149. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 905. lurzatian. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2026ko uztailaren 16an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa hau: Vianako 6. poligonoko 905. lurzatiari (San Luis Gonzaga kalea 48) buruzko xehetasun-azterketa, igogailua jartzeko eraikinaren iparraldeko aldean. Horren helburua da komunikazio bertikala aldatzea, eraikineko oztopo arkitektonikoak ezabatzeko. Azterketa San Luis Gonzaga kaleko 48ko jabekideek sustatu dute.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Vianan, 2026ko uztailaren 17an.–Alkatea, Blanca Yolanda González García.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2609968