148. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA

Eskumenak eskuordetzea, kontratuak adjudikatzeko

Erriberako Mankomunitateak, 2026ko uztailaren 16an egin batzarrean, toki entitatearen estatutuen 26. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Batzorde iraunkorrari eskuordetzea Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/017 Legearen bigarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan jasotako eskumenak, kontratazio-organo gisa, xedapen horretan jasotako kontratuetarako, baldin eta kontratuaren balio zenbatetsia ez bada aurrekontuaren ohiko baliabideen %20 baino gehiago.

Eskumenak gauzatzeko eskuordetze honek barne hartzen du esleipen-egintza, bai eta Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legan kontratazio-organoari berariaz esleitutako gainerako jarduketak ere.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan ezarritakoarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 51.2. artikuluan ezarritakoarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Tuteran, 2026ko uztailaren 17an.–Mankomunitateko burua, Fernando Ferrer Molina.

Iragarkiaren kodea: L2609973