148. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BUÑUEL

Oposizio-lehiaketa, gerokultoreen 15 plaza betetzeko Udalaren egoitzan

Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar-egoitzako lehendakariaren 2026ko uztailaren 10eko 2/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-araubidean betetzeko gerokultoreen 15 plaza Udalaren egoitzan.

Buñuelen, 2026ko uztailaren 10ean.–Lehendakaria, María Teresa Espinosa Sáenz.

OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketaren bidez betetzea gerokultoreen 15 plaza (2. Taldea) Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar-egoitzan, lan-araubide finkoan. Plaza horiek honako zenbaki hauek dituzte plantilla organikoan: 07, 08, 09, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 18, 20, 21, 22, 23 eta 24.

Orobat, hautapen-prozedura gainditu bai baina plazarik eskuratu ez duten izangaiak sartuko dira aldi baterako kontratazioak egiteko zerrenda batean. Zerrenda hori lortutako puntuazioaren arabera ordenatuko da.

1.2. Izendapenak Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar-egoitzako lan-kontratudun finko bilakatuko du izendatua, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko da, eta hartan alta emanen, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik aitzina.

1.3. Lanpostuan aritzeagatik izendatuek jasoko dituzte Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar-egoitzako hitzarmen kolektiboan ezarritako ordainsariak, eta izanen dituzte hitzarmen horretan adierazitako lan-baldintzak. Hitzarmena 2022ko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 18an.

1.4. Erakunde autonomoak ezarriko ditu lanpostu horren lanaldia eta ordutegia. Zerbitzuaren beharretara egokituko dira beti, eta organo eskudunak noiznahi aldatzen ahalko ditu.

1.5. Oinarri hauetan araututa ez dagoen orotan, honako hauetan ezarritakoari jarraikiko zaio: a) abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; b) ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua); c) maiatzaren 7ko 1/2025 Foru Lege Dekretua (haren bidez onetsi ziren langileen arloko aparteko eta premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko Nafarroako administrazio publikoetan), eta d) horiekin bat datozen gainerako arau guztiak, baldin eta aplikatzekoak badira.

1.6. Eginkizunak.

Deialdiaren xede del lanpostuaren kategoriarako egokiak diren lan eta eginkizunetan arituko da. Besteak beste, jarraian aipatuko dira bete beharreko eginkizunak, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe. Dena den, noiznahi aldatzen ahal dira zerbitzuaren beharren arabera. Hona hemen:

–Erabiltzaileen higiene pertsonalaz arduratuko da.

–Erabiltzaileei jaten emanen die, beren kabuz jan ezin dutenean. Horri dagokionez, arduratuko da erabiltzaileen janaria jasotzeaz, haiei banatzeaz eta gero biltzeaz.

–Jarrera aldaketak eta zerbitzu osagarriak eginen ditu, bere prestakuntza teknikoa kontuan harturik agintzen zaionaren arabera.

–Erabiltzailearen osasunari buruzko gorabeheren berri emanen die arduradunei.

–Erabiltzaileei lagunduko die egin behar dituzten irteeretan: medikuarenera, gestioak egitera...

–Arreta emanen die erabiltzaileen familiakoei, betiere zuzendaritzak eta plan funtzionalak ezartzen dituzten jarraibideen barnean, eta orobat, lagunduko du haiek zentroko bizitzan integratzen.

–Profesionalen taldearekin elkarlanean arituko da haien zerbitzu espezializatuak osatzeko oinarrizko zereginak eginez, erabiltzaileei autonomia pertsonala emateko eta haiek gizarteratzeko.

–Erabiltzaileekiko harreman edo jarduera guztietan, lagunduko du haiek profesionalengandik jasotzen duten lana osatzen, arretaren, hezkuntzaren eta prestakuntzaren aldetik.

–Erizaina (OLT/EUD) ez badago, glukosaren proba egiten ahalko du eta azal azpiko bidea erabiltzen ahalko du erabiltzaileei botikak emateko (intsulina, heparina...), betiere tratamenduaren dosia eta segimendua medikuek edo erizainek egiten badute.

–Egoitzako plan funtzionalari jarraikiz, erabiltzaileen tresnak garbitu eta mantenduko ditu, oheak eginen ditu eta gelak txukun edukitzen lagunduko du. Orobat, erabiltzaileen arropaz arduratuko da, bai eta arropa garbitegira eramateaz ere.

–Salbuespen gisa, instalazioak garbitzen ahalko ditu, eta jantoki-officeko berezko lanak egin.

–Garbitu eta prestatuko ditu botikategiko altzariak, materialak eta aparatuak.

