
8.–Prozesua gainditu dutenen zerrenda eta agirien aurkezpena.
8.1. Hautapen prozesua bukatu ondoren, epaimahaiak izangaien zerrenda argitaratuko du, prozesuan lortu duten puntuazioaren arabera ordenatuta eta, orobat, fase bakoitzean guztira lortu dituzten puntuak adierazita. Berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldiko ariketan puntuazio handiena nork lortu duen ikusita ezarriko da hurrenkera. Berdinketak jarraitzen badu, hura hausteko, lehiaketaldiko puntuaziora joko da, 6.2 oinarrian agertzen den baremoko atalen ondoz ondoko hurrenkerari jarraituz (egindako lana, antzinatasuna eta prestakuntza); eta, azkenik, "B letratik" hasita, hura izan baitzen Funtzio Publikoaren Idazkaritzak 2026ko ekainaren 23an eginiko zozketaren emaitza (Estatuko Aldizkari Ofiziala, uztailaren 3koa).
8.2. Epaimahaiak, azkenik, UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren Unibertsitate Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeko lehendakariari igorriko dio dagokion proposamena, hautapen prozesua puntuazio handienarekin gainditu duen izangaiaren aldekoa.
Zerrendan ezin izanen dira agertu deialdiko plazak baino izangai gehiago; eta zuzenbide osoz deuseza izanen da arestian ezarritako hori betetzen ez duen gaindituen proposamen oro.
Hori hala izanik ere, baldin eta epaimahaiak organo deitzaileari igorritako ebazpen proposamenean agertzen diren izangaiak –prozesua gainditu dutenak– deialdiko plazak adina badira, eta ziurtatzeko plaza horiek beteko direla, hautatutako izangaien ukoak gertatzen badira kontratua formalizatu aurretik, organo deitzaileak zerrenda osagarri bat eskatzen ahalko dio epaimahaiari, zeinetan proposatutakoen atzetik doazen izangaiak agertuko baitira, lan-kontratudun langile finko gisa sartu ahal daitezen.
8.3. Hautapen prozesua gainditu duen izangaiak hogei egun balioduneko epea izanen du, gainditu dutenen zerrenda biltzen duen erabakia UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik, deialdi honen bigarren oinarrian eskatzen diren betebehar edo baldintzak behar bezala justifikatzeko, eta bete beharko du abenduaren 26ko 53/1984 Legeak eta apirilaren 30eko 598/1985 Errege Dekretuak bateraezintasunen arloan xedatzen dutena.
Era berean, aipatu epearen barnean aurkeztu beharko du, behar bezala beterik, zinpeko adierazpen edo hitzemate bat, aditzera emateko ez dagoela bereizia inongo administrazio publikotatik diziplinazko espediente edo kaleratze baten bidez, eta ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua ebazpen judizial baten ondorioz. Izangaiak ez badu espainiar nazionalitatea, adierazi beharko du, aurrekoaz gainera, ez duela bere estatuan funtzio publikoan sartzea galarazten dion diziplinazko zehapenik edo kondena penalik, deialdi honen IV. eranskinean ageri den ereduari jarraituz.
8.4. Izangaiak agiriak ez baditu ezarritako epean aurkezten, ezinbesteko kasuetan izan ezik, edo agiriak aztertuta ondorioztatzen bada ez duela betetzen bigarren oinarrian adierazitako betebeharren bat, ezin izanen da kontratatu, eta haren jarduketa guztiak baliogabetuko dira, alde batera utzi gabe hasierako eskaeran edo agirietan informazio faltsua jartzeagatik legokiokeen erantzukizuna.
8.5. UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren Unibertsitate Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeko lehendakariak, bat etorriz UHUNeko lan-kontratudun teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen III. hitzarmen kolektiboaren 21.4 artikuluarekin, proposamena jasotzen duenetik hiru hilabeteko epean, gehienez, lanpostua esleituko dio deialdi honen xedeko oposizio-lehiaketa gainditzen duen izangaiari.
Laneratzea formalizatu arte, izangaiak ez du eskubiderik izanen inolako ordainsari ekonomikorik jasotzeko.
8.6. Langile sartu berriek, bat etorriz UHUNeko lan-kontratudun teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen III. hitzarmen kolektiboaren 22. artikuluarekin, hilabeteko probaldi bat egin beharko dute, eta horren barnean ez da zenbatuko aldi baterako ezintasunaren denbora.
9.–Lan poltsa.
