1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
330E/2026 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Flora Palacios Soler andrea izendatzen baita Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zuzendariorde, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek, zeinak irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitira, 20.1 artikuluan ezartzen dute Osasun Departamentuko titularraren foru aginduz izendatu eta kargutik kenduko direla organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuetako buruak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta.
Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,
AGINTZEN DUT:
1. Flora Palacios Soler andrea izendatzea Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zuzendariorde, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan. Izendapenak 2026ko uztailaren 20tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzara eta Profesionalen Zuzendaritzara, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2026ko uztailaren 17an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2609975