149. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

184/2026 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ebazten baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 15eko 208/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako prozedura, hots, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego berean espezialitate berriak eskuratzekoa.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak irailaren 15ean emandako 208/2025 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren, batetik, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetan sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.

Deialdiaren II. tituluko bederatzigarren oinarriak xedatzen du epaimahaiek proba horri "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen diotela eta "gai" kalifikazioa lortzen duten pertsonek bakarrik eskuratuko dutela espezialitate berria.

Espezialitate bakoitzeko epaimahaiek edo, kasua bada, hautapen batzordeek egindako aktekin bat, bidezko da, deialdiaren II. tituluko bederatzigarren oinarrian xedatutakoari jarraikiz, "gaitzat" jo diren izangaien zerrenda onestea, eskuratutako espezialitate berria adierazita.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 2/2026 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratu ahal izateko prozedura ebaztea eta ebazpen honen eranskinean zerrendatzen diren izangaiak "gaitzat" hartzea, eskuratutako espezialitate berria adierazita.

Ebazpen honen bitartez espezialitate berria eskuratzen duten izangaiak praktikaldia egitetik salbuetsirik daude.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren web-fitxan argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen honek eta dagokion eranskinak ez dute administrazio bidea amaitzen, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpena eta eranskina igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta hautapen prozesuaren koordinazio epaimahaiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko uztailaren 24an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

ERANSKINA

0597 MAISU-MAISTREN KIDEGOKO ESPEZIALITATE BERRIAK ESKURATZEA.

597 MUSIKA / Gaztelaniaz.

Izena: Jimeno Iriarte, Beatriz.

Iragarkiaren kodea: F2610412