Itxarote zerrenda bat osatuko da oposizioaldia gainditu duten izangaiekin. Zerrendako hurrenkera zehazteko, jarraituko zaio UHUNeko lan-kontratudun teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen III. hitzarmen kolektiboan, IV. eranskinean (Lan poltsak), ezarrita dagoen prozedurari.
10.–Datuen babesa.
2016/679 (EB) Erregelamenduko (DBEO) 13. artikuluan ezarritakoarekin bat, honako hau jakinarazten zaie beren hautagaitza aurkezten duten izangaiei:
10.1. UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren Unibertsitate Partzuergoa da parte-hartzaileek eman dituzten datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.
10.2. Tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdi honen xede den lanpostua betetzea, bai eta lan poltsako itxarote zerrenda kudeatzea ere.
10.3. Honako hauek dira tratamendua ahalbidetzen duten oinarri juridikoak:
a) DBEOren 6.1.c) artikulua: Tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko (5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena; 30/1984 Legea, abuztuaren 2koa, Funtzio Publikoaren Erreformarako Premiazko Neurriei buruzkoa).
b) DBEOren 6.1.b) artikulua: Tratamendua beharrezkoa da interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko.
Datuak zein helburutarako bildu diren, hura betetzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko behar den denboran ere.
Datuak legez aurreikusitako kasuetan komunikatuko dira, barnean dela zerrendak argitaratzea, deialdi honetan eta gardentasunari buruzko araudian ezarritakoaren arabera.
Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, posta helbidera joz –Sadar kalea z.g., Sario eraikina, 31006 Iruña (Nafarroa)– edo datuak babesteko ordezkariaren helbidearen bidez (dpd@pamplona.uned.es). Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (www.aepd.es) edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari, lehen adierazitako helbidean.
Interesdunek argibide gehiago aurkituko dituzte www.unedpamplona.es webguneko gardentasunaren eta datuen babesaren atarian (Gardentasun ataria-Iruñeko UHUN).
11.–Azkeneko arauak.
11.1. Izangaiek, hautaproba hauetan parte hartzeagatik, deialdi honen oinarriak eta epaimahaiak hartzen dituen erabakiak bete beharko dituzte. Halere, bidezko diren erreklamazioak edo errekurtsoak aurkezten ahalko dituzte. Epaimahaiak ahalmena du oinarrietan aurreikusita ez dagoen guztian sortzen diren zalantzak argitzeko, bai eta hautaprobak behar bezala egiteko behar diren erabakiak hartzeko ere.
11.2. UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren Unibertsitate Partzuergoak bere egiten baitu berdintasunaren balioa, deialdi honetan genero maskulinoarekin egiten diren izendapen guztiak genero femeninoan egindakotzat ulertuko dira titularraren sexuak hala eskatzen duenean.
11.3. Ebazpen honen kontra, administrazio bidea agortzen baitu, erreklamazioa jartzen ahal da Iruñeko Lan arloko Epaitegietan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik zenbatuta (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 69.2 artikulua).
Iruñean, 2026ko uztailaren 23an.–Zuzendaritza Batzordeko lehendakaria, José Luis García Martín.
I. ERANSKINA.–HAUTAPROBETARAKO DEIALDIA, TXANDA IREKIAREN BIDEZ BETETZEKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLAZA BAT, UHUNEN IRUÑEKO ZENTRO ELKARTUAREN UNIBERTSITATE PARTZUERGOAN. BERARIAZKO ARAUAK
Lehenbizikoa.–Plazaren deskribapena.
Postua: Zerbitzu Informatikoen Zentroko teknikaria.
IV. lanbide taldea, B maila.
Atxikipena: UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren Unibertsitate Partzuergoa.
Jarduera arloa: Zerbitzu Informatikoak.
Lanpostuaren eginkizun nagusiak: zentro elkartuko hardware, software eta komunikazio azpiegituren ezarpenaren, laguntza zerbitzuen eta mantentze-lanen arduraduna, Koordinazio Teknologikoak gainbegiratuta.
Bigarrena.–Programa.
Zati orokorra:
1.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: ezaugarriak. Konstituzioaren printzipioak eta balio gorenak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Eskubideen babesa.
2.–Estatuko Buruzagitza: Koroa. Erregearen eginkizunak Konstituzioaren arabera. Ondorengotza eta erregeordetza. Berrespena.
3.–Gorte Nagusiak. Diputatuen Kongresuaren eta Senatuaren osaera eta eskudantziak. Gobernua. Osaera, izendapena, eginkizunak eta Estatuko gainerako botereekiko harremanak.
