2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUÉNIGO
Oposizio-lehiaketa, bete daitezen gerokultore-zaintzaileen 9 plaza, lan-kontratu-finkoaren bidez aritzeko, San Francisco de Asís Udal Patronatuan. Izendapena
San Francisco de Asís (zahar-egoitza) Udal Patronatuko Batzarrak, 2026ko uztailaren 16an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen (besteak beste) aho batez:
Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak hala erabakirik, 2025eko uztailaren 23ko bilkuran, deialdi bat onetsi zen, bete zitezen, txanda irekian eta oposizio-lehiaketa bidez, gerokultore-zaintzailearen 9 plaza, lan-kontratudun finkoen araubidekoak eta lanaldi osokoak, zeinak plantilla organikoan identifikaturik baitaude R21, R29, R46, R47, R48, R49, R50, R51 eta R16 zenbakiekin, sar daitezen Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren plantillan, bai eta izangaien zerrenda bat eratu dadin ere, sortzen diren beharrei erantzutearren.
Lan publikoaren eskaintzaren deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2025eko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 2an.
Deialdiaren akats zuzenketa bat argitaratu zen 2025eko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 16an, eta 15 egun naturaleko epe bat ireki zen eskabideak aurkez zitezen.
2026ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 8an, argitara eman zen izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.
Behin izangaien bukaerako kalifikazioa bukaturik eta onetsirik (oposizio-lehiaketa, gerokultore-zaintzailearen lanpostua betetzeko), deialdiaren 8. oinarriari jarraikiz, argitara eman zen, iragarki-taulan eta San Francisco de Asís Patronatuaren atariko deialdiaren web fitxan, probak gainditu zituztenen zerrenda, lortutako puntuazio-ordenaren arabera.
San Francisco de Asís Patronatuari igorri zitzaion, espediente osoarekin batera, honako bederatzi izangai hauek kontratatzeko proposamena: Juan Ruiz Obregón, Fatiha Essaid, Anabela Soledad Barroso Acosta, Beatriz Romero Marín, Lucelly Ortiz Sánchez, Óscar Calvo Garcés, José Alberto Pedriel Villarroel, María Rosario Arregui Aranaz eta Gregorio Frías González.
Kontratazio-proposamena argitaratu zen toki-erakundearen atariko deialdiaren web fitxan, Patronatuaren iragarki-taulan eta 2026ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 12an.
Hogeita hamar egun naturaleko epe bat ireki zen, behin kontratazio-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita, proposatutako izangaiek aurkez zitzaten deialdian eskatutako agiriak, Patronatuaren erregistro orokorraren bidez.
Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, María Rosario Arregui Aranaz eta Gregorio Frías González izangaiek Patronatuko erregistro orokorrean aurkeztu zuten beren ukoa, R50 eta R51 plazei, arrazoi pertsonal edo profesionalengatik.
Lehendakariaren 2026ko uztailaren 10eko ebazpen baten bidez, onartu zen María Rosario Arregui Aranazek eta Gregorio Fríasek eskatutakoa, eta onartu ziren gerokultore-zaintzaileen R50 eta R51 plazei egindako ukoak.
Horrenbestez, bidezkoa da lehen zazpi plazetako izendapenak egitea eta, deialdiaren oinarriei jarraikiz, hutsik gelditutako plazak betetzea, probak gainditu dituztenen zerrendan ondotik dauden lehenbiziko bi izangaiekin. Haiei ere eskatuko zaie aurkez dezatela deialdiaren oinarrietan ezarritako dokumentazioa, eta izendapen-proposamena argitaratuko da, Patronatuko Batzarrari igortzeko.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da zazpi izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.
Udaleko Kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa eskatu zitzaion, eta horrek txostena eman zuen 2026ko uztailaren 13an, zeinean jasotzen baita 2026rako indarreko aurrekontuan badagoela kreditu egokia eta nahikoa kontratazioak ekarritako obligazioak finantzatzeko.
Horrenbestez, erabiliz Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuari esleitutako eskudantziak, 2026ko uztailaren 16an egindako ohiko bilkuran,
ERABAKITZEN DU:
1. Honako hauek izendatzea Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko langile lan-kontratudun finko, Patronatuaren zerbitzura aritzeko, gerokultore-zaintzailearen lanpostuan:
–Gerokultore-zaintzailea, R16 plaza: Juan Ruiz Obregón.
–Gerokultore-zaintzailea, R21 plaza: Fatiha Essaid.
–Gerokultore-zaintzailea, R29 plaza: Anabela Soledad Barroso Acosta.
–Gerokultore-zaintzailea, R46 plaza: Beatriz Romero Marín.
–Gerokultore-zaintzailea, R47 plaza: Lucelly Ortiz Sánchez.
–Gerokultore-zaintzailea, R48 plaza: Óscar Calvo Garcés.
–Gerokultore-zaintzailea, R49 plaza: José Alberto Pedriel Villarroel.
2. Plaza hutsak esleitzea, bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.
3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.
Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko dituzte Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko langile izateko. Hala bada, deialdiko oinarriei jarraituko zaie.
4. Erabaki hau igortzea toki-erakundeko langileria alorrera, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, bai eta interesdunei jakinaraztea ere; orobat, ohartaraztea ezen ebazpen honen aurka, zeinak administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal dela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Cintruenigon, 2026ko uztailaren 17an.–Lehendakaria, Oscar Bea Trincado.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
Gerokultore-zaintzailea, R16 plaza:
Juan Ruiz Obregón.
–Hitzarmen kolektiboko 3. maila.
–Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa (errelebo-kontratua).
–Lanaldi jarraitua, %100 (goizeko txanda 08:00etatik 15:00etara, eta arratsaldeko txanda 15:00etatik 22:00etara).
Gerokultore-zaintzailea, R21 plaza:
Fatiha Essaid.
–Hitzarmen kolektiboko 3. maila.
–Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.
–Lanaldi jarraitua, %100 (goizeko txanda 08:00etatik 15:00etara, eta arratsaldeko txanda 15:00etatik 22:00etara).
Gerokultore-zaintzailea, R29 plaza:
Anabela Soledad Barroso Acosta.
–Hitzarmen kolektiboko 3. maila.
–Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.
–Lanaldi jarraitua, %100 (goizeko txanda 08:00etatik 15:00etara, eta arratsaldeko txanda 15:00etatik 22:00etara).
Gerokultore-zaintzailea, R46 plaza:
Beatriz Romero Marín.
–Hitzarmen kolektiboko 3. maila.
–Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.
–Lanaldi zatitua, %100 (goizeko txanda 08:00etatik 11:30era, eta arratsaldeko txanda 18:30etik 22:00etara).
Gerokultore-zaintzailea, R47 plaza:
Lucelly Ortiz Sánchez.
–Hitzarmen kolektiboko 3. maila.
–Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.
–Lanaldi zatitua, %100 (goizeko txanda 08:00etatik 11:30era, eta arratsaldeko txanda 18:30etik 22:00etara).
Gerokultore-zaintzailea, R48 plaza:
Oscar Calvo Garcés.
–Hitzarmen kolektiboko 3. maila.
–Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.
–Lanaldi zatitua, %100 (goizeko txanda 08:00etatik 11:30era, eta arratsaldeko txanda 18:30etik 22:00etara).
Gerokultore-zaintzailea, R49 plaza:
José Alberto Pedriel Villarroel.
–Hitzarmen kolektiboko 3. maila.
–Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.
–Lanaldi zatitua, %100 (goizeko txanda 08:00etatik 11:30era, eta arratsaldeko txanda 18:30etik 22:00etara).
Iragarkiaren kodea: L2609949