148. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Kontribuzio bereziak ezartzea eta arautzea, "Zalain industrialdeko gainerako industriak Nilsaren hustubidearekin lotu" proiektuko 1. fasearen obrak direla-eta. Jendaurreko informazioa

Berako Udalak, 2026ko uztailaren 21ean egin osoko bilkuran, legearen araberako gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batez onestea kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espediente bat, "Zalain industrialdeko gainerako industriak Nilsaren hustubidearekin lotu" proiektuko 1. fasearen obrak direla-eta.

Erabakia eta espedientea jendaurrean jarriko dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak edo erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe berean, obrak gauzatzeak edo zerbitzuak jarri edo handitzeak ukitutako jabe edo titularrek aukera dute zergadunen elkarte administratibo bat sortzeko; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoarekin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorio guztietarako, eta jakinarazten da ezen, jendaurreko epea igaro ondoren inork ez badu aurkeztu alegazio, kexa edo oharrik edo erreklamaziorik, hasierako onespena behin betikotzat joko dela.

Beran, 2026ko uztailaren 22an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2610250