4.–Administrazio publikoa: printzipio konstituzionalak. Estatuko Administrazio Orokorra eta haren antolaketa periferikoa. Estatuaren lurralde antolaketa. Autonomia erkidegoak. Eskumenen banaketa. Eskumen gatazkak. Administrazio publikoen arteko koordinazioa.
5.–Administrazio zuzenbidea. Kontzeptua eta iturriak. Administrazio egintza. Administrazio prozedura.
6.–Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileak. Araubide juridikoa. Administrazio publikoen zerbitzuko langileen eskubide eta betebeharrak. Administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunak.
7.–UHUNeko lan-kontratudun TEKAZELen III. hitzarmen kolektiboa. Aplikazio eremua eta indarraldia. Hitzarmenaren interpretazioa, zaintza, azterketa eta aplikazioa. Sailkapen sistema.
8.–Lan-kontratua administrazio publikoan. Modalitateak. Etendura. Azkentzea. Haren arrazoiak. Kaleratzea. Lan-kontratuko langileak sindikatzea. Enpresa batzordeak eta langileen delegatuak. Grebarako eskubidea eta hura erabiltzea. Administrazio publikoei dagokienaren aipamen berezia.
9.–Segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak.
10.–Genero-berdintasuneko politikak. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarrirakoa. Genero-indarkeriaren aurkako politikak. 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero-indarkeriaren Aurka Oso-osoko Babesa Emateko Neurriei buruzkoa. Desgaitasuna eta mendekotasuna.
11.–2/2023 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Unibertsitate Sistemari buruzkoa (I): legearen xedea. Unibertsitate sistemaren eginkizunak eta unibertsitateen autonomia. Unibertsitateen sorrera eta aitortza eta unibertsitate sistemaren kalitatea. Lankidetza, koordinazioa eta parte-hartzea unibertsitate sisteman. Ikasleak unibertsitate sisteman.
12.–2/2023 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Unibertsitate Sistemari buruzkoa (II): unibertsitate publikoen araubide berezia. Unibertsitate sistemaren nazioartekotzea.
13.–Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Estatutuak (I): oinarrizko eginkizunak. Egitura eta antolaketa. Gobernu, parte-hartze eta ordezkaritza organoak. Unibertsitate komunitatea.
14.–UHUNen Estatutuak (II): unibertsitate bizikidetza eta unibertsitate komunitatearentzako zerbitzuak. Araubide ekonomikoa eta finantzarioa. Hauteskunde administrazioa.
15.–UHUNeko ikasleak: sarrera, onarpena eta egonaldia. Ikasleei laguntzeko zerbitzuak: COIE, UNIDIS, espetxeen programa eta harrera programak. UHUNeko ikasketak: unibertsitateko ikasketen tituluak: ofizialak (unibertsitaterako sarbidea, gradua, masterra eta doktoregoa) eta propioak. Doktoregoko nazioarteko eskola. Unibertsitateko ikasketen prezio publikoak.
16.–UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren Unibertsitate Partzuergoaren Estatutuak. UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren Antolaketarako eta Funtzionamendurako Erregelamendua.
Berariazko zatia:
1.–Sistema eragileak:
–Microsoft Windows eta Linux (Ubuntu, Debian edo antzekoak) sistema eragileak instalatzea, konfiguratzea eta administratzea, bezero eta zerbitzari bertsioetan.
–Erabiltzaileak, taldeak, baimenak eta segurtasun politikak kudeatzea.
–Fitxategien sistemak (NTFS, EXT4, FAT32).
–Sistemaren eguneratzeak, adabakiak eta mantentze-lanak.
–Sistemaren prozesuak, zerbitzuak eta oinarrizko administrazioa.
–Komandoen lerroa (CMD / PowerShell / Bash).
2.–Komunikazio sareak:
–OSI eta TCP/IP erreferentzia ereduak.
–IP helbideratzea (IPv4, IPv6).
–Oinarrizko azpisareak.
–Sareko ekipoak konfiguratzea.
–Sareko gailuak: switch-ak, router-ak, sarbide puntuak.
–Oinarrizko protokoloak: TCP, UDP, ICMP.
–VLAN eta LAN/WAN sareen kontzeptuak.
–Segurtasuna sareetan (suebakiak).
–Sarea diagnostikatzeko oinarrizko tresnak (ping, tracert/traceroute, nslookup, ipconfig).
3.–Zerbitzariak eta sareko zerbitzuak:
–Zerbitzarien administrazioaren kontzeptuak.
–Active Directory: erabiltzaileak, taldeak, domeinuak eta politikak (GPO).
