2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Aldaketa, 2026rako lan publikoaren eskaintzan
Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko uztailaren 23an egindako bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, aldatzea 2026rako lan publikoaren eskaintza (argitaratu zen 2026ko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 25ean). Hala, plantillan sartuko da (jarraikiz 2026ko plantilla organikoan aurreikusi denari) bete behar direla, oposizioaren bidez, administrari-ofizialaren lanpostu bat (plantillako kodea: 01.04; funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa) eta lehen mailako ofizial harginaren lanpostu bat (plantillako kodea: 03.1.4; lan-kontratudun finkoen araubidekoa, C mailakoa).
Aditzera ematen da, bete beharrez arlo honetan indarrean dagoen araudian xedatutakoa. Ohartarazten da ebazpen horren aurka honako hauek jar daitezkeela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Burlatako Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, behin errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Tafallan, 2026ko uztailaren 24an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2610392