149. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2026ko ekainaren 29an egindako bileran hartutako erabakia, bake epaileak izendatzeari buruzkoa.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Lapoblacióngo bake epaile titularra eta haren ordezkoa: M.ª Cruz Vázquez Martínez andrea eta Saida Esteve Puch andrea.

Laugarrena.–Berriobeitiko bake epaile titularra: Juan Miguel Muñoz Fernández jauna.

Izendatzeko erabaki horien aurka, bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluan, horrekin bat datozen gainerako artikuluetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2026ko uztailaren 10ean.–Gobernu idazkaria, Juan Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J2609850