–Garbitegiko lanak egiten ahalko ditu, arropa zuriaz arduratuko da, makinen erabilera eta zainketaz, eta, orobat, erabiltzaileen arropaz.

–Nagusi hurrenari jakinaraziko dizkio bere lanean ikusitako gorabeherak edo anomaliak.

–Oro har, lehenago zehaztu ez diren arren, agintzen zaizkion lan guztiak eginen ditu, baldin eta haren lanbidearen jardunekoak badira eta bata baldin badatoz haren prestakuntza teknikoarekin.

–Egoitzak harrerako eskuliburua emanen dio langileari kontratua hasten denean.

2. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharreko baldintzak:

a) Espainiar nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) –Titulu hauetako bat, gutxienez, edukitzea:

–Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikari titulua, apirilaren 7ko 546/1995 Errege Dekretuak ezarria, edo Klinikako teknikari laguntzailearen, Psikiatriako teknikari laguntzailearen eta Erizaintzako teknikari laguntzailearen titulu baliokideak, apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuan ezarriak.

–Mendekotasuna dutenei arreta egiteko teknikari titulua, azaroaren 4ko 1593/2011 Errege Dekretuak arautua, edo Arreta Soziosanitarioko teknikari titulu baliokidea, maiatzaren 2ko 496/2003 Errege Dekretuak ezarria.

–Gizarte Integrazioko goi mailako teknikari titulua, uztailaren 13ko 1074/2012 Errege Dekretuak ezarria, edo Gizarte Integrazioko goi mailako teknikari titulu baliokidea, abenduaren 22ko 2061/1995 Errege Dekretuak ezarria, 2017ko abenduaren 31n zaintzaile gerontologikoaren lanbide-kategorian lanean ari zirela frogatzen duten profesionalentzat.

Halaber, betekizun hori frogatutzat joko da honako hauetakoren bat edukita: DBHko graduatu titulua, Eskola Graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketa, lehen mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidetzat hartutako beste bat gehi honako profesionaltasun ziurtagirietako bat:

  • Gizarte erakundeetan mendekotasuna dutenei arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasun ziurtagiria, abuztuaren 1eko 1379/2008 Errege Dekretuak arautua.
  • Zaintzaileen/gerokultoreen lanbide-kategoriarako salbuespenezko lanbide gaikuntzaren ziurtagiria, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak edo gizarte zerbitzuetan eskumena duten autonomia erkidegoek xedatutako beste erakunde publiko batek emana.
  • Zaintzaile gerontologikoaren gaitasun profesionalak aitortzen dituen ziurtagiria, gaitasun horiek ebaluatuta lan esperientziaz eskuratutako gaitasun profesionalak egiaztatzeko prozeduraren bidez.

Edo horietako horien baliokideren bat edukitzea, edo horiek eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Tituluak atzerrian lortu badira, eduki beharko da agiri bat, frogatzen duena baliozkotuak edo homologatuak daudela.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.

3. oinarria.–Eskabideak eta horiek aurkezteko epea.

3.1. Deialdi honetan parte hartzeko eskabideak aurkeztu behar dira hogei egun naturaleko epean, zenbatzen hasita iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Hain zuzen, erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira, Buñuelgo Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.bunuel.es/) edo, bestela, modu presentzialean, (Vicente Oliver kalea 19), jendea hartzeko ordutegian (11:00etatik 14:30era). Orobat, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) ezarritako bideren bat baliatuta ere aurkezten ahalko dira eskabideak. Dena den, eskabidea aurkezten bada posta-bulego batean, gutun-azal ireki batean aurkeztu beharko da, hango langileek data eta zigilua jar ditzaten, gutuna ziurtatu aurretik. Kasu horretan, gainera, mezu elektroniko bat bidali beharko da ayuntamiento@bunuel.es helbidera.

3.2. Desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, denbora eta baliabideen aldetik, ariketak egin ahal izateko, hala behar izanez gero. Halakoetan, eskabidean adierazi beharko dute, beste orrialde batean, zer nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkezten ahalko du, eskabidea aurkeztean.

3.3. Deialdian parte hartzeko eskabideak hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.4. Eskabidean izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

3.5. Izangaiek alegatu beharko dituzte kalifikazio-epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduak, deialdi honen 6. oinarriaren eta III. eranskinaren arabera.

Dokumentazio hori aurkezten ez bada eskabideetarako ezartzen diren epean eta moduan, ez dira baloratuko merezimenduak.

3.6. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak (I. eranskina). Eskabidea aurkezteko unean, izangaiek aurkeztu beharko dituzte agiri hauek, kasuaren arabera:

3.6.1. Deialdiko 2. oinarrian eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

3.6.2. Izangaiak lehiaketaldian aurkezten dituen merezimenduak ziurtatzen dituzten egiaztagiriak (jatorrizkoak edo kopia autentifikatuak), bai eta merezimendu horien autobalorazioa ere (III. eranskina).

