2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Hasiera ematea espediente bati, zeinak xede baitu Berriogoitiko UR-2 exekuzio-unitatea birmugatzea
Alkatetzaren 2026ko uztailaren 9ko 918. Ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaion espediente administratibo bati, hirigintza-hitzarmenaren proiektu bati, zeinak xede baitu Berriogoitiko UR-2 exekuzio-unitatea birmugatzea. Hermanos Larrayoz Iribarrenek sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Berriobeitin, 2026ko uztailaren 9an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2609797