148. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aldaketa, jaiotako haurrengatik dirulaguntzak emateko deialdian

Valtierrako Udalak, 2026ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Valtierran jaiotako haurrengatik dirulaguntzak emateko deialdiko oinarriak aldatzea. Hona hemen aldaketa:

Onestea Valtierran jaiotako haurrengatik dirulaguntzak emateko deialdiko oinarri arautzaileen aldaketa, deialdian sar daitezen, 2026an haur biologikoa izana frogatzen duten familia edo bizikidetza unitateekin batera, epe horretan adingabe baten adopzioa frogatzen dutenak ere.

Valtierran, 2026ko uztailaren 13an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2609829