148. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko 1. poligonoko 220. lurzatiko UD-24 unitatearen mugapenean. Hasierako onespena

Arroizko alkatearen uztailaren 14ko 147/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da plangintzaren aldaketa xehatu bat, Arroizko Udal Plan Orokorreko 1. poligonoko 220. lurzatiko UD-24 unitatearen mugapena aldatzeko, Ruiz Arzoz anai-arrebek sustatutakoa.

Uztailaren 26ko 1/20217 Legegintzako Foru Dekretuko 143. artikuluan xedatutakoarekin bat, (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko jotzen dituzten alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten.

Arroitzen, 2026ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2609908