148. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

404E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, langileen lanbide elkarteek Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluan parte hartzeko modua ezartzeko deialdia onesten duena.

Urtarrilaren 30eko 9/2013 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseilua sortu zen eta haren osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautu ziren.

Foru dekretu horren 5. artikuluan langile autonomoen lanbide elkarteek kontseilu horretan parte hartzeko baldintzak eta prozedura ezartzen dira; besteak beste, honako hau: laur urtetik behin deialdi bat eginen da, lan arloan eskumena duen departamentuko titularraren foru agindu baten bidez, langile autonomoen lanbide elkarteek kontseiluan parte har dezaten, betiere jarduketa eremua Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean badute eta sektore artekoak badira.

Horrela, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluan parte hartu ahal izateko, elkarte interesdunek berariaz adierazi behar dute, aipatu deialdian parte hartuz.

Nafarroako Gobernuak 2022ko maiatzaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez (2022ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 10ekoa), Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Era berean, Kontseiluko ordezkariak eta ordezkoak ordeztu ziren, Nafarroako Gobernuak 2023ko azaroaren 28an (2023ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 22koa), 2025eko apirilaren 16an (2025eko 86. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 2koa) eta 2025eko urriaren 29an (2025eko 228. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 14koa) hartutako erabakien bidez.

Foru dekretu horren 4.2 artikuluak ezartzen duenez, Kontseiluko kideen agintaldiak lau urte iraunen du, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eta epe hori igarotakoan, Kontseilua erabat berritu beharko da. Kideen edo/eta haien ordezkoen ordezkapenak egiten direnean, kontseilukide berriak karguan jarraituko du ordeztuari lau urteko agintaldia betetzeko geratzen zaion denboran; beraz, urtarrilaren 30eko 9/2013 Foru Dekretuaren 4. artikuluaren arabera, agintaldiak laster bukatuko dira.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Langile autonomoen lanbide elkarteek Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluan parte hartzeko modua ezartzeko deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarriak onestea, foru agindu honen eranskinean agertzen direnak.

3. Foru agindu hau eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea bukatzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko ekainaren 30ean. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

ERANSKINA.–LANGILE AUTONOMOEN LANBIDE ELKARTEEK NAFARROAKO LAN AUTONOMOAREN KONTSEILUAN PARTE HARTZEKO MODUA EZARTZEKO DEIALDIA. OINARRIAK

1. oinarria. Onartua izateko baldintzak.

1. Nafarroako langile autonomoen lanbide elkarteek parte hartzen ahalko dute deialdi publiko honetan, eskaera aurkezten dutenean honako baldintza hauek betetzen dituztela frogatzen badute:

a) Beren jarduketa eremua Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean izatea.

b) Sektore arteko izaera izatea.

c) Nafarroako Langile Autonomoen Lanbide Elkarteen Erregistroan inskribatua egotea.

2. oinarria. Deialdian parte hartzeko eskabidearekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute.

a) Elkarteko organo eskudunaren ziurtagiria, non adieraziko baita elkartean bazkidetuta dauden langile autonomoen kopurua. Bazkide horiek Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean izan beharko dute helbidea, eta Gizarte Segurantzako langile autonomoen araubide berezian alta emanda egon beharko dira.

b) Erantzukizunpeko adierazpena, non adieraziko baita elkarte bakar bat ere ez dagoela sartua aldi berean Nafarroako Langile Autonomoen Lanbide Elkarteen Erregistroan inskribatutako elkarte batean baino gehiagotan, ordezkagarritasuna zenbatzearen ondorioetarako.

3. oinarria. Eskaerak eta haiek aurkezteko epea.

Eskaerak Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiari zuzenduko zaizkio, eta modu telematikoan aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. oinarria. Prozeduraren instrukzioa eta eskaeren balorazioa.

1. Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak aurkeztutako agiriak aztertuko ditu eta hango datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen dituen jarduketa guztiak eginen ditu ofizioz, datu horietan oinarriturik eginen baita aurkeztutako eskaeren balorazioa.

2. Eskabidea behar bezala bete ez bada edo eskatutako agiriak erantsi ez badira, entitate eskatzaileari eskatuko zaio okerra zuzendu dezala edo behar diren agiriak aurkez ditzala, hamar eguneko epean; ohartaraziko zaio hala egin ezean bere eskaeran atzera egiten duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluak ezarritako moduan ebazpena eman ondotik, lege horren beraren 68. artikuluan ezarri bezala.

3. Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak kalifikatuko ditu aurkeztutako eskaerak, eta elkarteko kide diren langile autonomoen kopuru handienetik hasita ordenatuko. Berdinketa gertatuz gero, Nafarroako Langile Autonomoen Lanbide Elkarteen Erregistroan antzinatasun handiena duen elkartearen alde ebatziko da.

4. Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atarian (https://www.navarra.es/eu/hasiera) argitara emanen du emaitza, eta puntuaziorik handiena lortu duten elkarteei titular bana eta ordezko bana izendatzeko eskatuko dio. Ondoren, Nafarroako Gobernuari proposatuko dio pertsona horien aldeko izendapena egitea.

Iragarkiaren kodea: F2609792