–Sareko zerbitzuak:
- DNS.
- DHCP.
- Fitxategiak partekatzea eta inprimaketa zerbitzuak.
–Web-zerbitzarien oinarrizko administrazioa (IIS / Apache).
–Direktorio zerbitzuak eta autentifikatzeko oinarrizko mekanismoak.
4.–Birtualizazioa eta cloud inguruneak:
–Birtualizazioaren kontzeptuak.
–Hyper-V, VMware edo VirtualBox.
–Berehalakoak (snapshot-ak) eta baliabideen kudeaketa.
–Hodeiko konputazioa (IaaS, SaaS, PaaS).
–Edukiontzien oinarrizko kontzeptuak.
5.–Biltegiratzea eta segurtasun kopiak:
–Biltegiratze motak: lokala, NAS, SAN.
–RAID: 0., 1. eta 5. mailak (oinarrizko kontzeptuak).
–Segurtasun kopiak, babes estrategiak.
–Sistemak eta datuak lehengoratzea.
–Hondamendiei aurre egiteko atxikitze eta berreskuratze politikak.
6.–Segurtasun informatikoa:
–Malware motak.
–Babes neurriak: antibirusa, suebakia, oinarrizko EDRa.
–Pasahitzen kudeaketa segurua eta autentifikazioa.
–Sistemak eguneratzea eta adabakiak jartzea.
–Oinarrizko segurtasun printzipioak.
–Ingeniaritza soziala eta phishing-a.
7.–Laguntza teknikoa eta lanpostua:
–Hardwarea eta softwarea instalatzea eta konfiguratzea.
–Gorabeherak diagnostikatzea eta konpontzea.
–Mantentze prebentiboa eta zuzentzailea.
–Inbentarioaren eta aktibo informatikoen kudeaketa.
–Urruneko sarbiderako tresnak (RDP, SSH, VNC).
–Erabiltzaileentzako laguntza (helpdesk eta tiketen kudeaketa).
–Bulegotikako eta lankidetzako aplikazioak (Word, Excel, Outlook, Teams eta tresna baliokideak) instalatzea, konfiguratzea eta erabiltzea, eta haien gorabeherak konpontzea.
8.–Web-zerbitzuak eta Internet:
–Interneten funtzionamendua eta web-arkitektura.
–HTTP eta HTTPS protokoloak.
–Ziurtagiri digitalak.
–Nabigatzaileak eta web-tresnak.
–Hodeiko zerbitzuei buruzko hastapenak.
–Microsoft 365 eta haren zerbitzu nagusiak.
–APIen eta web-zerbitzuen oinarrizko kontzeptuak.
9.–Monitorizazioa, logak eta dokumentazioa:
–Sistemaren erregistroak (logak Windowsen eta Linuxen).
–Sistemak eta sareak monitorizatzea.
–Gainbegiratzeko oinarrizko tresnak.
–Gorabeherak eta dokumentazio teknikoa kudeatzea.
10.–Datuen babesa eta araudia:
–Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO).
–Oinarrizko printzipioak.
–Segurtasuna datu pertsonalen tratamenduan.
–Jardunbide egokiak ingurune korporatiboetan.
–Segurtasunaren Eskema Nazionalaren (ENS) oinarrizko kontzeptuak.
II. ERANSKINA.–KALIFIKAZIO EPAIMAHAIA
Aplikatu beharreko araudian ezarritakoaren arabera, epaimahaiko kide guztiek deialdi honen xede den lanpostuan sartzeko eskatzen den titulazio maila bera edo goragokoa izan beharko dute.
Epaimahai hori gutxienez bost kidek osatuko dute, eta osaeran espezialitate printzipioa betetzen dela zainduko da.
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu baino lehen, Zuzendaritza Batzordeko lehendakariak ebazpena emanen du hautapen epaimahaiko kide titularrak eta haien ordezkoak izendatzeko, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren web-orrian (https://unedpamplona.es/) argitaratuko da.
Epaimahaikide titularrak ordezkatuko dituzte, bidezko den kasuetan, haien ordezkoek. Titularrak eta ordezkoak ezin izanen dira aldi berean aritu, salbu eta epaimahaia eratzen den egunean, probak egiten diren egunean, edo ezinbestekoa denean izangaien kopuru handiagatik.
Titularrak:
Epaimahaiburua: Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiak izendatutako pertsona bat.