3.6.3. Desgaitasun aitortua duten izangaiek hura frogatzeko agiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera. Halaber, azterketak egiteko egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, denboraren nahiz baliabideen aldetik. Kasu horretan eskabidean bertan adierazi beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean azaldu beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.

4. oinarria.–Izangaiak onartzea eta erreklamazioak.

Onartzeko baldintza gisa ezartzen da bigarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzea, betiere eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta epe barnean aurkeztea eskabideak, eskatutako gainerako agiriekin batera.

4.1. Eskabideak aurkezteko 20 egun naturaleko epea amaituta, lehendakariak ebazpen bat emanen du, eta haren bidez onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsiko du. Orobat, aginduko du zerrenda argitara dadila Buñuelgo Udalaren egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan, bai eta Buñuelgo San Gregorio zahar-egoitzaren iragarki-taulan ere.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda egoitza elektronikoan argitaratzen denetik aitzina, erreklamazioak aurkezteko eta, deialdiko baldintzak betetzen dituztela frogatzeko agirietan akats formalik egin badute, horiek zuzentzeko. Betiere, erreklamazioak erregistro elektronikoaren bidez egin beharko dira, Buñuelgo Udalaren egoitza elektronikoa baliatuta edo, bestela, modu presentzialean (Vicente Oliver kalea 19), jendearentzako ordutegian (11:00-14:30).

4.3. Erreklamazioak egiteko epea amaituta eta horiek ebatzita, edo, kasua bada, zuzenketak eginda, lehendakariak ebazpen bat emanen du, eta haren bidez onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsiko du. Orobat, aginduko du zerrenda argitara dadila Buñuelgo Udalaren egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan, bai eta Buñuelgo San Gregorio zahar-egoitzaren iragarki-taulan ere.

Bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda.

4.4. Izangai onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko agiriak aztertzen direnean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.5. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioaldiko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den. Gerora, epaimahaiak gainerako ariketak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu bere garaian, Buñuelgo Udalaren egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan, bai eta Buñuelgo San Gregorio zahar-egoitzaren iragarki-taulan ere.

5. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua: María Teresa Espinosa Sáenz, Buñuelgo Udaleko alkatea eta Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar-egoitzako lehendakaria.

Ordezkoa: Nerea Martínez Beltrán, Buñuelgo Udaleko bigarren alkateordea eta Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar-egoitzako lehendakariordea.

Lehen epaimahaikidea: Beatriz Lacabe Barrachina, Adinekoen Egoitzen eta Arreta Zerbitzuen Elkarteko (LARES) teknikari ordezkaria.

Ordezkoa: Andrea Barrera Navarro, Carmen Bellido fundazioko gizarte-langilea.

Bigarren epaimahaikidea: Anyuri Gorjón Lizarbe, Carmen Uguet de Resayre fundazioko zuzendaria eta erizaina.

Ordezkoa: Aiara Castaño Gutierrez, Carmen Bellido fundazioko zuzendaria.

Hirugarren epaimahaikidea: María Antonia Monguilán López, Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar-egoitzako ordezkari sindikala.

Ordezkoa: David Sesma Navarro, Buñuelgo Udaleko administrari-ofiziala.

Laugarren epaimahaikidea (idazkaria): Juan Antonio Pérez Rodríguez, Buñuelgo Udaleko eta San Gregorio Zahar Egoitzako Gobernu Batzordeko idazkaria.

Ordezkoa: Sonia Mateo Ortega, Ablitasko Udaleko idazkaria.

5.2. Izangaiek kalifikazio-epaimahaiko kideak errekusatzen ahalko dituzte. Halaber, epaimahaian parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko eta errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla eta, horren berri emanen da izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Epaimahaia eratu beharko da hautaprobak hasi baino lehen, eta, haren eraketak eta jardunak balioa izan dezaten, kide guztien gehiengo osoa bildu beharko da gutxienez.

Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jaso dezake proba guztietan edo haietako batzuetan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

6. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da: lehiaketaldia lehenbizi, eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

Oposizioaldia 2026ko irailetik aurrera hasiko da.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioaldiko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak hurrengo probetarako deialdiak argitaratuko ditu 48 orduko aurrerapenarekin gutxienez; bertan adieraziko du proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda, bai eta oposizioaldiko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den ere. Hain zuzen, Buñuelgo Udalaren egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan eta Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar-egoitzaren iragarki-taulan argitaratuko ditu deialdiok.

