2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Behi aziendaren ustiategi estentsiboa
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–).
Honako eskaera hau jartzen da jendaurrean:
Jarduera sailkatua: 17/2020 Foru Legearen III. eranskineko 8.16 taldea.
Sustatzailea: Joseba Irigoyen Urchegui.
Jarduera: behi aziendaren ustiategi estentsiboa.
Tokia: 3. poligonoko 759. lurzatia.
Lesakan, 2026ko uztailaren 21ean.–Alkatea, Ladis Satrustegi Alzugarai.
Iragarkiaren kodea: L2610021