149. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Udal Plan Orokorrean egindako aldaketaren araudia (Unanuko 10. poligonoko 199B lurzatia)

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren 2026ko ekainaren 17ko 75E/2026 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Udal Plan Orokorra 10. poligonoko 199. lurzatiari dagokionez aldatzeko espedientea, Construcciones Iruek SL, Sergio Espuelas Ruiz, Aintzane Marin Mercero, Víctor Román Itoiz eta Ariñe Ezquerrak sustatuta.

Hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ergoienean, 2026ko uztailaren 9an.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2609751