Oposizioaldiko probetarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena, bai eta bolaluma urdina edo beltza ere. Prozesutik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak eta aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Lehiaketaldia. Epaimahaiak, lehenik, baloratuko ditu deialdian parte hartzeko eskabidea aurkezteko unean izangaiek alegatutako eta agiri bidez frogatutako merezimenduak. Hori dena, jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 19. artikuluari (erregelamendu hori onetsi zen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez).

Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean zerrendatuta, alegatuta eta frogatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio epaimahaiak noiznahi dokumentazio gehiago eskatzen ahal du, behin betiko balorazioa egin baino lehen, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala frogatua. Orduan aurkezten ez diren merezimenduak ez dira kontuan hartuko, ondorio guztiekin.

Epaimahaiak izangaiek aurkeztutako merezimenduak baloratuko ditu, ondotik heldu den baremoari jarraikiz. Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

Lehiaketaldian, 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta ez da baztertzailea izanen:

6.2.1. Laneko esperientzia. Gehienez ere 20 puntu.

–Nafarroako egoitza geriatriko edo antzeko laguntza-zentro publiko batean gerokultore gisa emandako urte oso bakoitzeko, behar bezalako kontratu-harremanarekin: 4 puntu.

–Nafarroako egoitza geriatriko edo antzeko laguntza-zentro pribatu batean gerokultore gisa emandako urte oso bakoitzeko, behar bezalako kontratu-harremanarekin: 2 puntu.

–Nafarroatik kanpoko egoitza geriatriko edo antzeko laguntza-zentro publiko edo pribatu batean gerokultore gisa emandako urte oso bakoitzeko, behar bezalako kontratu-harremanarekin: 1 puntu.

Hori frogatuko da dagokion administrazio publikoko organo eskudunaren ziurtagiriaren bidez; bertan, berariaz agertu beharko da zerbitzu-ematearen iraupen osoa. Zerbitzuak lanaldi partzialean eman badira, ohiko lanaldiaren aldean horien portzentajea zenbatekoa izan den ere agertu beharko da.

Egindako zerbitzuak baloratzeko, kontuan hartuko dira honako inguruabar hauek:

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du eman oinarri hauetan apartatu bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

–Honako hauek hartzen dira administrazio publikotzat: Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia erkidegoetako administrazioak, Toki Administrazioa osatzen duten entitateak, eta aurrekoei loturik edo haien mendean dauden organismo publikoak eta zuzenbide publikoko entitateak.

–Aldi berean egindako zerbitzuak ez dira bi aldiz baloratuko.

–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio (hilabete oso bat izanen da kontuan hartuko den gutxieneko denbora).

–Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

–Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

6.2.2. Prestakuntza. 10 puntu, gehienez.

Prestakuntza, ikastaroak eta tituluak (erakunde ofizialek, administrazio publikoek edo unibertsitateek emandakoak eta homologatutakoak edo Lares Nafarroak akreditatutakoak). Gehienez ere 2 puntu emanen dira ikastaro bakoitzeko (0,4 puntu egindako ikastordu bakoitzeko), baldin eta gaiek zuzeneko lotura badute bete beharreko lanpostuko zereginekin. Hona hemen:

–Berariazko prestakuntza larrialdiei eta lehen laguntzari buruz.

–Berariazko prestakuntza berdintasunari buruz.

–Prestakuntza gorputz-jarreraren ergonomiari buruz eta laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

–Prestakuntza pertsonarengan zentratutako arretaren arloan.

Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du izangaien zerrenda Buñuelgo Udalaren egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan eta Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar-egoitzaren iragarki-taulan, eta zehaztuko ditu izangai bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuak. Izangaiek alegazioak jartzen ahalko dituzte behin-behineko kalifikazioen aurka bost egun balioduneko epean, erregistro elektronikoaren bidez (egoitza elektronikoa baliatuta) edo, modu presentzialean (Vicente Oliver kalea 19), jendearentzako ordutegian (11:00-14:30).

6.3. Oposizioko proba oinarri honetan zehaztutakoa izanen da, eta galdetuko da deialdiko II. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzeko iragarkian adieraziko da non eta noiz (eguna eta ordua) izanen den lehenbiziko proba.

Baldin, arrazoi justifikatua dela-eta, probaren lekua, eguna edo ordua aldatu behar bada (betiere, iragarritakoa baino geroago), behar besteko aurrerapenarekin iragarriko da, dagokion izapidea eginda Buñuelgo Udalaren egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan eta Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar-egoitzaren iragarki-taulan.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, gai guztiak eskatuko dira egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera.

Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean hala eskatu badute.

