149. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Oposizio-lehiaketa, erizain plaza bat betetzeko Andra Mari egoitzan. Izendapen-proposamena

Lesakako Andra Mari egoitzako Batzarrak 2025eko irailaren 22an harturiko erabaki baten bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi zituen, erizain plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoaren araubidean.

Deialdia 2026ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19an.

Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak izendapen-proposamena igorri dio Alkatetzari puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaiaren alde: Sonia Taberna Iribarren.

Deialdiaren 12. oinarriari jarraituz, izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdian ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen dituela frogatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu proposatutako izangaiak Lesakako Udalaren erregistro orokorrean; zehazki, honako hauek:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Tituluaren jatorrizko agiria edo kopia konpultsatua, edo hura lortzeko eskubideak ordainduak dituela erakusten duen ordainagiria.

c) Euskara jakitearen frogagiria.

d) Medikuen Elkargo Ofizialak emandako osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena ez duela akats fisiko nahiz psikikorik edo eritasunik erizainaren eginkizunak betetzea eragozten dionik.

e) Zinpeko deklarazioa, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dela kendua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

f) Zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza begiratuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

Lesakan, 2026ko uztailaren 14an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2609870