148. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Hirigintza-hitzarmenaren proiektua, Berriogoitiko UB-2 unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2026ko uztailaren 10eko 923. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hirigintza-hitzarmenaren proiektu bat, loturik dagoena Berriogoitiko UR-2 unitatea birmugatzearekin. Hermanos Larrayoz Iribarrenek sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Berriobeitin, 2026ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2609799