2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Deialdia, dirulaguntzak emateko 2026an beste hizkuntza batzuk ikasteko. Laburpena
DDBN kodea: 920085.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/920085).
Xedea: beste hizkuntza batzuk ikasteak dakartzan gastuak partez finantzatzeko dirulaguntzak ematea, espedientean dauden oinarri arautzaileetako xedapenei jarraikiz.
Laguntzetarako gehieneko aurrekontua: 7.000 euro. Laguntza horiek aurrekontuko partida honen kargura ordainduko dira: 33400-4890007 "Beste hizkuntza batzuk ikasteko dirulaguntzen deialdia".
Laguntzak eskatzeko epea: 2026ko irailaren 1etik 30era bitarte, biak barne, Lizarrako Udalaren Erregistroan.
Onuradunak: 16 urtetik gorako pertsonak, Lizarran erroldatuak gutxienez ere eskaeraren eguna baino urtebete lehenagotik.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena. Deialdiaren oinarriak, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Hezkuntza Batzordean.
Lizarran, 2026ko uztailaren 17an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2610151