148. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Urbanizazio-proiektua Soraurengo SOR-11 unitatean. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udaleko alkateak, 2026ko apirilaren 20an emandako 75. ebazpenaren bidez, erabaki zuen proiektu honen dokumentuak hasiera batez onestea: Soraurengo (Ezkabarte) SOR-11 exekuzio-unitateko urbanizazio-proiektua (2026ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11n).

Ezkabarteko Udalak, 2026ko ekainaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Soraurengo (Ezkabarte) SOR-11 unitateko urbanizazio-proiektua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ezkabarten, 2026ko ekainaren 25ean.–Alkate udalburua, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2609846