2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GESALATZ
Balorazio-txostenaren proiektua aldatzea eta jendaurreko aldi berria
Gesalazko balorazio-txostena berrikusteko eratu zen batzorde mistoak, 2026ko ekainaren 23an egin bilkuran,
ERABAKI ZUEN:
–Gesalazko Udalak eginiko balorazio-txostenaren proiektua aldatzea.
–Balorazio-txostenaren proiektua berriz ere jendaurrean jartzea, azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari jarraikiz (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).
Hala, balorazio-txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, eta Udalaren web-orrian eta egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.guesalaz.es), bidezko iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Gesalatzen, 2026ko uztailaren 2an.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.
Iragarkiaren kodea: L2609828