149. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

147E/2026 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Isabel Eguiguren Ezquerro andrea, Gazte Entitateen Bulegoko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 32.1 artikuluan ezartzen denez, funtzionarioek bitarte baterako betetzen ahalko dute titular gisa daukaten lanpostuaren maila berekoa eta kategoria berekoa edo goragokoa den edozein lanpostu, baldin eta horretarako behar den titulazioa edo prestakuntza badute. Bestalde, 32.2 artikuluan ezartzen denez, Administrazioak libreki errebokatzen ahal ditu izendapen horiek.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuen 12 j) artikuluan ezarritakoaren arabera, erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari dagokio atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzeko eskumena (estatutu horiek azaroaren 15eko 242/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren).

Horrenbestez, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 242/2023 Foru Dekretuak esleitu dizkidan ahalmenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Isabel Eguiguren Ezquerro andrea, Gazte Entitateen Bulegoko burua (8705 plaza). Kargu-uzteak 2026ko uztailaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta horixe izanen da bitarte izendapenaren azken eguna.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko ekainaren 22an.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, José María Burgaleta Encina.

Iragarkiaren kodea: F2609905