2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Jendaurreko informazioa
Arbizuko Udalak, 2026ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Epe horretan edozeinek aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta aurkezten ahalko ditu egoki iritzitako alegazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da entitate honen egoitza elektronikoan (https://www.arbizu.eus/).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Arbizun, 2026ko uztailaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.
Iragarkiaren kodea: L2609944