2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
DEIERRI
Oposizio lehiaketa, bete dadin animatzaile soziokulturalaren plaza bat. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Lehenbizikoa.–Alkatetzaren 2026ko ekainaren 19ko ebazpen baten bidez, onetsi ziren deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak, bete zedin, oposizio-lehiaketaren bidez, animatzaile soziokulturalaren plaza bat. Deialdia argitaratu zen 2026ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 2an.
Bigarrena.–Aipatutako oinarrietan eskabideak aurkezteko ezarritako epean, hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabideak jaso dira.
Hirugarrena.–Aztertu dira izangaiek aurkeztutako eskabideak eta dokumentazioa, jarraikiz deialdiaren oinarrietan ezarritako baldintzei.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenbizikoa.–Deialdiaren oinarrietan ezarritakoari jarraituz, eta aplikatu beharrez xedatuta dagoena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean, funtzio publikoa arautzen duen foru araudian eta aplikatu beharreko gainerako xedapen bateragarrietan.
Bigarrena.–Erabiliz alkatetza honek langileria arloan esleiturik dituen eskumenak, eta zehazki, ezarrita daudenak apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21. artikuluan (lege horrek arautzen ditu toki araubidearen oinarriak),
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, honako honetan: deialdia, bete dadin, oposizio-lehiaketaren bidez, animatzaile soziokulturalaren plaza bat. Hona hemen:
BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
Onartuak:
ECHEVARRIA SAMPEDRO, ARIANE
DIAZ ALVAREZ, VERÓNICA
AGUIRRE ASTIZ, ANDREA
ARAGUAS JUSUE, IKER
SANZOL CIA, SARA
MARIN IRIARTE, OHIANE
AZCONA MARTINEZ, AMAIA
UGARTONDO ARMAS, RAQUEL
AZCONA AIZPUN, GARAZI
Baztertuak:
ALCALA ARAMENDIA, LEIRE
Bigarrena.–10 egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, izangaiek aukera izan dezaten egoki juzgatzen dituzten alegazioak egiteko.
Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan. Ebazpen hau administrazio zerbitzuei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Aritzalan, 2026ko uztailaren 23an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2610355