149. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLTZA ZENDEA

Oposizio-lehiaketa, administrari-ofizialen plaza bat betetzeko. Izendapen osagarria

Deialdia argitara eman zen 2026ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an.

Kalifikazio-epaimahaiak igorritako proposamenarekin bat, Oltza Zendeako Udaleko alkateak, 2026ko uztailaren 17ko 328 Ebazpenaren bidez, Estibaliz Labiano del Río izendatzea onetsi zuen.

Izendapenak 2026ko abuztuaren 3tik aurrera izanen du eragina.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 39.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauek jar daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Oltza Zendeako Udalaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Oltza Zendeako Udalaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Oltza Zendeako Udalaren web-orrian argitaratzen denetik hasita.

Oltza zendean, 2026ko uztailaren 17an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2609952