148. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 30a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

CORELLAKO UREZTATZAILEEN ELKARTEA

Batzar nagusi arrunta

Bat etorriz ureztatzaileen elkarte honen Erregelamenduaren 44. artikuluarekin eta hurrengoekin, Corellako Ureztatzaileen Elkarteko kide guztiei dei egiten zaie batzar nagusi arruntera. 2026ko irailaren 13an izanen da, igandearekin, Corellako Gazte Zentroan, 10:30ean, lehen deialdian, eta 11:00etan, bigarren eta azken deialdian. Ohartarazten da ezen, erregelamenduarekin bat, baliozkoak izanen direla bigarren deialdian hartzen diren erabakiak, zeinahi ere den bertaratuen kopurua. Hona hemen gai-zerrenda:

Gai-zerrenda:

1. Aurreko batzarraren akta irakurri eta, egoki bada, onestea.

2. Sindikatuak aurkeztu behar duen seihilekoko memoria aztertu eta onestea.

3. Hurrengo ekitaldirako aurrekontua aztertu eta onestea.

4. Elkarteko burua hautatzea.

5. Gobernu Batzordeko eta ureztatze-epaimahaiko kideak berritzea.

6. Galde-eskeak.

Corellan, 2026ko uztailaren 23an.–Elkarteko burua, Javier Jiménez López.

Iragarkiaren kodea: P2610356