148. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, familia-langilearen bi plaza betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Deialdiaren laugarren oinarriarekin bat (deialdia, bete daitezen familia-langilearen bi plaza, oposizio-lehiaketaren bidez, ari daitezen Mankomunitatearen etxeko laguntza zerbitzuetan; deialdia onetsi zen 2025eko azaroaren 21eko Batzar Orokorrean, eta argitaratu zen 2026eko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 14an),

EBAZTEN DUT:

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea:

Izangai onartuak:

IZENA

***5880**

AMIRA BERNARDA JULIO MARTINEZ

***4050**

CLAUDIA NOELIA PAIS BADELL

***5456**

CRISTINA GARDE RIBEIRO

***1845**

FERNANDO IGLESIAS VILLABONA

***5428**

LARA LEBRERO ANDREU

***0487**

MARIA LOURDES IRAIZOZ URDANIZ

***4180**

MARIA PILAR MENDOZA PEREZ

***1405**

MARIBELL HERNANDEZ ESTRADA

***7088**

MARTHA CECILIA DARAVIÑA ORTIZ

***4946**

NOELIA HUESA MAZO

***4734**

ROSA ARRAIZ LUMBRERAS

***2673**

SOUMAYA EL FALLAH

***4516**

VIRGINIA PRAT GARCÍA

Izangai baztertuak: bakar bat ere ez.

2. Oposizioko probak egiteko datak honako hauek izanen dira:

Irailaren 23an, 13:00etan, Milagroko Kultura Etxean.

Izangaiek aldean eraman beharko dute nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik kanpo geldituko dira bertaratzen ez direnak, edo nortasuna aipatutako agirietako baten bidez frogatzen ez dutenak.

3. Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen web-orrian, hau da, Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen web-orrian.

4. Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Cadreitan, 2026ko uztailaren 8an.–Mankomunitateko burua, Erica Sola Mombila.

Iragarkiaren kodea: L2609758