Oposizioaldian honako proba hau izanen da:

6.3.1. Proba bakarra: teorikoa. 60 puntu, gehienez.

Proba teoriko horretan test moduko 60 galderari erantzun beharko zaie, idatziz. Proba baztertzailea izanen da. Galderok izanen dira deialdi honen II. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruzkoak. Galdera bakoitzak hiru erantzun izanen ditu aukeran, baina bat bakarra izanen da zuzena.

Proba gaindituko dute 20 puntu lortzen dituztenek.

Proba bakoitza hasi baino lehen, epaimahaiak ezarriko du ariketak egiteko denbora.

6.3.2. Oposizioaldiko ariketa baztertzailea izanen da. Baztertuta geldituko dira gutxieneko puntuazioa bederen eskuratzen ez dutenak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ez eta gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, bolaluma urdina edo beltza izan ezik.

6.4. Gutun-azal itxien sistema erabiliko da. Ariketaren zuzenketa amaituta, kalifikazio-epaimahaiak lortutako kalifikazioen zerrenda argitaratuko du Buñuelgo Udalaren egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan eta Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar-egoitzaren iragarki-taulan, eta adieraziko du zer egun eta ordutan irekiko diren gutun-azal itxiak.

6.5. Probaren kalifikazioa amaituta, kalifikazio-epaimahaiak izangaiek lortutako puntuazioak argitaratuko ditu Buñuelgo Udalaren egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan eta Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar-egoitzaren iragarki-taulan, eta bost egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek alega dezaten beren eskubidearen arabera komeni zaiena. Alegazioak aurkezten ahalko dituzte erregistro elektronikoan (Buñuelgo Udalaren egoitza elektronikoa baliatuta) edo modu presentzialean (Vicente Oliver kalea 19), jendearentzako ordutegian (11:00-14:30).

Elkarrizketa fasea.

Kalifikazio-epaimahaiak elkarrizketa eginen die oposizioaldia gainditu duten izangaiei. Ariketa honetan, gehienez, 10 puntu lortzen ahalko dira guztira. Ez da baztertzailea izanen.

Proba bakoitzaren elkarrizketa amaituta, epaimahaiak izangaiek lortutako puntuazioak argitaratuko ditu Buñuelgo Udalaren egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan eta Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar-egoitzaren iragarki-taulan, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidekotzat jotzen duten guztia alega dezaten.

7. oinarria.–Gainditu dutenen zerrenda eta izendapen proposamena.

7.1. Oposizioaldiaren kalifikazioa buruturik, epaimahaiak ikusgai jarriko du, Buñuelgo Udalaren egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan eta Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar-egoitzaren iragarki-taulan, gainditu dutenen zerrenda, puntuazioaren arabera ordenatuta. Horretarako, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian ateratzen dituen kalifikazioen batuketa eginen du.

Berdinketarik izanez gero, proba teorikoan puntuaziorik handiena eskuratu dutenen alde ebatziko da. Hala eta guztiz ere, berdinketak bere horretan jarraitzen badu, zozketa bidez ebatziko da. Zozketa hori ukitutakoei jakinaraziko zaie zozketa egiteko eguna baino bi egun lehenago.

7.2. Zerrenda horri jarraituz, epaimahaiak lehendakariari igorriko dio puntuazio altuena lortu duten pertsonak izendatzeko proposamena, bai eta azken bilkuraren akta ere. Proposamena argitaratuko da Buñuelgo Udalaren egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan eta Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar-egoitzaren iragarki-taulan.

7.3. Izendapen proposamena argitaratu ondoko 10 egun balioduneko epean, proposatutako izangaiek aurkeztu beharko dituzte deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela frogatzen duten agiriak, Buñuelgo Udalaren erregistro orokorrean; zehazki, honako agiri hauek:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Osasun ziurtagiria, aditzera ematen duena interesdunak ez duela lanpostuko eginkizunak betetzea eragozten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik.

c) Deialdian eskatutako tituluaren kopia autentikoa, edo hura lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

d) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazteko izangaia ez dagoela diziplinazko espediente bidez inongo administrazio publikotatik bereizia eta ez dagoela eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua epai irmo bidez, eta ez duela bateraezintasunerako arrazoirik.

e) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

7.4. Eskatutako dokumentazioa lehen aipatutako epean aurkezten ez bada, salbu ezinbesteko kasuetan, edo agiriak aurkeztuta ondorioztatzen bada deialdiko beharkizunak ez direla betetzen edo aitorpenean gezurra esan dela, hautatutako izangaiaren egintzak baliorik gabe geldituko dira, eta, hortaz, hari buruz epaimahaiak gauzatutako egintzak ere baliorik gabe geldituko dira, eta ezin izanen da izendatu.

