148. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZA

Udalaren zahar egoitzaren lan publikoaren eskaintza, 2026rako

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko uztailaren 3an egin bilkuran, xedapen zatian honako hau ezartzen duen erabakia hartu zuen:

Lehena.–Onestea Zangozako Udalaren Zahar Egoitza erakunde autonomoaren 2026rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea), bai eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 31/2022 Legearen 20. artikuluak ordezte-tasari buruz ezarritakoa:

Lan-araubidea. Plaza kopurua: 3.

–Lanpostua: arduraduna, lan-kontratudunen araubidekoa eta C mailakoa (plantilla organikoko 2. zenbakia). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Berariazko ordezte-tasa (31/2022 Legearen 20.4 artikulua). Noiz aurreikusten den betetzea: 2025-2026.

–Lanpostua: zaintzaile-gerokultorea, lan-kontratudunen araubidekoa eta D mailakoa (plantillako 26. eta 29. kodeak). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Berariazko ordezte-tasa (31/2022 Legearen 20.4 artikulua). Noiz aurreikusten den betetzea: 2025-2026.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan, eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Zangozan, 2026ko ekainaren 19an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2609806