2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Udal honetako alkateak 2026/342 zenbakiko Ebazpena eman zuen 2026ko uztailaren 21ean. Hona hemen haren testu osoa:
Toki entitateen Antolakuntza Jarduera eta Araubide Juridikoei buruzko araudiko 47. artikuluak xedatzen du alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak horrela izendatuta, alkateordeei dagokiela hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea.
2026ko irailaren 11tik urriaren 5a arte herritik kanpo egongo naiz.
Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, ebatzi dut:
1.–2026ko irailaren 11tik urriaren 5a arte, Lur Iosu Larraza Lopez alkateordearen esku uztea nire eginkizun guztiak.
2.–Erabakia interesdunei jakinarazi bere ezaguera eta ondorioetarako, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3.–Udalbatzaren lehen ohiko bilkura ebazpen honen berri ematea.
Etxarri Aranatzen, 2026ko uztailaren 22an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2610159