Kasu horretan, baldintzak betetzen dituen izangaiarekin beteko da baja, eta, ondoren, gaindituen zerrendan sartuko da, aurreko apartatuetan adierazitako moduan jardunez. Horrek ez du esan nahi beste erantzukizun batzuk eskatuko ez direnik.

8. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautapen-prozesua amaituta eta puntuaziorik handiena eskuratu duten izangaiek 7.4 oinarrian adierazitako agiriak aurkeztu eta gero, Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar-egoitzako lehendakariak, ebazpen bidez, egoitzako lan-kontratudun finko izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa bete eta puntuaziorik handiena eskuratu duten izangaiak (15 plazak bete arte). Izangai horiek, bada, gerokultorearen lanpostuan arituko dira (2. taldea) eta dagokion plaza beteko dute (07, 08, 09, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 18, 20, 21, 22, 23 eta 24 plazak).

8.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza hartzearen ondorioz, izendatuak nomina eta plantillako lan-kontratudun finko bilakatuko dira, eta izanen dituzte indarra duten xedapenek Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko lan-araubideko langileentzat ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean kidetu eta alta emanen zaie, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), baldin izendatuak badira Nafarroako administrazio publikoen edozein montepiotako eskubide pasiboen araubidekoak, bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

8.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

8.4. Lan-kontratudun finko izendatutako izangaiak izendapen-ebazpenean berariaz adierazitako egunean hartuko beharko du lanpostuaren jabetza. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko eta behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik, Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar-egoitzako lan-kontratudun finko bihurtzeko eskubide guztiak galduko ditu, eta aurreko oinarrian zehaztu bezala jokatuko da.

8.5. Izangaia lan-kontratudun finko bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 7. apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

9. oinarria.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, Buñuelgo Udalaren egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan eta Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar-egoitzaren iragarki-taulan emanen da argitara proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, bai eta interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere.

10. oinarria.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendaren eraketa eta funtzionamendua.

10.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatuarekin bat, eta deialdi honen 1.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat prestatuko da probak gainditu baina lanposturik lortu ez duten izangaiekin, gerta daitezkeen izendapen beharrei erantzuteko, betiere aldi baterako eta lan-araubidean.

Horretarako, izendapenarekin batera, lehendakariak izangaien zerrenda hori onetsiko du.

Probak gainditu baina plazarik eskuratu ez duten izangaien zerrendan, izangaien ordena ezarriko da oposizio-lehiaketan lortutako puntuazioaren arabera.

Zerrendak/zerrendek lau urteko iraupen luzaezina izanen du/dute, eta iraungitzen ahalko da/dira lanpostu bererako beste hautapen prozesu baterako deialdia egiten bada.

Onartutako zerrendan ezarritako hurrenkera errespetatuz eginen da deia.

10.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42.2 artikuluari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda osatuko da, jarraikiz kasuan kasuko hautapen probetan lortutako puntuazioaren hurrenkerari eta lehiaketaldian lortutako puntuazioari.

Izangaiak aldi baterako kontratatzeko zerrendan sartzeak ez du berekin ekartzen interesdunei onartu izana 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituztela, horiek frogatu behar baitira oinarri hauetan ezartzen den eran.

10.3. Aldi baterako kontrataziorako dei egitea.

Gainditu duten izangaiak kontrataziorako deitzen ahalko dira, sortzen diren beharren arabera, jarraikiz deialdi honetako oinarrietan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritakoari.

Deiak eginen dira Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera, haren bitartez onetsi baitziren aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak.

Lehen aipatutako deietarako, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginean ezarritakoa, zehazki, zazpigarren xedapen gehigarriko 3. apartatuan ezarritakoa, maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera. Foru lege horrek hizpide du Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzea. Horretarako, azterketa medikoa eginen zaie, lanposturako duten gaitasuna zehazteko.

Kontratatuak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean kidetuko dira, eta alta emanen zaie; beraz, haien kargu izanen dira dagokion kuota eta PFEZaren atxikipena (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga), behar diren kopuruetan.

Lan zerrendaren kudeaketatik eratortzen diren jarduketa guztiak Buñuelgo Udaleko langileen alorrak eginen ditu.

11. oinarria.–Datuen babesa.

Bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren (DBEO) 13. artikuluarekin, izangaiei honako honen berri ematen zaie:

–Buñuelgo Udala da izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

–Oinarri juridikoak honako hauek dira: DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege betebeharra betetzeko) eta DBEOren 6.1.b) artikulua. Tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko.

