148. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, EU-1 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Burgiko Udalak, 2026ko uztailaren 3an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, Rubén González Pulidorekin eta Izaskun Goñi Fuertesekin, laga dadin UE-1 exekuzio unitatearen hirigintza-aprobetxamenduaren %10 (16. poligonoko 154. lurzatian).

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin, 25. artikuluarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen legegintzako foru-dekretua).

Burgin, 2026ko uztailaren 3an.–Alkatea, Flavien Paget.

Iragarkiaren kodea: L2609726