2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAUN
Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala. Hasierako onespena
Larraungo Udalbatzak hasiera batez onetsi zuen, 2026ko ekainaren 17ko osoko bilkuran, Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoaren arabera. Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Halaber, hasiera batez onartutako ordenantza Larraungo iragarki-taulan ikusgai jarriko da.
Larraunen, 2026ko uztailaren 2an.–Alkateordea, Miguel María Mugiro Sorabilla.
Iragarkiaren kodea: L2609656