2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAITZ
Ehiza larriko barrutiaren enkante publikoa
Jaitzeko Udalak, 2026ko otsailaren 6an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen enkante publikoa egitea, gutun-azal itxien bidezko prozedura erabiliz, ehiza larriko aprobetxamendua emateko, NA-10.543 tokiko ehiza barrutian.
Iraupena: 10 denboraldi (2026-2027tik 2036-2037ra).
Enkante hori eta horren ondoriozko adjudikazioa ehiza-barrutiko planaren behin betiko onespenaren menpe daude.
Enkante honen baldintza-agiria interesdunen eskura dago Jaitzeko Udalaren eta Gesalatzeko Udalaren bulegoetan (Eguzki plaza 2 eta Kale Berria 2) eta udalen egoitza elektronikoko iragarki-taulan.
Enkantean parte hartzeko proposamenak 2026ko abuztuaren 7ko 14:00ak arte aurkeztuko dira Jaitzeko eta Gesalatzeko udalen erregistro orokorrean.
Enkantea 2026ko abuztuaren 11ko 12:00etan eginen da, Jaitzeko udaletxean (kale Berria 2).
Jaitzen, 2026ko uztailaren 23an.–Alkatea. Francisco Javier Eraso Azqueta.
Iragarkiaren kodea: L2610379