148. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1749/2026 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2026ko maiatzaren 25ean emandako 1168/2026 Ebazpenean atzemandako akatsak –ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan administrazioko ofizial izateko 18 lanpostu (C mailakoak) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko–.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2026ko maiatzaren 25ean emandako 1168/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan administrazioko ofizial izateko 18 lanpostu (C mailakoak) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko. Ebazpen hori 2026ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, "Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak".

Zenbait akats atzeman dira deialdiaren ebazpen horren I. eranskinean jasotako gai zerrendan; beraz, bidezkoa da haiek zuzentzea.

Aintzat hartuta TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Deialdiaren I. eranskinean atzemandako akatsak zuzentzea.

Honela dioen tokian:

"9. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko eta unibertsitate masterreko ikasketen arauak, Gobernu Kontseiluak 2022ko martxoaren 15ean hartutako erabaki baten bidez onetsiak (2022ko 73. NAOa, apirilaren 12koa) eta 2022ko ekainaren 7an eta irailaren 23an hartutako erabaki batzuen bidez aldatuak (2022ko 200. NAOa, urriaren 7koa)".

Honela esan behar du:

"9. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko eta unibertsitate masterreko ikasketen arauak, Gobernu Kontseiluak 2022ko martxoaren 15ean hartutako erabaki baten bidez onetsiak (2022ko 73. NAOa, apirilaren 12koa) eta 2022ko ekainaren 7an eta irailaren 23an hartutako erabaki batzuen bidez (2022ko 200. NAOa, urriaren 7koa) eta 2026ko maiatzaren 26an hartutako erabaki baten bidez aldatuak (2026ko 108. NAOa, ekainaren 4koa)".

Honela dioen tokian:

"17. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Administrazio Elektronikoari buruzko Erregelamendua, Gobernu Kontseiluak 2022ko abenduaren 19an hartutako erabaki baten bidez onetsia eta errektorearen 2022ko abenduaren 19ko 2519/2022 Ebazpenaren bidez argitaratua (2023ko 1. NAOa, urtarrilaren 2koa)".

Honela esan behar du:

"17. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Administrazio Elektronikoari buruzko Erregelamendua, Gobernu Kontseiluak 2022ko abenduaren 19an hartutako erabaki baten bidez onetsia, errektorearen 2022ko abenduaren 19ko 2519/2022 Ebazpenaren bidez argitaratua (2023ko 1. NAOa, urtarrilaren 2koa), eta Gobernu Kontseiluak 2023ko apirilaren 25ean hartutako erabaki baten bidez aldatua, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektorearen 2023ko apirilaren 25eko 769/2023 Ebazpenaren bidez argitaratua (2023ko 99. NAOa, maiatzaren 11koa)".

Honela dioen tokian:

"19. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren VI. Plan Estrategikoa (2025-2028). Oinarri estrategikoak".

Honela esan behar du:

"19. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren VI. Plan Estrategikoa (2025-2028). Helburu estrategikoak eta ekintza-plana".

Honela dioen tokian:

"25. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-institutuak. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Institutuen Araudia (Gobernu Kontseiluak 2014ko maiatzaren 27an hartutako erabaki baten bidez onetsia)".

Honela esan behar du:

"25. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-institutuak. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Institutuen Araudia (Gobernu Kontseiluak 2019ko otsailaren 27an hartutako erabaki baten bidez onetsia)".

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2026ko uztailaren 22an.–Mar González Paredes, kudeatzailea.

Iragarkiaren kodea: F2610267