2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
Hiri-jarduketarako plan berezia, hiri-eskortak erabilera toleratu gisa sartzeko hiri-lurzoru gisa sailkatutako lurzatietan. Hasierako onespena
Alkateak 2026ko uztailaren 13an emandako 2026-0249 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, udal hirigintza-araudia egokitzeko. Hala, hiri-eskortak erabilera toleratu gisa sartu nahi da hiri-lurzoru gisa sailkatutako lurzatietan.
Espedientea ikusgai dago Udalaren Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun guztiek azter dezaten, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, epe horretan.
Obanosen, 2026ko uztailaren 13an.–Alkatea, María Aránzazu Hernández Lacalle.
Iragarkiaren kodea: L2609832