Epaimahaikideak: hiru pertsona, espezialitate printzipioa aintzat harturik izendatuak, Nafarroako Gobernuko karrerako funtzionarioen artetik, Iruñeko Zentro Elkartuarekin loturiko langileen artetik, betiere deialdiko plazaren kategoria bereko edo goragoko enplegatu publikoak badira, edo Nafarroako Unibertsitate Publikoko langile funtzionarioen artetik.
Idazkaritza: Nafarroako Estatuko Abokatutzak izendatutako pertsona bat.
Ordezkoak:
Titularren osaerarako ezarri diren irizpide berberak aplikatuko dira.
III. ERANSKINA.–IRUÑEKO UHUNEN HAUTAPROBETAN ONARTUA IZATEKO ESKAERA
1.–DEIALDIAREN DATUAK.
Deialdiaren eguna | NAOko argitaratze eguna | NAO zk. |
Deialdiko lanpostua | Taldea eta maila | Deialdiko plazak |
Zerbitzu Informatikoen Zentroko teknikaria Zerbitzu Informatikoak | IV. lanbide taldea - B maila | 1 |
Hautapen sistema | Sartzeko txanda |
Oposizio-lehiaketa | Txanda irekia |
2.–ESKATZAILEAREN DATUAK.
Lehen deitura | Bigarren deitura | Izena |
NANa / AIZa / Dokumentu baliokidea | Nazionalitatea | Jaioteguna |
3.–JAKINARAZPENETARAKO HELBIDEA ETA KOMUNIKATZEKO DATUAK.
Bide mota | Bidearen izena | Ataria, eskailera, solairua... |
Herria | Probintzia | Posta kodea |
Telefono mugikorra | Beste telefono bat | Helbide elektronikoa |
4.–ESKATUTAKO EGOKITZAPENAK.
Denbora | Baliabideak / teknikoak | Bestelakoa |
Behar diren egokitzapenen deskribapena: |
5.–ERANSTEN DIREN AGIRIEN ZERRENDA.
a) Azterketa eskubideak:
Banku transferentzia bidezko ordainketaren egiaztagiria | |
Osorik edo partez salbuetsia egoteko arrazoiaren justifikazioa | |
b) Egokitzapenen beharra:
Irizpen tekniko fakultatiboa, desgaitasun maila kalifikatzeko ardura duen organoak egina | |
Azterketa egiteko behar den egokitzapenaren gaineko txostena | |
6.–ADIERAZPENA:
Nire erantzukizunpean adierazten dut egiazkoak direla eskaeran eman ditudan datuak, bai eta deialdi honen bigarren oinarrian eskatutako betebeharrak betetzen ditudala ere.
.........................................(e)n, .....................(e)ko ....................................aren ................(e)(a)n
Sinadura: ...........................................................................................
DATU PERTSONALEN BABESAREN GAINEKO OINARRIZKO INFORMAZIOA
1. Tratamenduaren arduraduna:UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren Unibertsitate Partzuergoa.
2. Helburua:langileak hautatzea eta deialdi honen xede den lanpostua betetzea, bai eta lan poltsako itxarote zerrenda kudeatzea ere.
3. Eskubideak:datuak eskuratzea, zuzentzea, ezereztea eta beste batzuk, informazio gehigarrian adierazten den bezala.
Informazio gehigarria deialdi honen 10. oinarrian dago eskuragarri.
IV. ERANSKINA.–ZINPEKO ADIERAZPENA
........................................................................................................................................ jaunak/andreak (helbidea: ................................................................................................................; nortasun agiri nazionala / pasaportea / bisa / bizileku-baimenaren zenbakia: .......................................) zinpean adierazten du edo hitzematen du, Espainiako administrazio publikoen zerbitzura kontratatua izateko ondorioetarako, ez dagoela bereizia inongo administrazio publikotatik diziplinazko espediente edo kaleratze baten bidez, ez dagoela Espainian eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua eta, kasua bada, ez duela bere jatorrizko estatuan funtzio publikoan sartzea galarazten dion diziplinazko zehapenik edo kondena penalik.
Orobat, adierazten du badakiela UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuaren Unibertsitate Partzuergoa dela datu hauen tratamenduaren arduraduna; tratamenduaren helburua dela langileak hautatzea eta deialdi honen xede den lanpostua betetzea, bai eta lan poltsako itxarote zerrenda kudeatzea ere; eta balia ditzakeela datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubideak eta beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian adierazten den bezala, zeina eskuragarri baitago deialdi honen hamargarren oinarrian, horretarako agertzen baita agiri honen IV. eranskin gisa.
....................................................(e)n, 2026ko ....................................aren ................(e)(a)n
Iragarkiaren kodea: F2610421
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
