2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROIBAR
Xehetasun-azterketa, UE-16 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena
Erroibarko Udalak, 2026ko uztailaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Erroko UE-16 exekuzio unitateari eragiten dion xehetasun azterlana. Azterlan hori Erroibarko Udalak sustatu du eta Erroko UE-16 exekuzio unitatearen determinazio xehakatuak aldatzea du helburu.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin bat, 74. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Erroibarren, 2026ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Leire Remiro Esnoz.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2609912