148. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

26-01105 gora jotzeko errekurtsoa, aldatutako errealitate fisikoa lehengoratzeko aginduari eta isun hertsatzaileen ohartarazpenari buruz

Honen bidez jakinarazten da Isidro Angulo Peñak 26-01105 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera, Ezkirotz kaletik–, 31007 Iruña), Vianako alkatearen 2026ko apirilaren 24ko ebazpen baten aurka, zeinaren gaia honako hau baita: aldatutako errealitate fisikoa lehengoratzeko agindua eta isun hertsatzaileen ohartarazpena.

Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Vianan, 2026ko uztailaren 15ean.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2609917