–Datuak zein helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko denboran ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuak komunikatuko dira legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 30ekoa), gardentasunaren atarian argitaratzea barne, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko eta kontra egiteko, udal bulegoetara joz edo helbide elektroniko honen bitartez: dpd@bunuel.es.

–Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari, lehen adierazitako helbidean.

12. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, baita oinarri eta egintzen kontra ere, errekurtso hauetako bat para daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza agindu edo erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka aurkez daiteke gora jotzeko errekurtsoa, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Buñuelen, 2026ko ekainaren 10ean.–Lehendakaria, María Teresa Espinosa Sáenz.

I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA

Izen-deiturak

NANa

Helbidea

PK - Herria

Telefonoa

Helbide elektronikoa

AZALTZEN DUT:

–Ez dudala lanpostuaren berezko egitekoetan aritzea eragozten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik.

–Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

–Ez naizela diziplinazko espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

–Betetzen ditudala deialdi honetako oinarrietan eskatzen diren baldintza guzti-guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

–Honako hauek erantsi ditudala:

  • Eskatzen diren tituluen fotokopia.
  • Aurkeztutako merezimenduak eta haien balorazioa, horiek frogatzeko agiriekin batera. III. eranskina.

ESKATZEN DUT:

Honako deialdi honetara onartua izatea: deialdia, gerokultorearen lanpostua betetzeko Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar-egoitzan.

.....................................(e)n, 2026ko .....................................aren ................(e)(a)n.

Sinadura

BUÑUELGO UDALAREN SAN GREGORIO ZAHAR-EGOITZAKO LEHENDAKARIA.

II. ERANSKINA–UDALAREN ZAHAR-EGOITZAKO GEROKULTOREA: GAI-ZERRENDA

1.–Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea: oinarrizko kontzeptuak. Eskubideak eta betebeharrak laneko segurtasunean. Lan-osasuna: izaera biologiko, kimiko, fisiko eta psikologikoko arriskuak. Prebentzio neurriak. Lanaren ondoriozko patologiak: lanbide-gaixotasunaren kontzeptuak, lan-istripua. Ergonomia: gorputz mekanika.

2.–Osasunaren eta gaixotasunaren kontzeptua. Bilakaera eta paradigmak. Osasunean eragina duten faktoreak.

3.–Lantaldearen eta diziplina anitzeko lantaldearen kontzeptua. Komunikazio kontzeptua eta motak, komunikazioan eragina duten faktoreak, komunikatzeko gaitasun sozialak. Enpatia eta entzute aktiboa. Laguntza emozionala ematea pazienteari, zaintzaile nagusiari eta familiari.

4.–Pazientearen eskubideak, betebeharrak eta autonomia. Sekretu profesionala: kontzeptua eta araudi juridikoa. Historia klinikoa: definizioak, eginkizunak eta historia motak. Historia klinikoaren lege eta osasun alderdiak. Agirien diseinua eta normalizazioa.

5.–Lagin biologikoak hartu eta garraiatzeko prozedura: lagin biologikoaren kontzeptua. Laginak hartzeko, manipulatzeko, garraiatzeko eta kontserbatzeko prozedurak.

6.–Hondakinen kudeaketa: definizioa, sailkapena, biltegiratzea, garraioa, ezabaketa eta tratamendua.

7.–Mugitzeko arazoak dituen pazienteari laguntzea: mugikortasun eta mugiezintasun fisikoa; mugikortasunean eragiten duten faktoreak. Oinez ibiltzen laguntzeko teknikak. Posizio anatomikoa eta gorputz lerrokadura. Presio-ultzerak: kontzeptua, arrisku-faktoreak, kokapena, etiologia eta prebentzio-neurriak. Mobilizazioa eta gorputz-jarrerak aldatzea. Erortzeko arriskua, prebentzio neurriak. Laguntzeko gailuen erabilera egokia.

8.–Pazientea laguntzea eta zaintzea higiene-beharretan. Higiene orokorraren eta partzialaren kontzeptua, azalaren eta ilearen higienea, bainu lagunduaren teknika, ohean dagoen pazientearen higienea. Aho osasuna eta higienea.

9.–Pazientea lagundu eta zaintzea, kanporatze lanei dagokienez. Diuresia eta libratzea, enema motak, enemen administrazioa. Ezagutzak eta laguntzeko jarduerak, gernu, digestio eta ondeste aparatuetako zundaketak egiteko.

10.–Medikamentuak emateko arau orokorrak, emateko bideak, arretazko neurriak aldez aurretik, bitartean eta eman ondotik. Medikamentuak biltegiratu eta kontserbatzea. Segurtasun klinikoa: gertaera kaltegarriak identifikatzea.

