148. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 907. lurzatian. Hasierako onespena

2026ko uztailaren 14ko 79/2026 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman zitzaion Francisco Javier Martiarena Aizcorbek sustatutako hiri-jarduketarako plan berezi bati, helburu duena dentsitatea handitzea Uharte Arakilgo 2. poligonoko 907. lurzatian (Erreka kalea 44), han dagoen higiezinean bi etxebizitza egiteko.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente hau jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Jendaurrean jartzeko epean alegaziorik aurkezten ez bada, dokumentua behin betiko onartuko da, hala badagokio.

Uharte Arakilen, 2026ko uztailaren 14an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2609852