11.–Urgentzia/emergentzia kontzeptua. Oinarrizko berpizte kardiopulmonarra, oinarrizko bizi euskarria. Bihotz-biriketako geldialdietarako orga. Lehen sorospenak: politraumatizatuak, erreak, shock egoerak, intoxikazioa, zauriak, hemorragiak eta asfixiak.

12.–Osasun mentaleko pazientea zaintzea eta laguntzea honako hauetan: komunitate terapeutikoan eta eguneko ospitalean, eta errehabilitazio psikosozialaren esparruan, arreta komunitarioan eta etxeko bisitetan.

13.–Laguntza eta zaintza zaharrari: zahartasunaren kontzeptua, zaharraren zainketak, zahartzeari lotutako aldaketa fisiologikoak. Dementzia duen pazientea laguntzea.

14.–Laguntza eta zainketak hil hurren den pazienteari, zainketa aringarriak: Gaixotasun terminalaren kontzeptua, arazo nagusiak. Dolua, motak eta adierazpenak, laguntza ematea zaintzaile nagusiari eta familiari. Hil ondoko zainketak.

15.–Pertsonarengan zentratutako arreta (PZA), oinarrizko alderdiak, bizi-historia, erreferentziazko langileak, zainketa humanizatzeko oinarrizko printzipioak eta PZAri lotutako alderdi oro.

Oharra: gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legediaren arabera.

III. ERANSKINA.–BUÑUELGO UDALAREN SAN GREGORIO ZAHAR-EGOITZAKO GEROKULTOREA: MEREZIMENDUEN BAREMOA

Laneko esperientzia. Gehienez ere 20 puntu.

–Nafarroako egoitza geriatriko edo antzeko laguntza-zentro publiko batean gerokultore gisa emandako urte oso bakoitzeko, behar bezalako kontratu-harremanarekin: 4 puntu.

–Nafarroako egoitza geriatriko edo antzeko laguntza-zentro pribatu batean gerokultore gisa emandako urte oso bakoitzeko, behar bezalako kontratu-harremanarekin: 2 puntu.

–Nafarroatik kanpoko egoitza geriatriko edo antzeko laguntza-zentro publiko edo pribatu batean gerokultore gisa emandako urte oso bakoitzeko, behar bezalako kontratu-harremanarekin: 1 puntu.

Prestakuntza. 10 puntu, gehienez.

Prestakuntza, ikastaroak eta tituluak (erakunde ofizialek, administrazio publikoek edo unibertsitateek emandakoak eta homologatutakoak edo Lares Nafarroak akreditatutakoak). Gehienez ere 2 puntu emanen dira ikastaro bakoitzeko (0,4 puntu egindako ikastordu bakoitzeko), baldin eta gaiek zuzeneko lotura badute bete beharreko lanpostuko zereginekin. Hona hemen:

–Berariazko prestakuntza larrialdiei eta lehen laguntzari buruz.

–Berariazko prestakuntza berdintasunari buruz.

–Prestakuntza gorputz-jarreraren ergonomiari buruz eta laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

–Prestakuntza pertsonarengan zentratutako arretaren arloan.

PUNTUAK

LANEKO ESPERIENTZIA

Nafarroako egoitza geriatriko edo antzeko laguntza-zentro publiko batean gerokultore gisa emandako urte oso bakoitzeko, behar bezalako kontratu-harremanarekin: 4 puntu

Nafarroako egoitza geriatriko edo antzeko laguntza-zentro pribatu batean gerokultore gisa emandako urte oso bakoitzeko, behar bezalako kontratu-harremanarekin: 2 puntu

Nafarroatik kanpoko egoitza geriatriko edo antzeko laguntza-zentro publiko edo pribatu batean gerokultore gisa emandako urte oso bakoitzeko, behar bezalako kontratu-harremanarekin: 1 puntu

PUNTUAK LANEKO ESPERIENTZIAGATIK, GUZTIRA (GEHIENEZ 20)

PRESTAKUNTZA IKASTAROAK

Prestakuntza, ikastaroak eta tituluak (erakunde ofizialek, administrazio publikoek edo unibertsitateek emandakoak eta homologatutakoak edo Lares Nafarroak akreditatutakoak). Gehienez ere 2 puntu emanen dira ikastaro bakoitzeko (0,4 puntu egindako ikastordu bakoitzeko), baldin eta gaiek zuzeneko lotura badute bete beharreko lanpostuko zereginekin

PUNTUAK PRESTAKUNTZAGATIK, GUZTIRA (GEHIENEZ 10)

PUNTUAK, GUZTIRA (GEHIENEZ 30)

Iragarkiaren kodea: L2609903